Joan 16,23-28

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

23 «Egun hartan ez duzue ezer galdetu beharrik izango. Bene-benetan diotsuet: Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia eman egingo dizue.
16,23 Egun hartan 14,20. // eman egingo dizue 14,13+.
24 Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin.
16,24 poza bete-betea 15,11+.
Jesusek mundua garaitu
25 «Orain arte irudi bidez hitz egin dizuet; baina badator ordua irudi bidez hitz egingo ez dizuedana, baizik eta Aitaren berri argi eta garbi emango dizuedana.
16,25 irudi bidez 10,6; Mt 13,34; Mk 4,33-34.
26 Orduan, nire izenean eskatuko duzue, eta ez dut nik zuen alde Aitari erregutu beharrik izango,27 zeren Aitak berak maite baitzaituzte, ni maite izan nauzuelako eta Jainkoarengandik etorri naizela sinetsi duzuelako.
16,27 Aitak maite zaituzte 14,21.23. // Jesus Jainkoarengandik etorria 7,27+.
28 Aitarengandik irten eta mundura etorri nintzen; orain mundua utzi eta berriro Aitarengana noa».