Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2023ko urtarrila  171. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Nire laguntza solidarioa gauza zehatzetan hasten da, baina gizartearen eta gizateriaren begirada globalagoa ere behar du.

Gogoetarako gaia

Begirada jasoaz

Jesusek —Jainkoa gurekin— sortutako besteen aldeko elkartasunak eta solidaritzak lagundu egiten digu pertsonak eta gizartea sakontasunean begiratzen. Honekin batera, beharrean bizi diren eta hauei laguntza eskaintzen dien pertsonekin loturak egiten ere laguntzen digu. Baina, eta hau azpimarratzekoa da, mundua eraldatzera ere eramaten gaitu. Solidaritzak pertsona bakoitzaren egoeratik begirada harantzago jasotzera eramaten gaitu. Horrela, hainbeste sufrikario sortarazten duten mekanismo asko ikustera iristen gara. Mundua, ezagutzen duguna, beste modu batekoa izan daiteke, beste era zuzenago eta errukitsuagoan antola daiteke. Sufrimendu batzuk ezinbestekoak dira, baina badira saihestu daitezkeenak horretarako bitartekoak jarriz gero, edo gizartea beste era batera antolatuz gero.

Elkartasunak bultzatzen gaituen begirada jasoago horrek berekin dakar gizarte- eta politika-errealitatea aldatzearen alde lan egitea, bai mundu- eta planeta-mailako alderdi globaletan, bai udal-mailako eta ingurune hurbileneko alderdi partikularragoan. Egia da horrek nolabaiteko ezinegona sortzen duela gizarteko eta elizako hainbat arlotan, baina Elizaren doktrina sozialak beti adierazi izan du fedearen dimentsio garrantzitsu hori: gizarte zuzenago baten aldeko lana, munduko pobreei eta etorkizunik gabekoei begira.

Kristau solidaritatea Jainkoak gureganako duen errukitik sortzen da, baina gure fedearen dimentsio honek gure indibidualismotik ateratzen gaituen ondorioak ditu, eta mundua horrelakoa izatea eragiten duten mekanismoei begirarazten digu. Horrela, guztiontzako bidezkoagoak eta errukitsuagoak diren beste eszenatoki batzuetara aldatzearen aldeko lan egitera bultzatzen gaitu.

Erabakiak politikaren eta ekonomiaren arloko adituentzat eta profesionalentzat bakarrik uzten direla dirudi gizarte honetan. Baina solidaritzak gizarteari eta honek daraman martxari ikuspegi indibidualago eta partikularra baino begirada jasoago batetik ikustera eramaten nau. Eta era honetan, errealitate partikularraren zein globalagoaren aldaketaren alde lan egitera narama.

Biblia pasartea: 2Kor 9,1-2.6-9

Fededunen aldeko diru-laguntzari buruz ez duzue nik gehiago idatzi beharrik. Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean : Akaiakoek prestakizunak iaztik eginak dituztela esaten diet, eta zuen arreta bizia bizkorgarri gertatzen da gehienentzat.

Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen. Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak. Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen, Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

Frantziskotar espiritualtasuna

Bi. anaiaren ama etorri zitzaion behin santuari, konfiantza osoz limosna eske. Aita dohatsuak, emakumeaz gupidaturik, bere bikario zen Pedro Cattani anaiari esan zion: «Ba al dugu ezer geure amari emateko?» Izan ere, edozein anaiaren ama beraren eta anaia guztien ama zela esaten zuen. Anai Pedrok erantzun zion: «Etxean ez dago eman diezaiokegun ezer». Eta gehitu zuen: «"Itun Berria" liburu bakar bat dugu, brebiariorik ez daukagunez, maitinetako irakurgaiak egiteko erabiltzen duguna». Frantziskok dohatsuak, orduan: «Emaiozu geure amari Itun Berria, bere beharretarako sal dezan, liburuak berak agintzen baitigu behartsuei laguntzeko. Uste dut atseginago izango zaiola Jainkoari limosna, irakurgaia baino».

Beraz, emakumeari eman zioten liburua, eta Ordenan izan zen lehen Itun Berria, erruki santuaren mesedetan galdu zen. (2Zel.91)

Otoitza

Jauna, ikus dezala...
... ikus dezadala zure aurpegia izkina bakoitzean.
Ikus dezala behartsua barrez,
barre alai eta argiaz.
Ikus dezadala ilusioa pizten
egun batean amets egitea eta sinestea
ahaztu zitzaion begi itzalietan.
Ikus ditzadala,
maitasun, bake eta etorkizunezko
mirariak eraikitzen dituzten
ezkutuko, baina nekaezinak diren
besoak.
Ikus dezadala aukera eta deia
lanbroa besterik ez dagoen tokian.
Ikus dezadala nola berreskuratutako duintasunak
munduko infernuak ixten dituen.
Beste batengan ikus dezadala nire anaia,
ispiluan, apostolu bat
eta nire baitan antzeman zaitzadala Zu.

Ez dudalako itsu ibili nahi,
zure presentziatik galduta,
ezerezak distraituta...
nire urratsak okertuz
zu gabeko lekuetara.

Jauna, ikus zaitzadala...
... ikus dezadala zure aurpegia izkina bakoitzean.

Gutuneko azken hitzak

Elkartasun desinteresatua eskatzen dizuet, eta ekonomia eta finantzatik gizakiaren aldeko etikara itzultzea. AITA FRANTZISKO

2023ko urtarrileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Lk 2, 16-21  / 2 Jn 1, 19-28  / 3.Jn 1, 29-34  / 4 Jn 1, 35-42  / 5 Jn 1, 43-51  / 6 Mt 2,1-12  / 7 Mt 4,12-17.23-25  / 8 Mt 3,13-17  / 9 Mk 1, 14-20  / 10 Mk 1, 21-28  / 11 Mk 1, 29-39  / 12 Mk 1, 40-45  / 13 Mk 2, 1-12  / 14 Mk 2, 13-17  / 15 Jn 1,29-34  / 16 Mk 2, 18-22  / 17 Mk 2, 23-28  / 18 Mk 3, 1-6  / 19 Mk 3, 7-12  / 20 Mk 3, 13-19  / 21 Mk 3, 20-21  / 22 Mt 4,12-23  / 23 Mk 3,22-30  / 24 Mk 3, 31-35  / 25 Mk 16,15-18  / 26 Mk 4, 21-25  / 27 Mk 4, 26-34  / 28 Mk 4, 35-41  / 29 Mt 5,1,12a  / 30 Mk 5,1-20  / 31 Mk 5,21-43

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Urtarrileko otoitza hilaren 26an izango da.