Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2019ko iraila  131. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Kainek Abel hil zuenean, Jainko Jaunak kontuak eskatu zizkion galdetuz “Non duk hire anaia?”. Gaur egun hemen gabiltza Jainkoaren aurrean Abel bagina bezala, kontzientzia lasai dugula, inoiz galdetuko ez baligu bezala “non da zure anaia/arreba?”, inoiz konturik eman beharrik ez bagenu bezala zeren guk ez dugu ezer txarrik egin, eta ez dugu zerikusirik hainbat pertsonen egoerekin.

Gogoetarako gaia

Solidaritatea eta informazioa

Horrenbeste berri, datu, iruzkin, iritzi ikerketa eta abarren erdian bizi gara, eta oso zaila egiten zaigu aztertzea zer den egia eta zer ez. Hau guztia solidaritate arloan gehitu egiten da, eta gehiago etorkinekiko. Bihotzak buelta ematen digu biziaren eta herioaren jomugako irudiak ikustean: harresien gainetiko jauziak, familia osoak itsasotik atereak, gerra eta gosetetik ihesean diren gizon eta emakumeen amaigabeko ilerak... Iristen zaizkigu baita lapurretak egiten dituzten etorkinen berriak, inolako gizatasunik gabe jokatzen dutenenak, laguntza instituzionalez iruzurrez baliatzen direnenak, gatazka erlijiosoak sortzen dituztenenak... honek guztiak beldurra eta kanpotar ezberdinekiko mesfidantza sortzen du bat baino gehiagorengan.

Tamalez, esaten den guztia egia izatetik urrun gaude; erdizkako kontuetan gabiltza sarri. Intentzio zehatzez botatako berriekin aurkitzen gara. Eta hau argi eta ozen esan beharra dago: etorkinen inguruan gezur borobil asko dabil. Esaten digutenak -zer eta nola-, gero gure pentsamolde eta jokaeran, gure solidaritatean, zerikusi handia dauka.

Horregatik, gure elkartasun ekintzak, ahal dugun heinean behintzat, iristen zaizkigun berrietan zer eta zenbateraino den egia aztertzea eskatzen digu. Horretarako badira galdera gutxi batzuk iristen zaizkigun berrien aurrean egin beharrekoak. Honako hauek izan daitezke horietako batzuk:

  • Nork ematen du berria, non agertu da (egunkari, irrati, telebista...). Zenbat eta iturri fidagarri gehiago izan, berriak egiazkoa izateko probabilitate gehiago ditu.
  • Ahalik eta gehien ezagutzen saiatu testuingurua, egoera, denbora eta gertakariaren lekua. Testuingururik gabeko gertakariek nahasmenera daramate.
  • Inoiz ez da aski izenburua irakurtzea. Izenburuek ez dute informatzen, arreta erakarri baizik.
  • Zitek (“halakok esan du”) ez dute balio non eta noiz zehazten ez bada.

Jesusek esana zigun: “Izan zaitezte sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo”. Jasotzen dugun informazioa kontrolatzen ez dugun garaiotan, elkartasun ekintza dugu beharrean aurkitzen diren pertsonen egia bilatzea.

Gure gizarte aurreratu honetako ondasun preziatuenetako bat denbora da. Zenbat gauza egiten ditugun denbora aprobetxatzeko. Lanaren munduan, dirutan kontabilizatuta dago denbora. Denbora urrea dela esaten dugu. Horregatik, denbora galtzea zabarkeria da, zentzugabekeria, egin behar ez dena.

Egia da, halaber, garai batzuetan soberan geratzen zaiguna denbora dela: ezin dugulako lanik egin edo gure denbora produktiboak ez diren zereginetan (itxaronaldiak, luze gertatzen diren laguntzak…) bete behar dugulako, edo besterik gabe oporretan gaudelako. Denbora hori astuna izan daiteke eta zerbaitekin bete behar izaten dugu. Tentaziorik ohikoena denbora zerbaitetan betetzea da. Horretarako ditugu “denbora-pasak”, eta ez aspertzeko hainbat denbora betegarri. Baina, bestalde, guretzako denbora izatea deseatzen ari gara, erabat gainditzen gaituzten eguneroko korrika eta presakako kontuetatik ihes egiteko. Denborarekin kontraste handia bizi dugu.

Agian denbora galtzen jakiteko garaia da. Bizitzan denbora berezia behar duten gauzak daude; denbora hori ez da kontatzen ekoizpen-denborarekin edo denbora okupatuarekin. Denbora galtzea den horretan barneratzeak bestela inolaz antzemango ez genituzkeen errealitate pertsonal berrietara ireki gintzake: gure barrualdea, gure inguruko pertsonen bizitza bere beharrekin, gure ingurua, begirada sakonagoa eta desinteresatuagoa..., Jainkoa. Horrek guztiak denbora galtzea eskatzen du, eta azkenean, seguruenik, bizia irabazteko izango da.

Zer esanik ez geratzen zaidan gauza bakarra denbora denean, gaixorik nagoelako edo nire mugapenek ez didatelako besterik egiten uzten. Geratzen zaidan bakarra nire denbora pertsonentzako eta munduarentzako Jaungoikoari eskaintzea da, amodioagatik, nahiz eta aspertu.

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Bibliako pasartea: Dt 24,14-15.19-22

Ez duzue jornalari dohakabea eta behartsua zurrupatuko, nahiz herritarra, nahiz zuen herrialdean, zuen hiri berean, bizi den etorkina izan. Egunean eguneko lansaria emango diozue, eguzkia sartu baino lehen; izan ere, behartsua da eta premia-premiazkoa du soldata. Bestela, deiadar egingo dio Jaunari zuen kontra eta errudun izango zarete.

Uzta biltzean, gari-balarik soroan ahaztuta uzten baduzue, ez itzuli haren bila. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango da, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten. Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira. Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira.

Frantziskotar espiritualtasuna

Anaiek Borgo San Sepolcroren gainean duten eremitorioan, ogia anai-arrebei eskatzera lapur batzuk, batzuetan, etortzea gertatu zen; probintziako baso handietan ezkutatuta bizi ziren, baina noizean behin haietatik irteten ziren bidaiariei galtzadan edo bideetan dena kentzeko. Lekuko anaia batzuek zioten: “Ez dago ondo guk hauei limosna ematea, gizakiei halako gaitz handiak dakarzkieten bidelapurrak direnez gero”. Beste anaia batzuk, limosna apaltasunez eta behar handiak behartuta eskatzen zutela kontuan hartuz, inoiz laguntzen zituzten, haiek bultzatuz, gainera, aldatzera eta penitentzia egitera.

Bien bitartean zorioneko Frantzisko eremitoriora iritsi zen. Eta anaiek bere iritzia eskatzen ziotenez, esan zien: «Zuek ogi onaz eta ardo onaz hornitzera joan zaitezte eta eraman itzazue basora, haiek bizi direla dakizuen tokira eta oihuka ezazue: “Etor zaitezte, anaia bidelapurrak! Zuen anaiak gara eta ogi ona eta ardo ona ekarri dizkizuegu”. Berehala zuen deira joango dira. Gero egin iezaiezue, Jaunaren maitasunagatik, lehen eskaria: hitzeman diezazuetela ez diotela inori kalterik egingo Jaunaren izenean. Bidelapurrek berehala hitzemango dizuete zuen apaltasunak eta erakutsi diezuen maitasunak mugiarazita.

Otoitza

Jauna, eman iezaguzu argia
engainatzen ez uzteko
ez itxura onengatik,
ez hitz adeitsuengatik,
ez jokamolde finengatik,
ez modako diskurtsoengatik,
ez pelikuletako irribarreengatik...

Erakuts iezaguzu balioesten eta bizitzen
austeritatea eta solidaritatea,
gutxik entzun nahi duten egia,
maitasuna keinu bakoitzean,
besteengatiko sakrifizioa
neurririk gabe emandako bizitza...

Zuk esan diguzu:
"Bere fruituengatik ezagutuko dituzue"
Eta nire barnean pentsatzen dut:
"Nire fruituengatik ezagutuko naute".
Jauna, eralda nire bihotza,
fruitu onak emateko
gehien behar dutenen zerbitzuan.

Gutuneko azken hitzak

“Informazioa negozioa zela konturatu zirenean egiak garrantzia galdu zuen” (R. Kapuscinski)

2019ko iraileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate iraileko erreferentzia guztiak:

1 Lk 14, 1.7-14 / 2 Lk 4, 16-30 / 3 Lk 4,31-37 / 4 Lk 4, 38-44 / 5 Lk 5, 1-11 / 6 Lk 5,33-39 / 7 Lk 6,1-5 / 8 Mt 1,18-23 / 9 Mk 7,31-37 / 10 Lk 6,6-11 / 11 Lk 6, 12-19 / 12 Lk 6, 20-26 / 13 Lk 6, 27-38 / 14 Jn 3, 13-17 / 15 Lk 2, 33-35 / 16 Mk 8, 27-35 / 17 Lk 9,23-26 / 18 Lk 7, 11-17 / 19 Lk 7, 31-35 / 20 Lk 7,36-50 / 21 Mt 9,9-13 / 22 Lk 8, 4-15 / 23 Mk 9,29-36 / 24 Lk 8, 16-18 / 25 Lk 8, 19-21 / 26 Lk 9, 1-6 / 27 Lk 9, 7-9 / 28 Lk 9,18-22 / 29 Jn 1, 47-51 / 30 Mk 9, 38-47

Iraileko otoitza 26an izango da