Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2019ko ekaina  128. zenbakia

4. printzipioa. Bidea elkarrekin egin, anaitasunez bizi

“Izan bitez hamar, izan hogei, izan ehun, mila, milioia, milaka milakako, aireak astintzen dituen hostoak haina edota gure itsasoak lotzen dituen hondarrak baino gehiago; izan bitez, bada, inolaz zenbatu ezinak zuk egin edo egingo dituzun bekatuak: Jaunarengana irekirik itzultzen zaren orduko bere maitasunaren eztia dastatuko duzu.” (XVII. Mendeko frantziskotar idazkia) 

Gogoetarako gaia

Usteak ustel

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Nori ez zaizkio usteak ustel atera? Uste nuen nire ezkontzak, nire komunitateak, nire familiak mukuru beteko zuela gaztetandik desio nuena. Horretan eman dut denbora, energia, gogoa, dirua, dedikazioa ... Baina arrazoi batengatik edo besteagatik emaitza ez da nik espero nuena izan. Banekien inor ez dela perfektua; baina, norberaren aldetik ahaleginik onenak ipinita ere nahi dena lortzen ez denean, eta, gainera, amestu bezala inoiz lortuko ez denean, bihotzean engainatua izanaren sentsazioa sortzen da. Desengainuaren samina agertzen da, frustrazioa, ez bakarrik lortu ezin izan denagatik, bizitzarekiko berarekiko desengainuagatik baizik. Itxaropena galtzen dut pertsonengan eta ni neugan.

Eta hor tentazio batzuk agertzen dira. Bat babestu daiteke erresuminetik Jainkoarengan eta, zauria sendatu dela dirudien arren, aldi baten buruan berriz ere zornatu egiten da. Esaten da denborak dena sendatzen duela, baina pauso batzuk eman ezean ez dago sendamenik. Badago desengainuak sortu duen zauritik bizitzari aurre egiteko aukera ere, eta nahi izan gabe, dena zinismoz uhertzen eta arretzen dut.

Anaiarteak, komunitateak, bizikidetzak bizitze sakona gal ez dezan eta bizi-iturri bihur dadin, beharrezko ditu beste urrats batzuk: denbora hartzea, distantzia eta objektibotasun gutxieneko batekin begiratu ahal izateko, horrela gertatu denaren benetako neurriak kalibratzeko; eta harremanen munduarekiko begirada zabaltzea, hau da, ez obsesionatzea jasandako zaurian; eta egoera aprobetxatzea, norberak besteekiko harremanean jokatzen duen lekua eta zeregina irizpide batekin sakontzeko; eta, batez ere, horretan guztian Jainkoaren begirada sumatzen ikastea.

Funtsean, Jainkoak berak ere arrazoi handiak izan ditu gurekin desengainatzeko, baina errukiaz begiratzen digu behin eta berriz. Gure aldetik, beste behin ere, asko eta asko jarri behar izan arren, Haren begiradak osasuna dakarkigu.

Ebanjelioko pasartea: Mt 11,20-24

Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako. «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz eta hautsez estalirik. Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, «zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara! «Izan ere, zuregan adina mirari gertatu izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutik iraungo zukeen. Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Sodomak zigor bigunagoa izango du zuk baino».

Frantziskotar espiritualtasuna

Behin batean, bere lagunetariko batek esan zion Frantziskori: «Aita, zuk ongi dakizu nola garai batean, Jainkoaren graziaz, Ordena osoak perfekzio garbian iraun zuen, nola anaia guztiek bihotz beroz eta arreta handiz gordetzen zuten gauza guztietan pobretasun santua. Aldi batetik hona, ordea, garbitasun eta perfekzio hori itxuraldatzen hasi da era ezberdinetan. Hauek guztiak ikusiz, ziur gaude gogaikarri zaizkizula zuri ere, eta, horrela bada, biziki harritzen gaitu zuk hori guztia jasateak eta ez zuzentzeak». Frantzisko dohatsuak erantzun zion: «Anaien gain kargua izan nuen bitartean, haiek beren bokazioan eta profesioan iraun zuten, eta, Kristogana bihurtu nintzenetik ni beti gaixotia izan naizen arren, ez nuen gehiegi arduratu beharrik izan neure etsenpluaz eta predikuaz haiek pozik uzteko».

Eta esan zuen: «Nire ofizioa espirituari dagokio, hau da, bizioak menderatzeari eta zuzentzeari. Baina ezin badut eginkizun hori predikuz eta etsenpluz bete, ez dut haiek jotzeko eta zigortzeko borrero bihurtu nahi, mundu honetako agintarien modura. «Hala eta guztiz ere, nire heriotzako eguna arte ez dut etsiko, etsenpluaren eta egite onen bidez, anaiei Jaunak erakutsi zidan bidetik ibiltzen irakasten» (PerLe 106).

Otoitza

Jauna, entzun nire otoitza,
makurtu belarria nire erregura!
Zuzena zarelako eta leiala, erantzun niri!
Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin,
ez baita bizidunik zure aurrean errugabe.

Aspaldiko garaiez oroitzen naiz,
zure egintza guztiak buruan darabiltzat,
zuk egindakoak hausnartzen ditut.
Zuregana jasorik ditut eskuak,
zure egarri naiz, lur lehorra bezala.

Erantzun laster, Jauna,
arnasarik gabe bainago.
Ez ezkutatu niri zeure aurpegia,
zulora doazenekin bat egin ez dezadan.

Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri,
zuregan baitut uste on.
Erakustazu jarraitu behar dudan bidea,
zuregana jasoa baitut gogoa.

Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik,
zuregan babesten bainaiz.
Erakustazu zure nahia betetzen,
zu baitzara nire Jainkoa.
Zeure espiritu ongileaz
gida nazazu toki egokitik.

Zarena zarelako, Jauna, gorde nazazu bizirik;
zeure justiziagatik, atera ni larrialditik.

Sal 143 (142)

Gutuneko azken hitzak

“Gauzarik gehienak desengainatu egiten du, harik eta sakonago begiratu arte” (Graham Greene)

2019ko ekaineko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate ekaineko erreferentzia guztiak:

1 Jn 16, 23-28 / 2 Lk 24, 46-53 / 3 Jn 16, 29-33 / 4.Jn 17, 1-11a / 5 Jn 17, 11b-19 / 6 Jn 17,20-26 / 7 Jn 21,15-19 / 8 Jn 21, 20-25 / 9 Jn 20,19-23 / 10 Mt 5,1-12 / 11 Mt 5, 13-16 / 12 Mt 5, 17-19 / 13 Jn 17,1-2.9.14-26 / 14 Mt 5, 27-32 / 15 Mt 5, 33-37 / 16 Jn 16,12-15 / 17 Mt 5,38-42 / 18 Mt 5, 43-48 / 19 Mt 6,1-6.16-18 / 20 Mt 6, 7-15 / 21 Mt 6,19-23 / 22 Mt 6, 24-34 / 23 Lk 9, 11b-17 / 24 Lk 1, 57-66.80 / 25 Mt 7, 6.12-14 / 26 Mt 7,15-20 / 27 Mt 7,21-29 / 28 Lk 15,3-7 / 29 Mt 16,13-19 / 30 Lk 9,51-62 /

Ekainean elkarrekin ospatuko dugun otoitza 27an izango da 19:30tan.