Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2024ko maiatza  187. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Elkartasuna ez da izaten zerbait dutenek ezer ez dutenei ematean soilik, baizik eta urritasunean eta sufrimenduan aurkitzen direnen artekoan ere gertatzen da. Eta ez gutxi.

Gogoetarako gaia

Azkenekoen arteko elkartasuna

Solidaritateaz ari garenean, nahi gabe, goitik behera ematen dela pentsatzen dugu, laguntza hori behar dutenei lagun diezaieketen pertsonetatik eta taldeetatik: aberatsengandik pobreengana, osasuntsuengandik gaixoengana, kulturadunengandik kulturagabeengana, etab. Elkartasuna mugimendu bertikal gisa imajinatzen dugu maiz. Hala ere, elkartasuna berdinen artean ere ematen da, eta asko gainera. Elkarri laguntzen dioten pertsona-taldeak daude, elkar laguntza, elkar lana, hezkuntza-kanpainak... antolatzen dituztenak. Horrela, nor berekasakoa lehenesten den kultura honen erdian, berdinen arteko elkartasun-kolektiboek sortzen ari dira eta irauten. Izen ezberdinak hartzen dituzte: lan komunitarioa, auzolana, herri mugimendua...

Elkartasun-mota hauek sentimendu iragankorretatik sorturiko noizbehinkako eskuzabaltasun-ekintzak baino gehiago dira. Komunitate eta anaitasun terminoetan pentsatzeko eta bizitzeko modu batetik sortzen da. Kasuen arabera, kutsu sozial eta politikoa ere har dezakete, baina, oro har, komunitate-tradizio jakin batzuen esparruetan mugitzen da: auzoan, herrian, elkarbizitzan, etab. Gure gizartean nagusi den isolamenduaren, gaizki ulertutako autonomiaren, autosufizientziaren eta "salba bedi ahal duena"-ren aurkako kontrastea da.

Bitxia da nola Apostoluen Eginen liburuan esaten den lehen kristau komunitateetan "dena komunean jartzen zutela eta ez zegoela inor beharrik pasatzen zuenik". Eta frantziskotartasunaren jatorriaren historietan, anaien eta jendearen arteko lana eta zaintza berdinen artekoa zen. Agian, zenbat eta gehiago eduki eta zenbat eta premia gutxiago izan, orduan eta gutxiago kontuan izaten ditugu besteak, eta gero eta indibidualistago eta berekoiago bihurtzen gara. Beharrean aurkitzean, berriz, nahiz eta berezkoa ez izan, mugimendu solidarioaren premia sortzen da.

Frantziskotar izpiritua ez dago errealitate horretatik urrun, baizik eta bere erraietan darama, nahiz eta jada ez dugun hain biziki bizi.

Biblia pasartea: Eg 4,32-35

Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten. Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen; izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.

Frantziskotar espiritualtasuna

Ez zuten ezeren jabetzarik. Ematen zizkieten liburu eta gainerako gauzak guztientzat izaten ziren, apostoluek gorde eta transmititutako bizieraren arabera. Bakarka eta elkartean egiaz pobreak zirenez, eskuzabal eta eman zale ziren Jainkoagatik ematen zizkieten gauza guztietan. Jainkoaren maitasunagatik gogo onez banatzen zizkieten eskatzen zietenei, eta batez ere pobreei, beraiei emandako limosnak.

Bidez zihoazela, pobreak Jainkoaren maitasunagatik eskatzen aurkitzen zituztenean, emateko beste ezer ez bazuten, beren jantzien zatiren bat ematen zieten, zirtzilak ziren arren. Batzuetan txanoa ematen zieten, tunikatik bananduta; besteetan, besoa edo beste atalen bat, tunikatik ebakita, Ebanjelioko hura betetzeko: Eskatzen dizun edonori, eman (Lk 6,30). Egun batean, behartsu bat etorri zen Portziunkulako Santa Mariara, anaiak aldizka bizi ohi ziren lekura, eta limosna eskatu zien. Bazuten han mantu bat, anaia batek sekular zelarik erabili zuena. Frantzisko dohatsuak mantua pobreari emateko esan zion, eta anaiak berehala eta gogoz eman zion. Eta iruditu zitzaion, eskaleari mantua ematean joan zuen begirune eta debozioagatik, limosna hura zeruraino igo zela, eta barrua pozez beterik sentitu zuen.

(HLaLe 43-44).

Otoitza

Nork entzuten dio nori isiltasuna dagoenean?
Nork bultzatzen du nor, bat ez badabil?
Nork hartzen du gehiago musu bat ematean?
Nork emango digu falta zaiguna?
Nork irakasten dio nori zintzoa izaten?
Nor hurbiltzen da bizkarra ematen digunarengana?
Nork zaintzen du gurea ez dena?
Nork itzultzen dio konfiantza nori?
Nork askatzen du nor sufrimendutik?
Nork hartzen du nor etxe honetan?
Nork betetzen du argiz une oro?
Nork ematen dio zentzua Hitzari?

Nork margotzen du urdinez unibertsoa?
Nork besarkatzen gaitu bere pazientziaz?
Nork nahi du bat egin txikiarekin?
Nork mantentzen du Itxaropena bere horretan?
Nor dago betierekotik hurbilen?
irmo zapaltzen duenak ala iritsi ezin denak?
Nor sartzen da auzo ezezagunenera?
eta eskua luzatzen die bere "kumeei"?
Nork nor aukeratzen du kidetzat?
Nork eusten dio ezer ez duenari?
Nor sentitzen da akastunari lotuta?
Nork ez ditu hegalak behar?
Nork askatzen du nor sufrimendutik?...

(Luis Guitarra)

Gutuneko azken hitzak

"Karitatea umiliagarria da bertikalki eta goitik gauzatzen delako; elkartasuna horizontala da eta elkarrekiko errespetua eskatzen du". (Eduardo Galeano)

2024ko maiatzeko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Jn 15, 1-8 / 2 Jn 15, 9-11 / 3 Jn 15, 12-17 / 4 Jn 15, 18-21 / 5 Jn 14, 15-21 / 6 Jn 15, 26-16, 4a / 7 Jn 16, 5-11 / 8 Jn 16,12-15 / 9 Jn 16,16-20 / 10 Jn 16, 20-23 / 11 Jn 16, 23-28 / 12 Mt 28,16-20 / 13 Jn 16, 29-33 / 14.Jn 17, 1-11a / 15 Jn 17, 11b-19 / 16 Jn 17,20-26 / 17 Jn 21,15-19 / 18 Jn 21, 20-25 / 19 Jn 20,19-23 / 20. Mk 9,14-29 / 21. Mk 9,30-37 / 22. Mk 9,38-40 / 23. Mk 14,12a.22-25 / 24. Mk 10,1-12 / 25. Mk 10,13-16 / 26. Mt 28,16-20 / 27. Mk 10,17-27 / 28. Mk 10,28-31 / 29. Mk 10,32-4 / 30. Mk 10,46-52 / 31. Lk 1,39-56

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Makiatzeko otoitza hilaren 30ean izango da