2023ko martxoa 173. zenbakia
1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala
Fede bizitza sinesmen batzuen arabera bizitzea baino askoz gehiago da, Jainkoak niretzat hitz propioa duen harreman batetik bizitzea da.
Gogoetarako gaia
Nire historiaren Jauna
Kultura honetan Jainkorengan eta bere gauzetan sinestea gero eta problematikoagoa bihurtu da. Ez bakarrik erlijioa eta Jainkoa zientziek edo arrazoimenak zalantzan jartzen dutelako, XIX. mendetik aurrera gertatzen den bezala, baizik eta Jainkoa ez dagoelako gaur egungo gizon-emakumeen horizontearen barruan. Bizitza zentzuz bizi daiteke, Jainkoa pertsonen eta gizartearen historian ezertarako agertu gabe. Horrela, Jainkoarengan sinestea beste aukera ideologiko bat besterik ez litzake izango.
Baina harritzekoa da nola Jesusek aldarrikatzen duen Jainkoak garai guztietako eskema kultural guztiak hausten dituen. Eta hau da, hain zuzen ere, gizatasunez bizitzeko Jainkoarengan sinistu beharrik ez bada ere, Jainkoa pertsonen bizitzan bizirik eta egile agertzen delako. Biblia, nahiz eta hizkuntza mitiko ugaria erabili, ez da nagusiki duela milaka bat urteko istorio fantastiko eta mitiko sorta bat besterik, Jainkoarekin harreman bizia izan duten gizon-emakumeen testigantza baizik eta batez ere. Harreman horretan, azkenean, Jainkoa bere historiaren Jaun bihurtzen da. Eta niri ere Jainkoarekiko harreman-abentura honetan sartzeko ordua iritsi bazait? Jainkoak nire bizitza pertsonalean sartu nahi du, maite nauelako, eta Jesus da horren erabateko aldarrikapena.
Jada ez dira pentsamolde, erlijio-sinesmen, Jainkorik badenaren froga eta horrelako kontuak. Gutako bakoitzak Berarekin duen harreman pertsonala da kontua. Eta hori gertatzen bada, bizitza ez da izango hautu bat egitea bakarrik, aukera ezberdinen artean; bizitzea Bera nire bizitzan sartzen utzi eta nire historiako Jauna izatea izango da. Horrek goitik behera aldatzen du nire eta munduko bizitza.
Ebanjelio pasartea: Lk 19,1-10
Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan. Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa. Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen. Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen. Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta». Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean. Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz». Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: –Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot. Jesusek esan zion: –Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita. Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.
Frantziskotar espiritualtasuna
Aipatu den ikuskaria izan aurreko egunean, ikuskari honen sorburu izan zitekeen adeitasun eta nobleziazko jokabidea izan zuen Frantziskok. Egun horretan zaldun pobre bati erregalatu zizkion beretzat egin berriak zituen jantzi dotore eta garestiak. Pugliaraino joateko asmotan abiatu eta Spoletora iritsi. zenean, gaixotzen hasi zen. Hala ere, Pugliara iristeko arduraz, oheratu egin zen. Erdi lotan zegoela, nora joan nahi zuen galdetzen zion ahots bat entzun zuen. Frantziskok bere asmo guztiak zehatz-mehatz agertu zizkion. Orduan, ahotsak esan zion: «Nork egin diezazuke on gehiago, nagusiak ala morroiak,› «Nagusiak» erantzun zion. Eta ahotsak: «Zergatik, bada, morroia aukeratu nagusia utziz, eta menpekoa printzea utziz?» Frantziskok, orduan: «Jauna, zer nahi duzu nik egitea?» «Itzul zaitez zeure jaioterrira —erantzun zion ahotsak—, eta han esango dizute zer egin behar duzun».
Eguna argitu zuenean, lasterka batean itzuli zen Asisa, alai eta pozez beterik. Espero zuen, gauza hauek erakutsi zizkion Jaunak bere nahia adieraziko ziola eta beraren salbazioari buruzko asmoak azalduko. Bihotzez jadanik alda-tua, uko egin zion Pugliara joateari, Jainkoaren nahiari lotzeko gogotsu. (HLaLe 6).
Otoitza
Egunez egun, nire bizitzako Jauna,
Gera nadin zure aurrean
aurrez aurre.
Eskuak elkartuta, Zure aurrean geratuko naiz.
Mundu guztietako Jauna
aurrez aurre.
Zurea den mundu honetan,
nekeen, zalaparten, borroken,
jendetza asaldatuaren erdian
Zure aurrean egon behar dut,
aurrez aurre.
Eta, nire zeregina mundu honetan
bukatzean,
oi Erregeen Errege, bakarrik eta isilik,
Zure aurrean geratuko naiz,
aurrez aurre.
Ignacio Larrañaga
Gutuneko azken hitzak
Jainkoa daukanari ezer ez zaio falta. Jainkoa bakarrik aski da. (Avilako Teresa)
2023ko martxoko eguneroko Ebanjelioa
Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:
1 Lk 11,29-3 / 2 Mt 7,7-12 / 3 Mt 5, 20-26 / 4 Mt 5, 43-48 / 5 Mt 17, 1-9 / 6 Lk 6,36-38 / 7 Mt 23-1-12 / 8 Mt 20, 17-28 / 9 Lk 16, 19-31 / 10 Mt 21, 33-43.45-46 / 11 Lk 15, 1-3.11-24a / 12 Jn 4,5-42 / 13 Lk 4,24-30 / 14 Mt 18,21-35 / 15 Mt 5,17-19 / 16 Lk 11, 14-23 / 17 Mk 12 28-34 / 18 Lk 1, 18,9-14 / 19 Jn 9, 1-41 / 20 Mt 1,16.18-21.24a / 21 Jn 5,1-3,5-16 / 22 Jn 5,17-30 / 23 Jn 5, 31-47 / 24 Jn 7,1-2.10.25-30 / 25 Lk 1,26-38 / 26 Jn 11, 3-7.17.20-45 / 27 Jn 8, 1-11 / 28 Jn 8, 21-30 / 29 Jn 8, 31-42 / 30 Jn 8,51-59 / 31 Jn 10,31-42
1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16
1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16
Martxoko otoitza hilaren 30ean izango da.