Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2020ko martxoa  137. zenbakia

1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala

Zer jasotzen dugu maite ditugun eta maite gaituztenengandik? Ilusioa, bizi-poza, betetasuna... Eta Jainkoagandik?
Jainkoak gure bizi eta poz iturri izan nahi du. Batez ere.

Gogoetarako gaia

Jainkoa poz iturri

Gaztelerazko atsotitzak dio santu tristea santu kaskarra dela. Eta herriko jakituriak zuzenki seinalatzen digu Jainkoak eraldatutako pertsonak poztasuna transmititzen duela ezbeharrak maiz ukitutako gure bizitzaren erdian.

Maria bere Magnificat kantikan Jainkoak handikiro jokatu duelako pozten da. Historian zehar bere herriarekin egin dituen handitasunengatik, beti behartsuaren eta apalaren ondoan agertuz, eta, berarengan egin dituen handiengatik, noski. Mariak goraipatzen du eta abesten dio Jainkoari txiroetatik abiatuz, baztertuetatik, gosetuetatik. Alaitasunez betetzen da “harroak suntsitzen dituen Jainkoarekin, beren aulkitik handizkiak bota eta apalak eseri erazten dituenarekin, gosetuak asebete eta aberatsak hutsik bidaltzen dituenarekin.”

Izan daiteke alaia, mespretxuaren, sufrimenduaren, gaixotasunaren... erdian? Bai, sakonagotik sortzen den iturria dagoenean. Eta Jainkoa isurtzen den iturri hori da eta bizia ematen du eta poztu ukitzen duen guztia. Santuek poztasun honetaz hitz egin digute: San Frantziskok, Santa Teresak, San Juan de la Cruzek... Eta hitz egin digute bere gaixotasunen erdian, bere anai-arreben mespretxuaren erdian, edo Inkisizioaren judizioen erdian, edo espetxetik.

Baina poztasun hau ez da, inola ere, ateratzen egoera ezkorretan soilik, baizik pertsonaren sakonetik ateratzen denez gero, jaso eta bere egiten ditu bizitzako beste poztasunak, eta haiekin gozatzen da, nola ez, baina ez du haien beharrik barrutik sortzen zaion osotasuna sentitzeko. Nahiz eta bizitzako beste poztasun horiek falta bizipoza sentitu eta zabaltzeko gai da.

Emakume samariarrari bezala ea guri ere ematen zaigun ur horretatik edatea, eta horrela disfrutatu eta gozatu ahal dezagula Jainkoarengan bere konfiantza jarri duten pertsonei barrutik ateratzen zaien bizi-poztasunaz..

Hau ez da soluzioa, baina senidetasuneko estadio berrian jartzen gaitu. Eta agian guztiak perspektiba berria har dezake. Ez da guregandik jaioa izango, nahiz eta gu pertsonalki inoiz ez bezala inplikatu; alderantziz baizik, bokazioa izango da, dei bat, nora garamatzan ez dakigun bide berri bat; baina jakingo dugu Bera dela pertsona ezberdinoi deitzen diguna.

Gure gizarte aurreratu honetako ondasun preziatuenetako bat denbora da. Zenbat gauza egiten ditugun denbora aprobetxatzeko. Lanaren munduan, dirutan kontabilizatuta dago denbora. Denbora urrea dela esaten dugu. Horregatik, denbora galtzea zabarkeria da, zentzugabekeria, egin behar ez dena.

Egia da, halaber, garai batzuetan soberan geratzen zaiguna denbora dela: ezin dugulako lanik egin edo gure denbora produktiboak ez diren zereginetan (itxaronaldiak, luze gertatzen diren laguntzak…) bete behar dugulako, edo besterik gabe oporretan gaudelako. Denbora hori astuna izan daiteke eta zerbaitekin bete behar izaten dugu. Tentaziorik ohikoena denbora zerbaitetan betetzea da. Horretarako ditugu “denbora-pasak”, eta ez aspertzeko hainbat denbora betegarri. Baina, bestalde, guretzako denbora izatea deseatzen ari gara, erabat gainditzen gaituzten eguneroko korrika eta presakako kontuetatik ihes egiteko. Denborarekin kontraste handia bizi dugu.

Agian denbora galtzen jakiteko garaia da. Bizitzan denbora berezia behar duten gauzak daude; denbora hori ez da kontatzen ekoizpen-denborarekin edo denbora okupatuarekin. Denbora galtzea den horretan barneratzeak bestela inolaz antzemango ez genituzkeen errealitate pertsonal berrietara ireki gintzake: gure barrualdea, gure inguruko pertsonen bizitza bere beharrekin, gure ingurua, begirada sakonagoa eta desinteresatuagoa..., Jainkoa. Horrek guztiak denbora galtzea eskatzen du, eta azkenean, seguruenik, bizia irabazteko izango da.

Zer esanik ez geratzen zaidan gauza bakarra denbora denean, gaixorik nagoelako edo nire mugapenek ez didatelako besterik egiten uzten. Geratzen zaidan bakarra nire denbora pertsonentzako eta munduarentzako Jaungoikoari eskaintzea da, amodioagatik, nahiz eta aspertu.

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Bibliako pasartea: Fil 4,4-9

Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte! Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna! Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue.

Frantziskotar espiritualtasuna

Frantzisko santuak baieztatzen zuen alaitasun espirituala dela erremediorik seguruena etsaiaren azpikeria eta maltzurkeria guztien aurka. Honela zioen: “Orduan pozten da gehien deabrua, Jainkoaren zerbitzariari espirituko poza kentzea lortzen duenean. Hautsa darama berekin eta, zirrikiturik txikiena ere aprobetxatuz, kontzientzian sartzen saiatzen da, arimaren xalotasuna eta bizitzaren garbitasuna zikintzeko. Baina giza bihotza alaitasun espiritualez beterik denean, alferrik isurtzen du sugeak bere pozoi hilgarria. Kristoren zerbitzaria poztasun santuz betea ikustean, ezin diote deabruek minik egin. Baina haren barrena negarti, gogogabe eta goibel denean, oso erraz nagusitzen zaio tristura edo poz hutsaletan murgiltzen da”.

Beraz, beti bihotz alaiz bizitzen saiatzen zen santua, eta espirituaren ukendua eta alaitasunaren olioa gordetzen. Ardura handiz uxatzen zuen melankoliaren gaitz guztiz kaltegarria, eta hura bere barnera sartzen sentitu orduko, bizkor jotzen zuen otoitzera.
Hau esaten zuen: “Jainkoaren zerbitzaria zerbaitek asaldatzen badu, gertatu ohi denez, berehala altxatu behar du otoitz egiteko, eta Aita gorengoaren aurrean tinko egon, bere salbamenaren poza itzul diezaion arte. Izan ere, tristuran irauten badu, Babiloniako gaitzak joko du, eta hau, negar-malkoz garbitu ezean, herdoil iraunkor bihurtuko da haren bihotzean”. (1Zel 125).

Otoitza

Bizitzeko mila arrazoi badituzu,
bakarrik sentitzeari utzi badiozu,
kantatzeko gogoarekin esnatzen bazara,
guztiak hitz egiten badizu
–hasi bideko harrietatik eta izarretaraino,
arrastaka dabiltzen ipurtargietatik
itsasoko jaun diren arrainetaraino–,
haizeak entzuten badituzu
eta isiltasuna aditzen,
egizu jauzi pozaren pozez!
Maitasuna zurekin dabil,
zure laguna da, zure anaia da...

Helder Câmara

Gutuneko azken hitzak

“Poza eta zoriona desberdinak dira. Zoriona gertatzen denaren mendean dago. Poza barnekoa da. "(Rick. Warren)

2020ko martxoko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate martxoko erreferentzia guztiak:

1 Mt 4,1-11 / 2 Mt 25,31-46 / 3 Mt 6, 7-15 / 4 Lk 11, 29-32 / 5 Mt 7,7-12 / 6 Mt 5, 20-26 / 7 Mt 5, 43-48 / 8 Mt 17, 1-9 / 9 Lk 6,36-38 / 10 Mt 1,16.18-21.24a / 11 Mt 20, 17-28 / 12 Lk 16, 19-31 / 13 Mt 21, 33-43.45-46 / 14 Lk 15, 1-3.11-32 / 15 Jn 4 / 16 Lk 4, 24-30 / 17 Mt 18,21-35 / 18 Mt 5,17-19 / 19 Mt 1, 16.18-21.24a / 20 Mk 12 28-34 / 21 Lk 18,9-14 / 22 Jn 9 / 23 Jn 4, 43-54 / 24 Jn 5,1-16 / 25 Lk 1,26-38 / 26 Jn 5, 31-47 / 27 Jn 7,1-2.10.25-30 / 28 Jn 7, 40-53 / 29 Jn 11 / 30 Jn 8, 1-11 / 31 Jn 8, 21-30

Martxoko Otoitza hilaren 27an izango da