Hona hemen zer partekatu nahi dugun zuekin:

  • uste bat
    —gizakiak bere alderdi espirituala berreskuratu beharra dauka—,
  • eta intuizio bat
    —espiritualtasun frantziskotarrak Ebanjelioaren funtsezkoenaren intuizio gisa, ekarririk egin dezake nora ezean gabiltzan sasoi honetan

Asis Sarearen hileroko otoitzaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hileko azken ostegunetan 19,30ean ospatzen da.

Otoitzaldirako herriak eta lekuak

 

Hilabete honetako gutuna: 186. gutuna

2024ko apirila  186. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

Bizitza arrunta bizitza aspergarri baten isla izan daiteke, inolako bizi-pozik gabea. Era berean, errealitatetik urrun dauden ume-ametsetatik haratago, maitasun-emate iraunkor baten benetako erakusle ere izan daiteke.

Sakatu hemen, Asisko gutuna e-mailez jasotzeko ( ).


Gutunen biltegia

Eguneko Ebanjelioa

Mateo 5,13-16

Mateo:Sarrera12345678910111213141516171819202122232425262728

Munduarentzat gatz eta argi
(Mk 9,50; Lk 14,34-35)
13 «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.
14 «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria.
5,14 munduarentzat argia Jn 8,12; 9,5; Flp 2,15.
15 Kriseilua
5,15 Kriseilua Mk 4,21; Lk 8,16; 11,33.
ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko
5,15 Sortaldean jende arruntaren etxeek ez zuten gela bat besterik.
.16 Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.
5,16 egintza onak ikusiz Jn 3,21; Ef 5,8-9. // Aita goretsi Jn 15,8; 1 Ko 10,31; 1 P 2,12.