Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2024ko iraila  191. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Zenbait lekutan sufrimenduaren baliagarritasunaz hitz egingo bagenu, inork ez liguke begi onez begiratuko. Eta, hala ere, badira inoiz imajinatu gabeko balio handiko sufrimenduak.

Gogoetarako gaia

Balio du sufritzeak ala alferrikakoa da

Garai batean sufrimendua salbazio-bide gisa aipatzen zen. Eta pentsaera horrekin, zenbat eta sufrimendu gehiago, orduan eta meritu handiagoa. Zenbat eta gehiago sufritu, orduan eta gehiago izango bagina. Gaur egun ez da horrela hitz egiten; baina adi egonez, badirudi merezimenduen eskema horrek kasu askotan funtzionatzen jarraitzen duela, beste balorazio-eredu batzuekin bada ere. Pertsona askorentzat, zenbat eta gehiago jipoitu arlo fisikoan (muga mugako jarduera fisikoak, edo pisuak altxatzean, gelditzeke korrika egitean, entrenamendu nekagarrietan...), orduan eta meritu handiagoa lortzen dute besteen eta nor bere aurrean. Gimnasioak, mendi lasterketak... begiratu besterik ez. Antzeko zerbait gertatzen da dieta eta baraualdietan figura lirain eta osasungarria lortzeko egiten diren ahalegin eta sufrimendu guztietan ere. Nahiz eta gure kulturan ahalegintzen garen sufrimenduari ahalik eta eremu txikiena uzten, era batera edo bestera presente dago. Zerbaitetarako ote?

Agian sufrimendurik onuragarriena besteei saihesten saiatzeagatik sufritzen dena da; besteei mina saihestu nahi izatean ezartzen zaigun sufrimendu hori da. Sufrimendu-modu horretan ez gara geure buruari begira ari: nire irudia, nire osasuna, nire lorpenak, nire jomugak... Sufrimendu mota honetan besteen bizitza eta osasuna ditugu buruan eta bihotzean. Ahalegin eta ukazio horren helburua ez da baten meritua, besteen eta, batez ere, gehien sufritzen dutenen ongia baizik. Horrela, sufritzen ari direnekin solidarioak gara, ez hitzez bakarrik, egitez baizik.

Hausnarketa honen hasierara itzuliz, "sufrimendua salbaziorako bide gisa" esaldiari eutsi diezaiokegu, baina ez norberaren salbazioa, besteentzat baizik. Eta zer gertatuko eta gure fedean hauxe bera egin duela Jainkoak Jesusengan gure alde.

Ebanjelio pasartea: Jn 12,24-26

Bene-benetan diotsuet: Gari-alea, lurrean sartu eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du. Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du. Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena Aitak ohoratu egingo du.

Frantziskotar espiritualtasuna

Gaitza areagotzen ari zitzaionez, gorputzeko indar guztia galdu zuen eta, erabat ahuldurik, mugitzeko gauza ez zela gelditu zen. Egoera horretan, anaia batek galdetu zion zer izango lukeen nahiago, berea bezalako gaixotasun luzea jasatea ala borreroaren eskuetan martiritza gogorra sufritzea. Frantziskok erantzun zion: «Seme, Jainko nire Jaunari niregan eta nirekin egitea atsegin zaiona, hori izan da beti eta da orain ere niretzat maitagarriena, gozoena eta onargarriena, haren nahiarekin bakarrik nahi dut beti bat izi eta gauza guztietan nahi diot obeditu. Baina gaixotasun hau hiru egunez bakarrik ere sufritzea gogorragoa egingo litzaidake martiritza baino. Jakina, sufrimenduari dagokionez soilik diot hau, ez merituari eta sariari dagokionez».

0i martiria, beste guztientzat ikusteko ere lazgarria eta jasanezina zena irribarrez, pozik eta gogotsu eramaten zuen benetako martiria! Izatez, ez zen Frantziskogan oinazerik gabeko atalik geratzen; gutxika-gutxika gorputz-berotasuna galduz zihoan, eta azkena gero eta gertuago zuen.

Azken eguna gainean zuela ikusi zuenean, bi urte lehenago Jainkoaren errebelazioz adierazi zitzaionez, hautatu zituen anaiei deitu zien, eta banan-banan bedeinkatu zituen, aspaldian Jakob patriarkak bere semeak bezala. (1Zel 107-108)

Otoitza

Zure aurrean, oi gurutzea, munduak ezkutatzen didana ikusten dut:
bizitzak, sakrifiziorik gabe, ez duela baliorik;
eta jakituria,
zure zientziarik gabe, osatugabea dela.
Oi gurutze, beti erantzun sendoa duen
liburu bat zara.
Aurrera jarraitzera gonbidatzen duen indarra zara
paparra ateratzera zalantzazko egoeretan
eta, bizkarra eta aurpegia eskaintzera
maitasun-premian eskale dagoen gizateriaren alde.
Hor ikusten zaitugu, oi Kristo, zure saihetsa zabalik
zure odoleko odola azken tantaraino
isuriz, azken unera arte,
inoiz ez dadin falta,
bizi dugun mundu honetan,
zure graziaren transfusioa,
zure presentziaren samurtasun hatsa,
gure burua gorantz
altxatzera bultzatzen gaituen hitz bat.

Gutuneko azken hitzak

Agian sufrimenduak eta maitasunak erredentzio-gaitasuna dute, gizonek ahaztua edo, gutxienez, utzia dutena. Martin Luther King

2024ko iraileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1. Mk 7,1-8.14s.21-23 / 2. Lk 4, 16-30 / 3. Lk 4,31-37 / 4. Lk 4, 38-44 / 5. Lk 5, 1-11 / 6. Lk 5,33-39 / 7. Lk 6,1-5 / 8. Mk 7,31-37 / 9. Lk 6, 6-11 / 10. Lk 6, 12-19 / 11. Lk 6, 20-26 / 12. Lk 6, 27-38 / 13. Lk 6,39-42 / 14. Jn 3, 13-17 / 15. Mk 8, 27-35 / 16. Lk 7,1-10 / 17. Lk 7, 11-17 / 18. Lk 7, 31-35 / 19. Lk 7,36-50 / 20. Lk 8,1-3 / 21. Mt 9,9-13 / 22. Mk 9,30-37 / 23. Lk 8, 16-18 / 24. Lk 8, 19-21 / 25. Lk 9, 1-6 / 26. Lk 9, 7-9 / 27. Lk 9,18-22 / 28. Lk 9,43b-45 / 29. Mk 9, 38-47 / 30. Lk 9,46-50 /

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Iraileko otoitza hilaren 26an izango da