Mateo 11,25-30

Mateo:Sarrera12345678910111213141516171819202122232425262728

Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea
(Lk 10,21-22)
25 Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu.
11,25 ikasiei ezkutatu Dn 2,2-13; Jn 7,48-49; 1 Ko 1,18-25. // jende xumeari 10,42; 1 Ko 1,26-29. // agertua 13,11; Dn 2,18-29.
26 Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.
27 «Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak.
11,27 Aita eta Semea 3,17; 17,5; Mk 14,36; Jn 1,18; 3,35; 10,15.30; 17,23.
«Zatozte niregana»
28 «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.29 Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;30 eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».