Parte hartzeko modu desberdinak daude. Norberak bizi duen momentu pertsonalari erantzuten dion erritmoan egin dezake. Ezinbestekoa dena posta-helbideren edo helbide elektronikoren baten bidez konektatua egotea da.

Esperientzia honetan parte hartu nahi duen edozein lagunek edota lagun-taldek aukera desberdinak ditu inplikazio maila txikiagoz edo handiagoz.

Asis Sareko oinarriekin eta irizpideekin egunerokoan bat egitea

Hori da gakoa. Asis Sareak geure dimentsio espirituala eta dokumentu honetan azaldu diren espiritualtasun frantziskotarraren gakoak eguneroko bizitzan berreskuratzeko aukera ematen du. Norberak bizi duen momentu pertsonalari erantzuten dion erritmoan egin dezake.

Asisko Gutuna hilero jasotzea

Asisko Gutuna hilero jasotzea sare honetan parte hartzeko modua da. Horixe jaso nahi duten lagunek edota lagun-taldeek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora mezua bidal dezakete edo 646-214896 telefono-zenbakira deitu.

Hileroko otoitzaldi-bilkuran parte hartzea

Hileko azken ostegunetan, 19.30ean, hainbat herritan otoitzaldi-bilkurak antolatuko dira. Deialdi irekia da, nahi duenak parte hartu dezan. Modu pasiboan ere har daiteke parte zertan den eta bere zentzua ulertzeko asmoz.

Asis Sareko web orrian eskaintzen dituen jardueretan parte hartu

Web orriaren bidez eskaintzen diren jardueretan parte har daiteke. Hauek interesgarriak izan daitezke bilaketan edo fede-bizitzan bide pertsonala egiten laguntzeko.

Egiten ez diren herrietan otoitzaldi-bilkurak bultzatzea

Parte hartzeko modu hori Asis Sarea zabaldu eta beren herrietan hileroko otoitzaldi-bilkurak antolatu nahi dituzten lagunei eta lagun-taldeei zuzendua dago. Interesdunek e-maila bidal dezakete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora edota 646-214896 telefono-zenbakira deitu.