Markos 4,1-20
Markos: | Sarrera12345678910111213141516 |
Parabola-hitzaldia (4,1-34) Ereilearen parabola 41 Beste batean, irakasten hasi zen Jesus aintzira-ertzean. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, uretan zegoen txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, lehorrean zegoen, aintzira ondoan. ![]() 4,1 jendetza Jesusengana bildu 2,13+. 2 Eta parabola bidez hitz eginez, irakaspen asko eman zien. Honela ari zitzaien bere irakastaldian:![]() 4,2 Jesusek irakatsi 2,13+. 3 «Entzun! Atera zen behin batean ereilea hazia ereitera.4 Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen; eta txoriek etorri eta jan egin zuten.5 Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen;6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu.7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen: sasiek, haztean, ito egin zuten hazia eta ez zuen fruiturik eman.8 Gainerakoak lur onean erori ziren; erne, hazi eta fruitua eman zuten: bateko hogeita hamar edo hirurogei edo ehun».9 Eta ohar hau egin zien Jesusek: «Ulertzeko gauza denak uler beza». ![]() 4,9 Ulertzeko gauza denak Mt 11,15+. Zergatik mintzo den Jesus parabola bidez 10 Bakarrik gelditu zirenean, Hamabiekin batera Jesusekin zebiltzanek parabolen esanahiaz galdegin zioten. ![]() 4,10 Hamabiak 3,14+. // ikasleek bakarrean galde 4,34; 7,17; 9,28; 10,10; 13,3; Mt 13,36; 15,15. 11 Eta hark esan zien: –Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioa ezagutzea; kanpokoei, ordea, dena parabola bidez ematen zaie. ![]() 4,11 Jainkoaren erregetzaren misterioa Mt 13,11+. 12 Zeren eta, Liburu Santuak dioen bezala, ikusten dute, bai, baina ohartzen ez; entzuten dute, bai, baina ulertzen ez; horrela, ez dira Jaunarengana bihurtzen eta ez zaie barkatzen ![]() 4,12 ez dira… barkatzen: H.h., ez daitezen bihozberri eta barkatuak izan. Emandako itzulpena, Markosen aipamenaren azpian dagoen arameerazko esaldia kontuan harturik eman da. . ![]() Jesusek ereilearen parabola argitu ![]() 4,13-20 ereilearen parabola argitu: Jainkoaren hitza entzuten duena lurrarekin konparatzen da: «bide-bazterra» bezala… ; izan ere, parabolaren azalpena bere osoan harturik, hau uste dugu: entzulea lurrarekin konparatzen dela, eta hitza haziarekin; hala ere, badirudi zenbaitetan jatorrizko testuak entzuleak haziarekin konparatzen dituela. 13 Jesusek esan zien: «Parabola hau ez duzuela ulertzen? Nola ulertuko dituzue, bada, beste parabola guztiak?
![]() 4,13 ikasleek ezin ulertu 6,52; 7,18; 8,17.18.21.33; 9,10.32; 10,38. 14 Ereileak mezua du ereiten.15 Mezua ereiterakoan, batzuk “bide-bazterra” bezala dira: entzun bezain laster, Satanasek etorri eta haiengan erein den mezua kendu egiten du.![]() 4,15 Satanas 1,13+. 16 Beste batzuk “harri-artea” bezala dira: mezua entzutean, berehala pozik onartzen dute;17 baina sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten dira.![]() 4,17 erori egiten dira 6,3+; 14,27. 18 Beste batzuk, berriz, “sasi-artea” bezala dira: entzuten dute mezua,19 baina bizitza honetako ardurak, diru-gosea eta bestelako grinak nagusitzen zaizkie eta mezua ito egiten diete, fruiturik gabe utziz.![]() 4,19 ardurak, diru-gosea 10,23; Lk 12,15-21.29-31; 17,26-30. 20 Eta hona nor diren “lur ona” bezalakoak: mezua entzun, onartu eta fruitua ematen dutenak: bateko hogeita hamar edo hirurogei edo ehun». |