2024ko uztaila 189. zenbakia
1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala
Gure bizimodu hain sakabanatuak, hainbeste estimulu eta zereginen arabera, barnera biltzea eskatzen digu. Bestela, gure zentroa galduko dugu eta ez dugu jakingo nor garen eta norentzat bizi garen.
Gogoetarako gaia
Barnera biltzea
Barnera biltzeak mundutik aparteko bizitza esan nahi duela dirudi; monjeek eta kontenplalariek bizi dutena bezalakoa. Eta, hala ere, gaur egun oso beharrezkoa den ariketa bati egiten dio erreferentzia, egungo bizimoduan betetzen ditugun rol, zeregin etafuntzio ugarietan ez galtzeko. Abiadura handian eta hainbat dimentsioei aldi berean erantzunez bizitzea suertatu zaigu. Bizitzaren zurrunbiloaren erdian, behin baino gehiagotan galdu egiten da honaino ekarri gaituenaren orientazioa; lausotu egiten zaizkigu orain arte bultzatu gaituzten motiboak, eta ez dugu geure burua bat eginda topatzen, baizik eta sakabanaturik, zatiturik.
Barnera biltzea, banandutakoa berriro elkartzea da, galdutako ordena berreskuratzea. Zein beharrezkoa den gaur egun barnera biltze-ariketa, norberaren zentrora itzultzea, bateratzea. Horrela bakarrik zaindu ahal izango dugu funtsezkoa dena eta bizi ahal izango dugu egia eta bizitasun handiagoz bizitzea suertatu zaigun guztia.
Eta zer esan harremanei buruz. Barne bildurik eta sakabanatu gabeko pertsona batek bakarrik landu eta zaindu ditzake harremanak gainerako pertsonekin, modu osasuntsu eta enpatikoan. Zentratuta bizi dena bakarrik atera ahal izango da bere baitatik, besteari modu sakonean eta beste pertsonaren muinari erantzunez entzun ahal izateko. Horrela, gure barne barnenetik entzun ahal izango diogu Jainkoari eta aukera emango Berari bere hitz propioa esan diezaion gutako bakoitzari.
Ez gaude ohituta barnera bildutako bizimodura. Agian ez da posible munduak daraman martxa honetan. Baina bai trebatu gaitezkeela barnetasun uneak sortzen eta hartzen, geure burua ez galtzeko eta gure bizitzan zirrikitu bat uzteko Jainkoari.
Ebanjelio pasartea: Mt 6,5-8
«Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. «Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen.
Frantziskotar espiritualtasuna
Frantzisko, Jainkoaren gizonak bere denbora guztia espiritu-bizitzari ematen zion, toki ezkutuak bilatzen zituen beti, espirituz ez ezik, gorputzeko atal bakoitzaz ere bere Jainkoarekin elkartzeko. Jaunaren bisita jendartean jendartean eta ustekabean sentitzen bazuen, gelarik gabe ez egotearren, gela txiki bat egiten zuen mantuaz. Eta inoiz manturik ere ez bazuen, mahukaz estaltzen zuen aurpegia, mana ezkutua agerian ez jartzeko. Beti aurkitzen zuen ingurukoengandik ezkutatzeko modua, Senarraren ukituaz kontura ez zitezen; horrela, askoren artean egonik ere, inork sumatu gabe, bazter batean balego bezala, egin zezakeen otoitz. Eta horrelakorik ezer ezin zuenean egin, bere bihotza bihurtzen zuen kultu-leku.
Hau etxeko jokaera zuen. Baina baso eta bakarlekuetan otoitz egiten zuenean, basoak intziriz betetzen zituen, lurra malkoz blaitzen, eskuaz bularra jotzen, eta, barne txokorik gordeena aurkitu balu bezala, sarritan bere Jaunarekin ozenki hizketan aritzen zen: han Epaileari erantzuten zion, han Aitari erregu egiten, han Lagunarekin solasean jarduten, han Senarrarekin jostatzen. (2Zel 94-95)
Otoitza
Nire baitan
Taupaka ari zara ausart
Gizadia sortzen
Neurririk gabe animatzen
Nire baitan
Soldadu indartsu gisa
Agintzariak berritzen dituzu
Batailak gudukatzeko
Nire baitan
Zutabeak indartzen dituzu
Itxaropen eta kontsolamendu
Espazioak ireki
Nire baitan,
Zerumugen
Jaun
Bihurtzen zara
Nire barruan, zu
Jesus.
David Cabrera sj
Gutuneko azken hitzak
“Barnera biltzea deitzen zaio, arimak ahalmen guztiak bildu eta bere Jainkoarekin bere baitan sartzen delako, eta bere jainko Maisua erakustera eta lasaitasunezko otoitza ematera beste inola baino azkarrago etortzen delako”. (Teresa Jesusena)
2024ko uztaileko eguneroko Ebanjelioa
Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:
1. Mt 8,18-22 / 2. Mt 8,23-27 / 3. Jn 20,24-29 / 4. Mt 9,1-8 / 5. Mt 9,9-13 / 6. Mt 9,14-17 / 7. Mk 6,1-6 / 8. Mt 9,18-26 / 9. Mt 9,32-38 / 10. Mt 10,1-7 / 11. Mt 19,27-29 / 12. Mt 10,16-23 / 13. Mt 10,24-33 / 14. Mk 6,7-13 / 15. Mt 10,34-11,1 / 16. Mt 11,20-24 / 17. Mt 11,25-27 / 18. Mt 11,28-30 / 19. Mt 12,1-8 / 20. Mt 12,14-21 / 21. Mk 6,30-34 / 22. Jn 20,1.11-18 / 23. Jn 15,1-8 / 24. Mt 13,1-9 / 25. Mt 20,20-28 / 26. Mt 13,18-23 / 27. Mt 13,24-30 / 28. Jn 6,1-15 / 29. Mt 13,31-35 / 30. Mt 13,36-43 / 31. Mt 13,44-46 /
1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16
1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16
Uztaileko otoitza hilaren 18ean izango da (azken osteguna Santiago delako)