Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2024ko martxoa  185. zenbakia

1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala

"Sinestuntzat al duzu zeure burua?" Inkesta soziologikoetan egiten den galderetako bat da. Eta erantzuna ia automatikoa izaten da: "bai" edo "ez". Hala ere, galderak tratamendu pertsonalagoa merezi du.

Gogoetarako gaia

Sinesten al duzu?

Fededuna izatea eritzi kontua balitz, erantzuna hauxe litzateke: "Nik uste dut badela Jainkoa " edo "ez dela". Baina badakigu fededuna izatea pentsatzeko modu bat baino gehiago izateko modu bat dela (pentsamendua ere barne duelarik). Fededuna izan naiz beti? Umetan bataiatu ninduten eta kristau ospakizunetan parte hartzen dut. Datu interesgarriak dira, eta hala ere, ez dute Jainkoarengan sinesten ote dudan galderaren muina ukitzen. Izan ere, egia esan, ez dut beti bizi ospatzen, esaten, proposatzen dudana. Egia da, halaber, bizitzan zehar ez ditudala gauza horiek modu berean bizi izan, nire historiaren eta zirkunstantzien unearen arabera baizik. Beraz, fededuna naizen ala ez galdetzeak nire existentziaren sakonean eragin handiagoa du.

Ez hori bakarrik; era berean, sumatzen dut fededuna izatea ez dela behin betiko eskuratutako zerbait, ezta eskura dezakedan jabetza bat ere, baizik eta ibilbide bat dela bere gora-beherekin, joan-etorriekin, argi-ilunen artean bezala. Gainera, hainbat osagai ditu, eta batzuetan kontrakoak: ziurtasunak eta zalantzak, galderak eta erantzunak, oroitzapenak eta ahanzturak, lasaitasun garaiak eta denbora nahasiak...

Gure fedearen erreferentea Ebanjelioa da, Nazareteko Jesus. Jesusi jarraitzen ikasi zuten lehen ikasleen oroitzapenak ditugu. Beste erreferente batzuk ere baditugu, hala nola santuak, fede bidean izan dituzten gorabeherak kontatzen dizkigutenak. Eta baditugu gaurko senide anai-arrebak ere, Jainkoarekiko harreman hau modu guztiz pertsonalean bizitzen ari direnak.

Eta, batez ere, gizon haren hitzak ditugu Jesusen galderaren aurrean: "- Sineten duzu? – Sinesten dut, baina lagundu sinesgabe honi". Izan ere, fedea, izan edo ez izan aurretik, Jainkoaren errukiaz fidatzea da.

Ebanjelioko pasartea: Jn 20,24-29

Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten: «–Jauna ikusi dugu». Tomasek erantzun zien: «–Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko». Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, esan zion Tomasi: «–Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik». Tomasek erantzun zion: «–Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan zion: «–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak».

Frantziskotar espiritualtasuna

Gizadiaren arerioak hori ikusirik, hartu berria zuen bide onetik aldentzen saiatzen zen, Frantziskori beldurra eta ikara sentiaraziz. Bazen Asisen itxuragabeko emakume konkordun bat, eta deabruak, Jainkoaren gizonari agertuz, emakume hura ekartzen zion gogora, eta mehatxu egiten zion, emakume haren konkorra erantsiko ziola berari, hartutako asmotik atzera egiten ez bazuen. Baina Kristoren zaldun adoretsuak, deabruaren mehatxuak arbuiatuz, koba barruan otoitz egiten zuen debozioz, Jainkoak bidean gida zezala eskatuz.

Oinaze handiak eta larritasuna jasaten zituen, eta atsedenik ere ezin zuen hartu, bere asmoa praktikan betea ikusi arte. Etengabeko burutapen hauen erasoek gogorki kezkatzen zuten. Hala ere, jainkozko suak barrua kiskaltzen zion, eta ezin zuen kanporantz ezkutatu barruko sugar hura. Damu zuen hain larriki bekatu egina, eta ez zioten atseginik ematen ez lehengo ez oraingo gaitzek; hala ere, oraindik ez zuen hartu etorkizunean leial iraungo zuen ziurtasunik. Horregatik, kobatik irten eta lagunarengana joaten zenean, beste gizaseme bar zirudien. (HLaLe 12).

Otoitza

Jauna, sinesten dut, Zugan sinetsi nahi dut.
Jauna, nire fedea garbia izan dadila, zalantzarik gabea,
eta nire pentsamenduan sar dadila... 

Jauna, nire fedea aske izan dadila, [...]
horrek dakartzan uko egite eta arriskuak onar ditzala...
Zugan sinesten dut, Jauna.

Jauna, egizu nire fedea egiazkoa izan dadila,
kanpoko frogen kongruentziagatik
eta Espiritu Santuaren barne-lekukotzagatik...

Jauna, egizu nire fedea indartsua izan dadila,
ez dadila gure bizitza betetzen duten
arazo ugarien gaitzespenen beldur izan,
ez dadila eztabaida egiten dioten
edo inpugnatu edo baztertu edo
ukatu egiten dutenaren ezbeharren beldur izan.

Jauna, egizu nire fedea pozgarria izan dadila
eta nire izpirituari bakea eta poza eman diezazkiola,
eta Jainkoarekin otoitz egiteko
eta gizonekin hitz egiteko gai izan dadila.

Amen.

Gutuneko azken hitzak

Gertatzen dena gertatzen dela, ni beti fidatzen naiz Jainkoaz. Garai zailetan fio naiz. Poztasun garaietan konfiantza eta esker ona diot. (anonimoa)

2024ko martxoko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Mt 21, 33-43.45-46 / 2 Lk 15, 1-3.11-24a / 3 Jn 2, 13-25 / 4 Lk 4, 24-30 / 5 Mt 18,21-35 / 6 Mt 5,17-19 / 7 Lk 11, 14-23 / 8 Mk 12 28-34 / 9 Lk 18,9-14 / 10 Jn 3,14-21 / 11 Jn 4, 43-54 / 12 Jn 5,1-3,5-16 / 13 Jn 5,17-30 / 14 Jn 5, 31-47 / 15 Jn 7,1-2.10.25-30 / 16 Jn 7, 40-53 / 17 Jn 12, 20-33 / 18 Jn 8,1-11 / 19 Mt 1,16.18-21.24a / 20 Jn 8, 31-42 / 21 Jn 8,51-59 / 22 Jn 10,31-42 / 23 Jn 11,45-57 / 24 Mk 15, 1-38 / 25 Jn 12,1-11 / 26 Jn 13,21-33.36-38 / 27 Mt 26, 14-25 / 28 Jn 13, 1-15 / 29 Jn 18,1-19,42 / 30 Mk 16,1-7 / 31 Jn 20,1-9

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Martxoko otoitza hilaren 21ean izango da (azken osteguna Ostegun Santua delako).