Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2022ko iraila  167. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Elkartasunak hainbat norabidetan du eragina. Uste ohi da norabide hau pertsona eskuzabala denarengandik beharrean dagoenarenganakoa dela. Baina alderantziz ere bada: laguntza jasotzaileagandik laguntzailearenganakoa. Denok aldatzen gara.

Gogoetarako gaia

Begirada zabalduz

Besteekiko dugun konpromisoa askotan norbanakoaren konpromiso soil gisa ulertu dugu. Lehena eta azkena norbera eta bere gauzak diren gizarte honetan, nork bere burua banaka ulertzen duen gizarte honetan, elkartasuna ere norberarengandik bizi da, besteengandik aparte. Iristen zaizkidan sufrimenduzko errealitateek behartsuekin eskuzabala izatea eskatzen didate. Horrela, solidaritatea dimentsio erabat indibidual gisa bizi da.

Hala ere, elkartasunak, berezko duen dinamika berean, beste pertsona batzuekiko loturak egitera jotzen du. Lotura hori nire eskuzabaltasuna beharrean dauden pertsonekin gertatzen da, baina baita besteen alde ari diren pertsonekin ere. "Inor ez da bere kabuz salbatzen", zioen Frantzisko aita santuak. Gure fedearen eta gizateriaren kontzientziaren ondorioz sortzen den elkartasun-mugimenduak aliantzak egitera garamatza, beste pertsonenganako konfiantza izatera, beste gizon eta emakume batzuengana hurbiltzera komunitate moduko bat bizi arte.

Elkartasunak, jatorrian eta xedean, lotura duten pertsonak ditu, sufrimendu- eta mugatze-egoerek eta mundu hobe eta anaikorrago baten alde elkarrekin lan egiteko beharrak lotuak. Behar nauten pertsonengana hurbiltzen naizenean, konprometituta geratzen naiz, beraiekin lotuta; baita nirea den dinamika berak mugitzen dituen beste pertsona batzuekin ere. Lehenak jada ez dira gizon eta emakume behartsuak izango, baizik eta giza aurpegia duten pertsonak, bakarrak, errepikaezinak. Besteak ez dira jadanik gizabanako solidarioak izango, giza aurpegia duten pertsonak baizik, bakarrak, errepikaezinak. Eta horiekin guztiekin lotuta geratuko naiz aurrerantzean. Aurrerantzean ez naute mugiaraziko besteen beharrak bakarrik, baita jada niretzat arrotzak izango ez diren pertsonek berek.

Elkarren arteko lotura gabeko pertsonen gizarte honen erdian, elkartasunak besteekin lotzen nau eta mundu elkartuago, komunitarioago eta anaikorrago baten alde lan egitera bultzatzen nau. Elkartasunak giza horizontea zabaltzen dit, harremanetan eta besteekiko begirada zabaltzera eramaten nau.

Bibliako pasartea: 2 Kor 9,1.6-8.12

Fededunen aldeko diru-laguntzari buruz ez duzue nik gehiago idatzi beharrik. Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen. Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak. Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen. Diru-laguntza hau liturgia zerbitzua bezala da, fededunen beharrak arintzeko ez ezik, askorengan Jainkoarenganako esker ona sortzeko ere balio baitu.

Frantziskotar espiritualtasuna

Haiek ugari zuten gauza bakarra gehiegizko pobretasuna bazen ere, eskuzabalak ziren beti, eta gogo onez banatzen zituzten beraiei emandako limosnak Jainkoaren maitasunagatik eskatzen zieten guztiekin.

Bidez zihoazela pobreak eskean aurkitzen zituztenean, anaia hauetako batzuek, emateko beste ezer eduki ez eta beren jantzien zatiren bat ematen zieten. Batek txanoa tunikatik banandu eta eskale bati eman zion, beste batek tunikaren besoa ebaki eta eman egin zuen, eta beste batzuek tunikaren beste atalen bat ematen zuten, horrela, Ebanjelioko hura betetzeko: Eskatzen dizun edonori, eman. Egun batean, behartsu bat etorri zen Portziunkulako Santa Mariara, anaiak bizi ziren lekura, eta limosna eskatu zien. Bazuten han mantu bat, anaia batek artean munduan zegoela erabili zuena. Frantzisko dohatsuak mantua pobreari emateko esan zion, eta anaiak berehala eta gogoz eman zion. Eta iruditu zi-tzaion, ematean izan zuen begirune eta debozioagatik, limosna hura zeruraino igo zela, eta bat-batean espiritu berri batez beterik sentitu zen. (PerAn 27-28)

Otoitza

Jesus Jauna, egun batean gurutziltzatua izan zinen.
eta gaur gurutziltzatua izaten jarraitzen duzu
bidegabekeria eta desamodioa jasaten duen ororengan,
bere edo besteen bekatuagatik sufritzen duen ororengan,
arrazoi bategatik edo besteagatik sufritzen duen ororengan.

Lagun iezaguzu Jauna
aurki dezakegun
gurutze bakoitzean jarri dezagula
hurbiltasuna, ulermena, errukia eta laguntza.

Lagun iezaguzu gurutze horiek fedez begiratzen
bertan ezagutu zaitzagun.

Lagun iezaguzu munduarentzat argi izaten
ilunpearen erdian.

Lagundu itxaropena jartzen,
gaizkia eta bidegabekeria salatzen
eta zure Berri Ona iragartzen.

Gutuneko azken hitzak

Aurkikuntzarako benetako bidaia ez datza paisaia berriak bisitatzean, baizik eta begi berriekin begiratzean. (Marcel Proust, nobelagilea)

2022ko iraileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Iraileko otoitza hilaren 29an izango da.