Joan 14,15-21

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

Jesusek Espiritua agindu
15 «Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak.
14,15 maitasuna, aginduak bete 15,10; Jkd 6,18; 1 J 2,5; 5,3; 2 J 1,6.
16 Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile
14,16 Laguntzaile: Jatorrizkoak Parakleto dio. Zuzenbide-hiztegitik harturiko hitza da eta abokatu/defendatzaile/laguntzaile esan nahi du. Esanahi horrekin loturik, beste zentzu bat ere eman ohi zaio, adore-emaile, norbaiten aldeko erregutzaile, alegia. Joanen idazkietan bakarrik azaltzen da hitza, eta Espirituari ez ezik, Kristori ere aplikatzen zaio (ik. 1 J 2,1).
bat emango dizue, beti zuekin izango dena,
14,16 beste Laguntzailea 14,26; 15,26; 16,7.
17 egiaren Espiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betiko.
14,17 egiaren Espiritua 15,26; 16,13.
18 «Ez zaituztet umezurtz utziko, itzuliko naiz zuengana.
14,18 itzuliko naiz 14,3.28.
19 Laster munduak ez nau gehiago ikusiko; zuek, ordea, ikusiko nauzue, nik bizia baitut eta zuek ere biziko baitzarete.
14,19 munduak ez nau gehiago ikusiko 7,33.36. // nik bizia, zuek ere bai 6,57.
20 Egun hartan ulertuko duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela, zuek nirekin eta ni zuekin.
14,20 Aitarekin bat 10,30+.
21 Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio berari».
14,21 aginduak onartu eta bete 14,15+. // Jesusek maite, Aitak maite 16,27.