Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2019ko abendua  134. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

Eguneroko jira-bueltatan nahasturik, ez zaigu guri ere arnasa hartu eta barnerantz sartu ahal izateko tarteen nostalgiarik sortzen? Jesusek bilatzen zituen horrelako tarteak, Frantziskok ere bai. Guk ere ez ote ditugu sakonean bizi ahal izateko horrelako tarteak berreskuratu beharko?

Gogoetarako gaia

Nostalgia eta itxaropena

Denok dugu, modu batera edo bestera, bizitzako uneren batean garrantzitsua izan den norbaiten oroitzapen maitagarria: lagun bat, gure gurasoak, irakasleren bat ... Zer ez genuke emango pertsona horrekin berriro egoteagatik, hitz egiteagatik, hari buruz jakiteagatik! Agian jada ezinezkoa izango da, urruti dagoelako, edo hil egin delako. Baina esker oneko nostalgia hori geratzen da.

Badago modu bat nahiko genukeen bezalako presentzia fisikoa suposatzen ez duen pertsona horrekin harremana mantentzeko. Harreman hori gertatzen da elkarrekin bizi izan genuenarekiko, markatu gaituen harreman horrekiko leialak garenean. Litekeena da batzuek fideltasun hori burugogorkeria gisa irakurtzea, oroitzapen hutsera murrizte gisa, hura gertatu zela, bai, baina harremana jada ezinezkoa dela ez onartzeko. Baina ez, pertsona hari fideltasuna gordetzen zaio norberaren onena bizirik mantentzeko, harreman hark piztu baitzuen gugan orain garena. Horrela, fideltasun horri eusten ez badiogu, geure benetakoena traizionatzen dugu.

Bizi izandako harreman haren nostalgia moduko horrek, gaur egun gure bizitza markatzen jarraitzen duenak, harreman horrek indarrean jarraitzen duela adierazten du, nahiz eta beste era batetara. Iraungi izan balitz, gure egungo bizitzak ez lioke inolako erreferentziarik egingo harreman hari. Ez, ezin dugu ukatu nostalgiak biziarazten gaituela, eta zentzuz eta pozez biziarazi. Are gehiago, bizi izandako hura etorkizunean emango zaigunaren esperantzara zabaltzen gaitu, nahiz eta orain ezin jakin noiz eta nola.

Zenbat markatzen gaituzten gure bizitzak taxutu dituzten harremanek! Zer esanik ez Jainkoarekiko harremana eman denean. Jainkoa ortzemugatik desagertu den gizarte sekularizatu honetan, Jainkoa saminez oroitzen duen pertsona asko dago, guk uste baino gehiago. Eta ez inguruko sinesgabetasun-giroaren aurkako erreakzio gisa, baizik eta beren bizitzetan gertatu zaien hoberenaren itxaropen leial gisa baizik.

Hau ez da soluzioa, baina senidetasuneko estadio berrian jartzen gaitu. Eta agian guztiak perspektiba berria har dezake. Ez da guregandik jaioa izango, nahiz eta gu pertsonalki inoiz ez bezala inplikatu; alderantziz baizik, bokazioa izango da, dei bat, nora garamatzan ez dakigun bide berri bat; baina jakingo dugu Bera dela pertsona ezberdinoi deitzen diguna.

Gure gizarte aurreratu honetako ondasun preziatuenetako bat denbora da. Zenbat gauza egiten ditugun denbora aprobetxatzeko. Lanaren munduan, dirutan kontabilizatuta dago denbora. Denbora urrea dela esaten dugu. Horregatik, denbora galtzea zabarkeria da, zentzugabekeria, egin behar ez dena.

Egia da, halaber, garai batzuetan soberan geratzen zaiguna denbora dela: ezin dugulako lanik egin edo gure denbora produktiboak ez diren zereginetan (itxaronaldiak, luze gertatzen diren laguntzak…) bete behar dugulako, edo besterik gabe oporretan gaudelako. Denbora hori astuna izan daiteke eta zerbaitekin bete behar izaten dugu. Tentaziorik ohikoena denbora zerbaitetan betetzea da. Horretarako ditugu “denbora-pasak”, eta ez aspertzeko hainbat denbora betegarri. Baina, bestalde, guretzako denbora izatea deseatzen ari gara, erabat gainditzen gaituzten eguneroko korrika eta presakako kontuetatik ihes egiteko. Denborarekin kontraste handia bizi dugu.

Agian denbora galtzen jakiteko garaia da. Bizitzan denbora berezia behar duten gauzak daude; denbora hori ez da kontatzen ekoizpen-denborarekin edo denbora okupatuarekin. Denbora galtzea den horretan barneratzeak bestela inolaz antzemango ez genituzkeen errealitate pertsonal berrietara ireki gintzake: gure barrualdea, gure inguruko pertsonen bizitza bere beharrekin, gure ingurua, begirada sakonagoa eta desinteresatuagoa..., Jainkoa. Horrek guztiak denbora galtzea eskatzen du, eta azkenean, seguruenik, bizia irabazteko izango da.

Zer esanik ez geratzen zaidan gauza bakarra denbora denean, gaixorik nagoelako edo nire mugapenek ez didatelako besterik egiten uzten. Geratzen zaidan bakarra nire denbora pertsonentzako eta munduarentzako Jaungoikoari eskaintzea da, amodioagatik, nahiz eta aspertu.

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Bibliako pasartea: Est 14,1.3-5.12-14

Ester erreginak, arrisku larri hartan, Jaunarengana jo zuen babes bila. Eta otoitz hau egin zion Jaunari: «Ene Jauna, gure Erregea, bakarra zara zu! Lagun iezadazu, bakarrik bainago, ez baitut zu beste laguntzailerik arriskuan nagoen une honetan. Txikitandik entzun izan dut gurasoen etxean zuk, Jauna, nazio guztien artean Israel hautatu zenuela, eta arbaso guztien artean gure arbasoak aukeratu zenituela zeure ondare egiteko betiko, eta esandako guztia bete izan duzula beraien alde. Orain, ordea, bekatu egin dugu zure aurka. Zuzena zara, Jauna! Oroit zaitez gutaz, Jauna, ager zakizkigu indartsu gure atsekabe-aldian. Eta niri, emadazu kemena, oi jainkoen Errege, aginte oro duzun horrek. Ipini nire ahoan hitz egokiak, lehoiaren aurrean egongo naizenean. Libra gaitzazu horien eskutik zeure esku indartsuaz. Eta niri, lagun iezadazu, bakarrik bainago, ez baitut zu beste laguntzailerik. Zuk dena dakizu.

Frantziskotar espiritualtasuna

Nahiz eta aita aintzatsua jadanik Jainkoaren aurrean graziaz betea zegoen eta gizon-emakumeen artean bere ekintza santuez distiratzen zuen, oraindik ere gauza bikainagoei ekitea pentsatzen ari zen beti. Biziki irrikatzen zuen lehen garaietako apaltasunera itzultzea, eta bere maitasun neurrigabeagatik itxaropenean alai, bere gorputza, indarren azkenera iritsia bazen ere, antzinako morrontzara erakartzea zuen asmo. Eta bere gaixotasunagatik lehengo zorroztasuna bigundu beste aukerarik ez zuenean, honela esaten zuen: “Has gaitezen, anaiok, Jainko Jauna zerbitzatzen, orain arte ezer gutxi aurreratu baitugu”. Ez zuen uste helburura iritsia zenik, eta berritzeko asmo santuari etsi gabe eutsiz, beti hasteko prest zegoen. Berriro legendunak zerbitzatzera itzuli nahi zuen, eta garai bateko mespretxua berriro jasatera. Asko eta asko ikusten zituen aginte-postuen irrikaz. Min hartzen zuen, zenbaitek, bere lehenengo jokabidea utziz, aurkikuntza berriak medio hasierako xalotasuna ahaztua zuelako. Asko nahigabetzen zuen, behin bere gogo osoz goiko xedeen atzetik zebiltzanak orain beheko gauza kaskarretara makurtu izanak. (Zel1 103-104).

Otoitza

Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabilkizu bila,
zure egarri da nire barrena,
zure irrika naizen guztia,
lur lehor, agor, urik gabea bezala.

Egon nadila horrela santutegian zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.
Bizia baino ederrago zure maitasuna!
Nire ahoak ospatuko zaitu;
bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut,
zuri dei eginez altxatuko eskuak.
Jakirik gozoenez bezala aseko naiz,
eta nire ezpainek poz-oihuka goretsiko zaituzte.

Gauez ohean zuregan dut gogoa,
zuri otoitzean igarotzen ditut orduak.
Bai, zu izan zaitut laguntzaile;
kantuz ariko naiz pozik zure hegalen itzalean.
Zuri itsatsia nago oso-osorik,
eta zure eskuinak eusten niri.

(63. Salmoa)

Gutuneko azken hitzak

"Zuretzako egin gintuzun, Jauna, eta gure bihotza ezin ase da Zu topatu arte”(San Agustin)

2019ko abenduko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate abenduko erreferentzia guztiak:

1 Mt 24, 37-44 / 2 Mt 8,5-11 / 3 Lk 10, 21-24 / 4 Mt 15, 29-37 / 5 Mt 7, 21.24-27 / 6 Mt 9, 27-31 / 7 Mt 9,35-10,1.5-8 / 8 Lk 1, 26-38 / 9 Lk 5,17-26 / 10 Mt 18, 12-14 / 11 Mt 11, 28-30 / 12 Mt 11, 11-15 / 13 Mt 11, 16-19 / 14 Mt 17, 10-13 / 15 Mt 11,2-11 / 16 Mt 21,23-27 / 17 Mt 1,1-17 / 18 Mt 1, 18-24 / 19 Lk 1, 5-25 / 20 Lk 1, 26-38 / 21 Lk 1, 39-45 / 22 Mt 1, 18-24 / 23 Lk 1, 39-45 / 24 Lk 1, 67-79 / 25 Jn 1, 1-18 / 26 Mt 10, 17-22 / 27Jn 20,2-8 / 28 Mt 2,13-18 / 29 Mt 2,13-15.19-23 / 30 Lk 2, 36-40 / 31 Jn 1,1-18

Abenduko otoitzaldia 26an izango da