Markos 9,14-29

Markos:Sarrera12345678910111213141516

Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa
(Mt 17,14-21; Lk 9,37-43a)
14 Beste ikasleengana itzuli zirenean, jendetza handia ikusi zuten haien inguruan, eta lege-maisu batzuk haiekin eztabaidan.15 Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera.16 Jesusek galdetu zien:
–Zer zenuten horiekin eztabaidan?
17 Jendarteko batek erantzun zion:
–Maisu, hemen ekarri dizut neure seme hau: hitzik egiten uzten ez dion espiritua dauka
9,17 hitzik… espiritua dauka: H.h., espiritu mutua dauka.
.18 Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da. Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.
19 Jesusek esan zien:
–Hau gizaldi sinesgogorra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.
9,19 gizaldi sinesgogorra Mt 12,39+.
20 Eraman egin zioten. Jesus ikusteaz batera, espirituak gogor astindu zuen mutikoa, eta lurrean iraulka eta lerdea zeriola utzi.
21 Jesusek mutilaren aitari galdetu zion:
–Noiztik dago horrela?
Hark erantzun:
–Umetandik.22 Askotan bota izan du sutara eta uretara ere, hilarazteko. Ezer egin ahal baduzu, erruki zaitez gutaz eta lagun iezaguzu.
23 Jesusek esan zion:
–Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.
9,23 sendatzeko sinesmena 2,5+.
24 Orduan, mutilaren aitak deiadarka:
–Sinetsi nahi dut! Lagundu sinesgabe honi.
9,24 Lagundu sinesgabe honi Lk 17,5.
25 Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari:
–Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.
26 Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten;27 baina Jesusek eskutik hartu eta altxarazi egin zuen, eta mutikoa zutitu egin zen.
9,27 eskutik hartu eta altxarazi 1,31; 5,41.
28 Jesus etxeratu zenean, ikasleek bakarrean galdetu zioten:
–Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota espiritu hori?
29 Erantzun zien:
–Gisa honetako espirituak botatzeko bide bakarra otoitza
9,29 otoitza: Eskuizkribu askok eta baraua eransten dute (ik. Mt 17,21).
da.