Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2019ko maiatza  127. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Zenbat kostatzen zaigun ekonomia eta espiritualtasuna uztartzea. Badirudi espiritualtasunaz hitz egiteak mundu honetako gauzekin zerikusirik ez duela. Prest geundeke Jainkoari bere eskua gure poltsikoan sartzen uztera?

Gogoetarako gaia

Nire diruak

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana...); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen... Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin... partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean.

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Ebanjelioko pasartea: Lk 16, 9-14

«Beraz, hauxe diotsuet nik ere: Irabaz itzazue adiskideak bidegabeko diruaren bidez; horrela, dirua amaitzean, betiko bizilekuetan hartuko zaituzte Jainkoak. Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da. Bidegabeko dirua erabiltzen fidatzekoak izan ez bazarete, nork utzi zuen esku egiazko ondasuna? Zeuena ez duzuen aberastasunarekin fidatzekoak izan ez bazarete, nork eman benetan dagokizuena ? Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan». Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi.

Frantziskotar espiritualtasuna

Santuaren bikario zen Pedro Cattani anaiak, ikusiz kanpoko anaia mordoa zetorrela Portziunkulako Andre Mariara eta limosnak ez zirela aski premiei aurre egiteko, Frantzisko santuari esan zion: «Anaia, ez dakit zer egin, ez baitut aski edonondik multzoka datozen anaien premiak asetzeko. Utz iezadazu, arren, Ordenan sartzen diren nobizioen ondasunetatik zerbait gordetzen, behar denean erreserba horretatik hartzeko». Santuak erantzun zion: «Anaia maite-maitea, utikan gugandik gupida hori, gizakiari mesede egiteagatik, Erregelaren kontra jokatuko baikenuke». Eta bikarioak: «Zer egingo dut, orduan?» Frantziskok erantzun: «Ezin badiezu bestela premiei erantzun, hartu Ama Birjinaren aldareko apaingarriak. Sinets iezadazu: atseginago izango litzaioke Ama Birjinari bere Semearen Ebanjelioa gordetzearren aldarea biluzik ikustea, aldarea jantzita eta Semea mespretxatua ikustea baino. Bidaliko du Jaunak, guri Amak maileguz utzia berriro hari itzuliko dionik».

Otoitza

Bizi gaitezela, Jauna, eskuz elkartuak

otoitzean eta emanean.

Zure Eskuei elkartuak Aitaren eskuetan,
Espirituaren hegal emankorrei elkartuak,

pobreen eskuei elkartuak.

Ebanjeliokoak diren eskuak,
Bizi ereileak,

Itxaropen kriseiluak,
Bake hegadak.

Zure Esku solidarioei elkartuak,

guztien Ogia zatituz.

Zure Esku munduko gurutzetan 

zulatuei elkartuak.

Zure esku Pazkoan loriatuei elkartuak.

Esku irekiak, mugarik gabeak,

eskurik dagoen edoneraino.

Gai direnak Mundu osoa besarkatzeko,

Erreinuari leialak izanez 

Hirugarren Munduari leilak.

Justiziaren alde su eta gar luzatuak,

maitasunean goxoak.

Hartzen dutena dohakotasun biderkatuan 

ematen duten eskuak,

beti esku gehiago,

beti elkartuagoak.

Pedro Casaldáliga

Gutuneko azken hitzak

“Ez eman diruari duena baino balio gehiagorik, morroi ona baita baina nagusi eskasa”. (A. Dumas)

2019ko maiatzeko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate maiatzeko erreferentzia guztiak:

1 Jn 3, 16-21 / 2 Jn 3, 31-36 / 3 Jn 14,6-14 / 4 Jn 6, 16-21 / 5 Jn 21,1-14 / 6 Jn 6, 22-29 / 7 Jn 6, 30-35 / 8 Jn 6, 35-40 / 9 Jn 6,44-51 / 10 Jn 6,52-59 / 11 Jn 6, 60-69 / 12 Jn 10, 27-30 / 13 Jn 10,1-10 / 14 Jn 15,9-17 / 15 Jn 12, 44-50 / 16 Jn 13, 16-20 / 17 Jn 14, 1-6 / 18 Jn 14,7-14 / 19 Jn 13,31-35 / 20 Jn 14, 21-26 / 21 Jn 14, 27-31a / 22 Jn 15, 1-8 / 23 Jn 15, 9-11 / 24 Jn 15, 12-17 / 25 Jn 15, 18-21 / 26 Jn 14, 23-29 / 27 Jn 15, 26-16, 4a / 28 Jn 16, 5-11 / 29 Jn 16,12-15 / 30 Jn 16,16-20 / 31 Lk 1, 39-56

Maiatzeko otoitzaldia 30ean izango da.