Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2022ko azaroa  169. zenbakia

1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala

Nahi ala ez, heriotzaren momentuari heldu behar diogu. Gure bizitzako urrats paregabe horrek bizitza guztia ukitzen du. Eta bizi izandako guztiak ere bere marka ematen dio pauso horri.

Gogoetarako gaia

Bakean hiltzea

Gutxitan izaten gara heriotzaren misteriora hurbiltzeko gai. Gehienetan, bera da guri hurbiltzen zaiguna, gertuko norbaiten heriotzan ala guretako bakoitzaren bukaeran, batez ere. Gure bizitzako misteriorik sakon eta benetakoen arteko bat da.

Inork ez daki nola egingo dion aurre trantze horri; hiltzeko modua ere ez dugu aukeratzen, nahiz eta guztiz prestatua eduki nahi izan. Pertsona batzuei bizitza era lasaian amaitzen zaie; beste batzuek, ordea, minaren erdian bukatzen dute beren bizi-ibilbidea, nahiz eta ez izan batere desiragarria azken hau. Egia esan, medikuntzak duintasunez hiltzen lagun diezaguke, eta eskertzekoa da.

Baina heriotzaren orduan bada bakea modu bat, bizitzaren azken azkenean senti dezakegun lasaitasun eta asaldura baino haratago doana.

Konfiantza duen eta esku onetan dagoela dakien pertsonaren bakea da, fedearen soseguan hiltzen dena. Eta bake hori amaiera lasaiaren erdian zein larritasunaren erdian bizitzen da. Frantzisko Asiskoa bere amaierarekin adiskidetu zen hil aurretik, "Arreba heriotza" deituz heriotzari. Horrela, heriotza bera Jainkoarekiko harremanean txertatuta dago, zeren hark, heriotzak, ez baitu azken hitza, Jainkoak baizik.

Badira baliabide batzuek pertsona askori lagundu diotenak mehatxuzko eta jasanezinezko hainbat trantze leuntzen bizitzan. Bide horietako bat otoitza da; gure azken ordua jakinik gu entzuten dakitenen eskuetan jartzen garenean otoizka. Gure inguruan oso errotuta dagoen tradizioari jarraituz, sakon-sakonetik eta inoiz ez bezala esaten dugu: «Santa Maria, Jainkoaren Ama, erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzaren orduan.»

Ebanjelio pasartea: Lk 23,33-34.44-47

«Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean. Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren». Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez. Eguerdi aldea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte. Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen. Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen. Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!»

Frantziskotar espiritualtasuna

Azken egunak iristean… anaiek saminki negarrez, kontsolatu .ezinik jarraitzen zutela, aita santuak ogia ekartzeko agindu zuen, bedeinkazioa esan, zatitu eta puska bana eman zien jateko. Jaunarengana igaro aurretik gelditzen zitzaizkion egun apurrak gorespenean eman zituen, eta bere lagun maite-maiteak berarekin Kristo goratzera gonbidatuz. Berak, ahal izan zuen moduan, salrno hau abesteari ekin zion: Oihuka degiot Jaunari deiadar, oihuka degiot Jaunari erregu (Sal 141). Sorkari guztiei ere Jainkoa gorestera egiten zien dei, eta lehendik eratuak zituen bertso batzuen bidez Jainkoa maitatzera aholkatzen zituen. Eta guztientzat beldurgarri eta gorrotagarri den heriotza bera ere, gorespenera aholkatzen zuen, eta, haren bidera alai irtenik, bere etxera gonbidatzen zuen: «Ongi etorri —esan zuen—, ene arreba heriotza». Eta gero anaiei: «Azkenera iritsi naizela ikustean, jar nazazue lurraren gainean biluzik, herenegun ikusi ninduzuen bezala, eta utz nazazue horrela etzanik, kilometro bat patxadan ibiltzeko behar den denboran». Heldu zen, azkenik, ordua eta, Kristoren misterio guztiak beregan buruturik, Jainkoagana egin zuen hegan zoriontsu.  (2Zel 217).

Otoitza

Eta orduan argia ikusi zuen,
bere bizitzako leiho guztietan sartzen zen argia.
Oinazeak ihesa arindu zuela ikusi zuen
eta heriotza jada ez zegoela ulertu zuen.
Hiltzea hiltzea besterik ez da. Hiltzea amaitu egiten da.
Hiltzea su iheslaria da.
Noraezean doan atea zeharkatzea da
eta hainbeste bilatutakoa aurkitzea.

Negar egiteari eta galderak egiteari utzi;
maitasuna misteriorik eta ispilurik gabe ikustea;
samurtasunean bizitzetik atseden hartzea;
bakea, argia, etxea bat eginda izatea
eta, oinazeak urrun utzita, Gaua aurkitzea
hainbeste gau ilunen ondoren.

José Luis Martín Descalzo

Gutuneko azken hitzak

Benetan jakin eta ulertzen dugunean denbora mugatua dugula lurrean, eta ez daukagula modurik jakiteko gure denbora noiz amaitzen den, orduan hasiko gara egunero ahalik eta gehien bizitzen, daukagun bakarra balitz bezala. (Elisabeth Kubler-Ross)

2022ko azaroko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Mt 5, 1-12  / 2 Jn 14,1-6  / 3 Lk 15, 1-10  / 4 Lk 16, 1-8  / 5 Lk 16,9-15  / 6 Lk 20,27-38  / 7 Lk 17, 1-6  / 8 Lk 17, 7-10  / 9 Jn 2, 13-22  / 10 Lk 17, 20-25  / 11 Lk 17,26-37  / 12 Lk 18, 1-8  / 13 Lk 21, 5-19  / 14 Lk 18, 35-43  / 15 Lk 19, 1-10  / 16 Lk 19, 11-28  / 17 Lk 19, 41-44  / 18 Lk 19, 45-48  / 19 Lk 20, 27-40  / 20 Lk 23, 35-43  / 21 Lk 21, 1-4  / 22 Lk 21, 5-11  / 23 Lk 21, 12-19  / 24 Lk 21, 20-28  / 25 Lk 21, 29-33  / 26 Lk 21,34-36  / 27 Mt 24, 37-44  / 28 Mt 8, 5-11  / 29 Lk 10, 21-24  / 30 Mt 4, 18-22

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Azaroko otoitza hilaren 24an izango da.