Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2019ko uztaila  129. zenbakia

1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala

Frantziskori, Jainkoarekin bizi zuen harremanak errealitate guztiz berria ekarri zion, halako mundu pentsaezina ireki balio bezala, borborkako bizia, amairik gabeko zoriona. Horregatik guk berari begiratu eta bera bezalakoak izan nahiko genuke. Guk ere altxor horretaz gozatu nahiko genuke.

Gogoetarako gaia

Jainkoaren bizipen gozoa

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Jesusek, azken afarian, bere dizipuluei esan zien: "Hau esan dizuet nire poza zuengan izan dadin, eta zuen poza erabatekoa izan dadin" (Jn 15,11).

Ez dakit Jainkoaz gozatzen ikasi dugun, edo hobeto esanda, ez dakit Jainkoa egiaz gozatu dugun, letra larriz idatzi daitekeen Bizi egiteraino gugan.
Jainkoaz asko pentsatzen dugu, oso zerebralak bihurtu gara, gauza asko jakin nahi ditugu Beraz. Eta gainera antzina baino irudi positiboagoa ere badugu.

Baina horrek ez digu beti horrela bizi izatera eraman. Gure pentsamoldetik harreman pertsonalera oso jauzi handia dago. Jainkoaz ondo pentsatzea garrantzitsua da, baina askoz garrantzitsuagoa da bizitzea.

Irudi positiboa gure pentsamoldetik sortuko balitz bezala, baina ez bizipenetik, erlaziotik. Beraz, irudi horrek, nahiz eta positiboa izan, ez du gure bizitzan eraginik, eta gure beldurretan murgilduta jarraitzen dugu, gure buruhauste eta zoriontasunaren bilaketetan. Jainkoa ez da guretzako bizi iturri bihurtu, gozamen iturri.

Jesusek asko azpimarratzen du hori. Berarentzat, funtsezkoa da gure beldurrak urruntzea, eta benetako xalotasunez fidatzea, haurrek bezala, edo bekatari eta prostitutek bezala, inolako eskubiderik ez dutela jakinik, Jainkoaren errukian itxaro dute, seme galduak bezala.

Eta Jesusi, Aitari buruz hitz egiten hasten denean, samurtasuna eta gozamena ateratzen zaio bere gorputz guztitik. Eskerrak ematen dizkio gauzak nola egiten dituen ikusita, eta txikiei nola agertzen dizkien ikusita, bereak dituenen bakoitzagatik eskatzen dio, bere ontasuna goraipatzen du zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen duelako euria., txunditua geratzen da bere Aitak beti lan egiten duelako, bere uste osoa Aitarengan jartzen du aldioro otoitzera bilduz, eta une larrienetan ere bere eskuetan jartzen da, nahiz eta bazterrera utzi duen sentsazioa izan.

Jainkoa pentsamendutik bizitzara, bihotzera, gure gune sakonenera igarotzeko unea iritsi da. Jainkoarekin bizia izatearen gozamena deskubritzeko garaia da.

Ebanjelioko pasartea: Lk 1, 39-45

Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»

Frantziskotar espiritualtasuna

Nahiz eta Frantzisko dohatsuak oso gogor jokatu zuen bere gorputzarekin, bere gogo nagusia eta gorena une oro, barrutik eta kanpotik, Jaunaren Espiritutik datorren poza izan eta mantentzea izan zen. Berak zioen Jainkoaren zerbitzaria saiatzen bada bihotzaren garbitasunetik datorren barneko eta kanpoko poza edukitzen, deabruek ezin izango dute ezer txarrik egin; alderantziz baizik, honakoa esatera behartuak aurkituko dira: "Jainkoaren zerbitzari honek bere alaitasuna mantentzen duenez bai zoritxarrean eta bai ontasunean, ezin dugu aurkitu zirrikiturik beragana sartzeko eta ezin diogu kalterik egin”.

Behin batean, triste eta kopetilun ikusten zuen bere fraide lagun bati, zera esan zion: "Eska iezaiozu Jaunari itzul diezazula, bere errukiz, salbamenaren poza, ez baita inolaz ere komenigarria Jainkoaren zerbitzari bat bere anaia baten edo edonoren aurrean ozpindurik edo itxura makurrez agertzea”. Eta gehitu zuen: "Noizbait ni tentaturik eta lur jota aurkitzen banaiz, pentsatzen dut nire anaiaren poztasuna ikustea nahikoa nukeela tentaziotik barne eta kanpoko poztasunera igarotzeko".

Otoitza

Amets hutsalak bilatu ditut,
Altxor hutsak erosi ditut.
Maitasunak atxilotu nahi izan ditut.
Eta giltzaz itxi dut nire etxea,
Ez diezadaten zapaldu.
Zalantzak ziurtasun faltsuz jantzi ditut
eta nire beldurrak hiltzen saiatu naiz begiak itxiz,
baina, azkenean, berriro ere hemen nago
biluzik eta dardarka.

Zu aurkitzean dena aldatzen den arte.
Zure ebanjelioa pizten nauen sua da,
bidean jartzen nauen deia,
beragatik guztia saltzen dudan altxorra,
hain pobrea eta hain aberatsa eginez.
Zure hitzak grina pizten du.
Zure bizitza ikasgaia da
bizitzen irakasten didana,
maitatzen,
hutsera salto egiten.

Zurekin, ametsak posible dira,
altxorrak infinituak,
maitasuna betirakoa.
Atea irekita dago,
eta etxea, betea,
unez
istorioz
topaketez.
Fedeak arriskatu egiten du,
eta beldurra isilarazi.

Zutaz jantzi naiz,
nire ahuldadean, zure indarra,
eta guztia bat dator ...

(José María R. Olaizola, sj)

Gutuneko azken hitzak

“Dasta eta ikus zein ona den Jauna: zorionekoa berarengan babesa duena!.” (34. Salmoa)

2019ko uztaileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate uztaileko erreferentzia guztiak:

1 Mt 8, 18-22 / 2 Mt 8, 23-27 / 3 Jn 20, 24-29 / 4 Mt 9, 1-8 / 5 Mt 9, 9-13 / 6 Mt 9,14-17 / 7 Lk 10,1-12.17-20 / 8 Mt 9,18-26 / 9 Mt 9, 27-29 / 10 Mt 10,1-7 / 11 Mt 19,27-29 / 12 Mt 10, 16-23 / 13 Mt 10, 24-33 / 14 Lk 10, 25-37 / 15 Mt 10,34-11,1 / 16 Mt 11, 20-24 / 17 Mt 11, 25-27 / 18 Mt 11,28-30 / 19 Mt 12, 1-8 / 20 Mt 12, 14-21 / 21 Lk 10,38-42 / 22 Jn 20,1-2.11-18 / 23 Jn 15,1-8 / 24 Mt 13, 1-9 / 25 Mt 20, 20-28 / 26 Mt 13, 18-23 / 27 Mt 13, 24-30 / 28 Lk 11, 1-13 / 29 Jn 11, 19-27 / 30 Mt 13,36-43 / 31 Lk 9, 18-26

Uztaileko Otoitza hilaren 18an izango da (25 jaia da).