Joan 20,11-18

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

Jesus Magdalako Mariari agertu
(Mk 16,9-11)
11 Maria hilobi ondoan gelditu zen, kanpoan negarrez. Halako batean, oraindik ere negarrez, hilobirantz makurtu zen,12 eta bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan.
20,12 bi aingeru Mt 28,2-5; Lk 24,23.
13 Aingeruek esan zioten:
–Emakume, zergatik ari zara negarrez?
Hark erantzun zien:
–Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten.
20,13 eraman dute 20,2.
14 Berehala, atzera begiratu eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela.
20,14 ez zen konturatu Jesus zela 21,4; Lk 24,16.
15 Jesusek esan zion:
–Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza?
Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion:
–Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut.
16 Jesusek esan zion:
–Maria!
Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:
–Rabbuni! (hau da, Maisu).
17 Jesusek esan zion:
–Utz nazazu
20,17 Utz nazazu: H.h., Ez nazazu uki. Jesus Aitarengana doa, eta honek beste harreman-modu bat sortuko du Jesus eta beretarren artean, lehengoa ez bezalakoa.
, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.
20,17 nire senideengana Erm 8,29; Heb 2,11-12. // Aitarengana noa 14,12+.
18 Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta hark esana kontatu zien.