Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2022ko urria  168. zenbakia

4. printzipioa. Bidea elkarrekin egin, anaitasunez bizi

Lagun bat izatea altxor bat edukitzea dela esaten da. Zer esanik ez adiskidetasun hau espirituala denean. Kontraesana badirudi ere, arimaren sakonena lotuta geratzen da beste norbaiti, eta askatasun osoz gainera.

Gogoetarako gaia

Adiskidetasun espirituala

Zentzu zabalean, senideen arteko harreman mota asko bizi ditugu. Kasu batzuetan familian, edo bikote modura, edo lagunekin, elkartean… Guztiak bizi ditugu aldi berean; bakoitza bere berezitasun eta bere dimentsioekin, eta guztiek elikatzen eta bizia ematen digute. Baina bada bat, berezia: adiskidetasun espirituala. Beren bizitza espiritualean bat egiten dutela eta, elkar maite duten pertsonen artean gertatzen dena da. Izango dira beraien arteko beste loturarik agian: familia berekoa izatea, edo elkarte berekoa, edo lagun talde berekoa… Baina espirituala den harreman hori da, hain zuzen ere, haien arteko benetako lokarria. Harreman hau fedean bat egin dutelako da eta fede horretan elkarri antzeman diotelako.

Harreman berezi hau ez da apartekoa, maitasunez, loturaz, konfiantzaz egina baitago; hori bai, ez dago beste faktore batzuen mende: etengabeko presentzia edo gustu berdineko izatea, edo ideologikoki bat etortzea, etab. Harreman honek aske izaten errazten du, beste pertsonak egiten ari duen bidearen egia onartzen delako, bizitzaren beste atal batzuetan bakoitzak jokatzen dituen roletatik harago. Eta batez ere, Jainkoa delako harreman horrek muinean duen jatorria eta helburua. Azken honek elkarren arteko harremana beste beharrizanetatik aske izaten laguntzen du.

Elkartasun izpiritual hori ez da nahi izate hutsetik sortzen, baizik eta, sarritan, uste gabean gertatzen den aurkikuntza onartzetik baino. Baliteke topo egite bat dela medio, otoitz partekatu bat, ustekabeko irakurketa baten komunikazioa... Ziur asko, bakoitzak fedean, bere bilaketa lana egin behar izan du; eta adiskidetasun berri hori mamitzen lagundu duten kointzidentzia batzuk ere egon dira (errespetua, askatasuna, konfiantza puntua…). Baina, funtsean, lagun espiritual bat Jainkoak eskainitako altxor bat da bakoitzaren fede-bizitzarako.

Ebanjelio pasartea: Jn 15,9-15

Aitak maite nauen bezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin.

«Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet.

Frantziskotar espiritualtasuna

Jakoba andreak gozoki hura prestatu zionean, Frantzisko anai Bernardoz oroitu zen eta honela esan zien lagunei: «Ona da gozoki hau Bernardo anaiarentzat». Eta lagunetako bati deituz, esan zion: «Zoaz eta esaiozu anai Bernardori etortzeko berehala».

Joan eta berehala ekarri zion anaia hark anai Bernardo. Honek, Frantzisko etzana zegoen ohe ondoan eseririk, esan zuen: «Bedeinka nazazu arren, aita, eta azal iezadazu zeure maitasuna, zeren, zure aita-maitasuna azaltzen badidazu, uste baitut Jainkoak berak eta beste anaiek ere maiteago izango nautela».

Frantzisko dohatsuak eskua haren buru gainean jarriz, bedeinkatu egin zuen. Gero, lagunetako bati esan zion: Idatz ezazu nik esan bezala. Anai Bernardo izan zen Jaunak eman zidan lehen anaia; bera izan zen Ebanjelio santuaren perfekzioa lehenengo eta oso-osorik bete zuena, ondasun guztiak behartsuei banatuz. Horregatik eta beste meritu askorengatik, behartua nago bera gure Elkarte osoko beste edozein anaia baino gehiago maitatzera Honekin guztiarekin, anai Bernardo eta han ziren beste fraideak oso kontsolatuak geratu ziren. (PerLe 12)

Otoitza

Eskerrik asko, Jauna, sufrimendu-uneetan
eutsi nauten pertsonengatik.
Eskerrik asko erori naizenean
zutitzen lagundu didaten guztiengatik.
Eskerrik asko nire egia aitortu ahal diedan pertsona guztiengatik
epaitua izateko beldurrik gabe,
nire akatsen berri emanez,
nire aurrerabide espirituala adieraziz,
nire bihotzeko sekretuak aitortu ahal diedanei;
haien eskuetan lasai jar ditzaket nire proiektuak.
Eskerrik asko adiskidetasun sakonaren opariagatik,
bizitza beste pertsona batekin partekatu ahal izateagatik
harrokeriarik eta mesfidantzarik gabe,
elkar zuzentzea dagokigunean gu ez zauritzeagatik,
elkarri ezer ez aurpegiratzeagatik,
dena esker onez bizitzeagatik,
alaitasunez, egunero egiten diguzun opariagatik.

Gutuneko azken hitzak

Pertsona garrantzitsuenak ez dira bilatzen, Jainkoak aurkezten dizkizu. (Rafael Vidac)

2022ko urriko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Lk 10, 17-24 / 2 Lk 17, 5-10 / 3 Lk 10, 25-37 / 4 Mt 11, 25-30 / 5 Mt 7, 7-11 / 6 Lk 11, 5-13 / 7 Lk 11,15-26 / 8 Lk 11,27-28 / 9 Lk 17, 11-19 / 10 Lk 11, 29-32 / 11 Lk 11,37-41 / 12 Lk 11, 27-28 / 13 Lk 11, 47-54 / 14 Lk 12,1-7 / 15 Mt 11,25-30 / 16 Lk 18, 1-8 / 17 Lk 12, 13-21 / 18 Lk 10, 1-9 / 19 Lk 12,39-48 / 20 Lk 12,49-53 / 21 Lk 12,54-59 / 22 Lk 13,1-9 / 23 Lk 18, 9-14 / 24 Lk 13, 10-17 / 25 Lk 13, 18-21 / 26 Lk 13, 22-30 / 27 Lk 13, 31-35 / 28 Lk 6,12-19 / 29 Lk 14, 1.7-11 / 30 Lk 19, 1-10 / 31 Lk 14, 12-14

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Urriko otoitza hilaren 27an izango da.