Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2023ko maiatza  175. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Elkartasunak etorkizunari irekiak bizitzea eskatzen du; oraina ez den etorkizuna, etorkizun hobea. Aldi berean, elkartasunak posible izan behar du errealitate mugatuan. Horregatik, elkartasunak errealitatean egiaztatutako itxaropena eskatzen du.

Gogoetarako gaia

Itxaropenari irekiak

Elkartasuna arrazoi askorengatik piztu daiteke pertsonengan. Errealitateak geure baitatik ateratzeko deia egiten digu, besteei laguntzeko. Baina elkartasunak badu beste alderdi bat ere: itxaropenarena. Besteen aldeko ekimen orok gaur egun egiaztatzen ez den egoera hobe bat bilatu eta lortu behar du guztiontzat. Eta, bestalde, ekintza solidarioak lagunduko digu mugi arazten gaituen itxaropena mamitzen; jakinik itxaropen guztiak ez direla kalitate berekoak.

Itxaropen batzuk baikortasun hutsa besterik ez dira. Lortzea desiratzen den ametsetik elikatzen dira, baina errealitatearen zailtasunekin eta ezbeharrekin egiaztatu gabe. Itxaropen mota honetan, desioa da nagusi, beste edozer gauzen gainetik. Txarra ez bada ere, ibilbide eskasa du. Desirak zapuzten direnean, amestutakoa lortzen ez denean, barrutik hautsi egiten gara. Lortu nahi duguna birformulatzeko gai ez bagara, errealitateak zanpatu egingo gaitu eta elkartasuna amets huts bihurtuko da.

Badira, halaber, kontrolatu daitekeena bakarrik lortu nahi duten itxaropenak; itxaropena pragmatismoari lotuta dago, neurtu eta ebaluatu daitekeen horri. Debekatuta dago amets egitea. Etorkizuna orainaren modalitate bat baino ez da izango, “dagoena da eta kito” baten morroi. Elkartasun mota honetan ez dago itxaropenerako lekurik errealitatean ikus dezakegunaz aparte. Ez dago prozesu berririk. Horrela, elkartasuna errealitatearen kudeaketa hutsa izango da.

Elkartasunak errealitatea aldatzeko nahia eta ametsa den itxaropena eskatzen du, baina, aldaketa horretan aurrera egiteko benetako mugez eta zailtasunez jabeturik, aldi berean. Hala ere, oreka hutsa baino gehiago da; egoera berriari irekirik, jakinik ez dela amesten dugun bezalakoa izango, gure ahaleginak beharko ditu. Azken finean, solidaritatea Jainkoa bere lana egiten ari denaren Itxaropena eskatzen ari da.

Ebanjelio pasartea: Jn 14,1-6

«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere. Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue ni noan tokirako bidea». Tomasek esan zion: –Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea? Jesusek erantzun: –Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Frantziskotar espiritualtasuna

Frantzisko santuak, jadanik Espiritu Santuaren graziaz betea zegoelarik, Gerora gertatuko zitzaiena iragarri zien anaiei. Otoitzerako sarri erabili ohi zuten Portziunkulako Santa Maria eliza ondoko basoan, bere sei anaiak beregana bildu zituen eta esan zien: «Anaia maite-maiteok, gogora dezagun geure bokazioa. Jainkoak dei egin digu bere errukiaz, ez geure onerako bakarrik, baita beste askoren onerako eta salbarnenerako ere. Goazen, beraz, munduan barrena eta, hitzez eta etsenpluz, aholku eman eta irakats diezaiegun gizon-emakumeei, beren bekatuengatik penitentzia egin eta hainbeste denboran ahazturik eduki dituzten Jainkoaren aginduak berriro gogora ekar ditzaten».

Eta gaineratu zuen: «Ez izan beldur, ene artaldetxo hori, baizik eta jarri Jaunarengan zeuen konfiantza. Eta ez esan zeuen artean: ezjakinak gara eta eskolagabeak, nola ausartuko gara predikatzera? Gogoratu, Jesusek bere ikasleei esandako hitzak: Ez zarete zeuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez. Jaunak berak emango dizue Espiritua eta jakinduria, gizon-emakumeei aholku emateko eta bere aginduen bidea eta egintzak predikatzeko.

Hitzaldi hau burutu zuenean bedeinkazioa eman zien eta joan egin ziren.

(PerAn 18).

Otoitza

Begiak mendietara ditut jasotzen:
nondik etorriko ote zait laguntza?
Jaunarengandik datorkit laguntza,
zeru-lurrak egin zituenagandik.

Jaunak ez zaitu erortzen utziko,
zure zaintzailea ez dago lo.
Ez, ez du sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak.
Jauna duzu zaintzaile, Jauna gerizpe: alboan duzu beti.
Ez dizu kalterik egingo eguzkiak egunez,
ez ilargiak ere gauez.
Jaunak zainduko zaitu gaitz orotatik,
berak zuri bizia zainduko.
Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak
oraindanik eta betiko.

 121. (120) Samoa

Gutuneko azken hitzak

Itxaropena aditz bat da, alkandoraren besoak jasota dituena (David Orr)

2023ko maiatzeko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Jn 10,1-10 / 2 Jn 10,22-30 / 3 Jn 12, 44-50 / 4 Jn 13, 16-20 / 5 Jn 14, 1-6 / 6 Jn 14,7-14 / 7 Jn 14,1-12 / 8 Jn 14, 21-26 / 9 Jn 14, 27-31a / 10 Jn 15, 1-8 / 11 Jn 15, 9-11 / 12 Jn 15, 12-17 / 13 Jn 15, 18-21 / 14 Jn 14, 15-21 / 15 Jn 15, 26-16, 4a / 16 Jn 16, 5-11 / 17 Jn 16,12-15 / 18 Jn 16,16-20 / 19 Jn 16, 20-23a / 20 Jn 16, 23b-28 / 21 Mt, 28, 16-20 / 22 Jn 16, 29-33 / 23.Jn 17, 1-11a / 24 Jn 17,11b-19 / 25 Jn 17,20-26 / 26 Jn 21,15-19 / 27 Jn 21,20-25 / 28 Jn 20,19-2 / 29 Mk 10,17-27 / 30 Mk 10,28-31 / 31 Lk 1, 39-56

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

maiatzeko otoitza hilaren 25ean izango da.