Hona hemen zer partekatu nahi dugun zuekin:

  • uste bat
    —gizakiak bere alderdi espirituala berreskuratu beharra dauka—,
  • eta intuizio bat
    —espiritualtasun frantziskotarrak Ebanjelioaren funtsezkoenaren intuizio gisa, ekarririk egin dezake nora ezean gabiltzan sasoi honetan

Asis Sarearen hileroko otoitzaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hileko azken ostegunetan 19,30ean ospatzen da.

Otoitzaldirako herriak eta lekuak

 

Hilabete honetako gutuna: 186. gutuna

2024ko apirila  186. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

Bizitza arrunta bizitza aspergarri baten isla izan daiteke, inolako bizi-pozik gabea. Era berean, errealitatetik urrun dauden ume-ametsetatik haratago, maitasun-emate iraunkor baten benetako erakusle ere izan daiteke.

Sakatu hemen, Asisko gutuna e-mailez jasotzeko ( ).


Gutunen biltegia

Eguneko Ebanjelioa

Lukas 24,13-35

Lukas:Sarrera123456789101112131415161718192021222324

Jesus Emausko ikasleei agertu
(Mk 16,12-13)
13 Egun hartan bertan, ikasleetako bi Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora
24,13 hamaika kilometrora: H.h., hirurogei estadiora. Eztabaidan dago Emaus non zegoen. Badirudi Jerusalemdik hogeita hamar km-ra zegoen herrixka dela; hau bat letorke zenbait eskuizkributan datorren beste irakurketa honekin: ehun eta hirurogei estadiora, hots, hogeita hamarren bat km-ra, hain zuzen.
.14 Gertakari guztiotaz mintzo ziren elkarrekin.15 Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus bera ondoratu zitzaien eta beraiekin joan zen.16 Baina ikasleek begiak itsu zituzten eta ez zuten ezagutu.
24,16 begiak itsu 24,31.
17 Jesusek esan zien:
–Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan?
Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun,18 eta beraietako batek, Kleofas zeritzanak, honela erantzun zion:
–Zeu izango zara egun hauetan Jerusalemen gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!
19 –Zer gertatu da, bada? –esan zien hark.
Haiek erantzun zioten:
–Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begitan;
24,19 Jesus profeta Mt 16,14+.
20 baina gure apaizburu eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutziltzatu.21 Guk uste genuen berak askatuko zuela Israel; baina badira hiru egun hori gertatu dela.
24,21 Israelen askapena 1,68; 2,38.
22 Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela: goizean goiz joan dira hilobira
24,22-23 Ik. 24,1-11.
23 eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu.24 Gutako batzuk ere izan dira hilobian eta emakumeek esan bezala aurkitu dute guztia; baina bera ez dute ikusi.
24,24 Ik. 24,12.
25 Orduan, Jesusek esan zien:
–Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko!
24,25 profetek esana 18,31; 24,44; Eg 3,24; 1 P 1,11.
26 Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko?
24,26 Mesias 2,11+. // hori guztia sufritu behar 9,22+. // bere aintzara iristeko 23,42-43; Jn 7,39; 12,16.23; 13,31-32; 17,1.5; Eg 3,13.
27 Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien.
24,27 Moises eta profetak Mt 7,12+.
28 Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek.29 Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu». Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko.
30 Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien.
24,30 Ik. 22,19+.
31 Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik.
24,31 begiak ireki 24,16.35.
32 Haiek elkarri esan zioten: «Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?»
33 Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli ziren; eta Hamaikak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten,34 honela ziotela: «Egia da! Piztu da Jauna eta Simoni agertu zaio».
24,34 Piztu da eta Simoni agertu zaio 1 Ko 15,4-5.
35 Bi ikasleek bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten.