Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2020ko otsaila  136. zenbakia

4. printzipioa. Bidea elkarrekin egin, anaitasunez bizi

Frantzisko Aita Santuak gogoratu berri digu ez garela bakarrik salbatzen baizik elkarrekin. Izan ere Jainkoak seme-alaba bezala maite gaitu, baina ez bakarka baizik senidetasunean. Eta horregatik galdetzen digu Kaini bezala: “Non da zure anaia? Jesusek berak gogoratu zigun “Hauetako bati egina, Neuri egin zenidaten”.

Gogoetarako gaia

Elkarrekikotasuna

Berdintasunaren kulturan bizi gara, teorian gutxienez. Egia esan, berdintasun absolutua ez da inoiz gertatzen baina horretara garamatzan guztia asko balioesten dugu; ez dezala inork abantailaz jokatu. Hau batez ere eremu sozialean bizi dugu. Berdintasunak, ordea, familia barnean edo lagunartean edo elkartean era ezberdinak hartzen ditu. Ez dugu lehenesten beste guztiaren gainetik berdintasun inpartzial hotz bat, ezberdintasun sozial guztiak orekatzea bilatzen duenik, ez. Bilatzen duguna da beste guztiaren gainetik harreman pertsonalak jartzea, hori baita, egiaz, bizia ematen diguna.

Horrela, berdintasunak elkarrekikotasun era hartzen du. Etenik gabe hartu eta eman, eman eta hartu egiten den erlazio modua da hau, eskatu eta eskertu jasotakoa. Norbera dena jokoan jartzen den erlazioa, ez dudana. Eta erlazio honek garbi jokatze ariketa eskatzen du, bihotz-berrituz joate bat.

Elkarrekikotasuna mehatxatzen duten arriskuak asko dira: erresumina, norberaren interesari soilik jarraitzea, lehia, norberaren izen ona zaindu beharra... Oso erraza da konparaketetan erortzea, marmarrean, arrazoia izatea bilatzean, eskubideak aldarrikatzean... harremana bera gutxietsiz. Bada baita bestelako arrisku bat ere: batzuk beti garaile suertatzea, besteak, onak, beti menpeko eginez, beraien buruari uko eginez.

Elkarrekikotasun honek inolaz falta ezin den osagai bat du: maitasuna, norberaz ahazten den maitasuna, isilik egoten, zaintzen dakien maitasuna; irauten, eskertzen, anaiari edo arrebari ulertzen dakien maitasuna. Maitasun horrek badaki baita hitz egiten, beharrak apalki azaltzen eta eskatzen. Maitasun hori zirkularra da, elkarrekikoa.

Hau ez da soluzioa, baina senidetasuneko estadio berrian jartzen gaitu. Eta agian guztiak perspektiba berria har dezake. Ez da guregandik jaioa izango, nahiz eta gu pertsonalki inoiz ez bezala inplikatu; alderantziz baizik, bokazioa izango da, dei bat, nora garamatzan ez dakigun bide berri bat; baina jakingo dugu Bera dela pertsona ezberdinoi deitzen diguna.

Gure gizarte aurreratu honetako ondasun preziatuenetako bat denbora da. Zenbat gauza egiten ditugun denbora aprobetxatzeko. Lanaren munduan, dirutan kontabilizatuta dago denbora. Denbora urrea dela esaten dugu. Horregatik, denbora galtzea zabarkeria da, zentzugabekeria, egin behar ez dena.

Egia da, halaber, garai batzuetan soberan geratzen zaiguna denbora dela: ezin dugulako lanik egin edo gure denbora produktiboak ez diren zereginetan (itxaronaldiak, luze gertatzen diren laguntzak…) bete behar dugulako, edo besterik gabe oporretan gaudelako. Denbora hori astuna izan daiteke eta zerbaitekin bete behar izaten dugu. Tentaziorik ohikoena denbora zerbaitetan betetzea da. Horretarako ditugu “denbora-pasak”, eta ez aspertzeko hainbat denbora betegarri. Baina, bestalde, guretzako denbora izatea deseatzen ari gara, erabat gainditzen gaituzten eguneroko korrika eta presakako kontuetatik ihes egiteko. Denborarekin kontraste handia bizi dugu.

Agian denbora galtzen jakiteko garaia da. Bizitzan denbora berezia behar duten gauzak daude; denbora hori ez da kontatzen ekoizpen-denborarekin edo denbora okupatuarekin. Denbora galtzea den horretan barneratzeak bestela inolaz antzemango ez genituzkeen errealitate pertsonal berrietara ireki gintzake: gure barrualdea, gure inguruko pertsonen bizitza bere beharrekin, gure ingurua, begirada sakonagoa eta desinteresatuagoa..., Jainkoa. Horrek guztiak denbora galtzea eskatzen du, eta azkenean, seguruenik, bizia irabazteko izango da.

Zer esanik ez geratzen zaidan gauza bakarra denbora denean, gaixorik nagoelako edo nire mugapenek ez didatelako besterik egiten uzten. Geratzen zaidan bakarra nire denbora pertsonentzako eta munduarentzako Jaungoikoari eskaintzea da, amodioagatik, nahiz eta aspertu.

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Bibliako pasartea: Ef 4,25-32

Bazter ezazue, beraz, gezurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari, guztiok elkarren atal baikara. Haserretzen bazarete ere, ez heldu bekatu egiteraino; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun. Ez eman inolako aukerarik deabruari. Lapur denak ez dezala aurrerantzean ostu, saia dadila baizik bere eskuz lan egiten, beharrean dagoenari zer eman edukitzeko. Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.

Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko. Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere. Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala.

Frantziskotar espiritualtasuna

Gorde bitez anaia guztiak inoren izena belztetik eta hizka-mizkan ibiltzetik; bestela baizik, saia bitez isilik egoten, Jainkoak horretarako grazia ematen dielarik. Ez bezate elkarrekin, ez besterekin, sesiorik izan, baizik eta ahalegin bitez apalki erantzuten: Morroi ezerez bat naiz. Eta ez bitez haserre, zeren senidearekin haserretzen dena, kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena, biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.

Eta maita bezate elkar, Jaunak dioen bezala: Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite zaituztedan bezala. Eta obraz erakuts bezate elkarri dioten maitasuna, Apostoluak dioenez: Ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik. Ez bezate inor irain. Ez bezate marmar egin, ez besterengatik gaizki esan, idatzia baitago: marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira. Izan bitez bihozbera, gizaki guztientzat otzantasunez beteak. Ez bezate inor juzga, ez inor kondena! Eta, Jaunak dioen bezala, ez bitez egon besteren bekaturik txikienei begira, baizik eta hausnar bitzate berenak barruko saminaren saminez. Eta saia bitez ate estutik sartzen, Jaunak baitio: Bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak (1Er 11).

Otoitza

Bai eder dela, bai gozo, senideak elkarturik bizitzea!
Gantzuketako olio bikaina bezala da,
buruan isuri eta bizarrean behera,
Aaronen bizarrean behera,
soinekoraino jaisten den olio lurrintsua bezala;
Sion mendira jaisten den ihintza bezala,
Hermon mendian bezain ugari .
Sionen ematen du Jaunak bedeinkazioa: bizia betiko!

133. salmoa

Gutuneko azken hitzak

“Harremana ez dago ez zure esku ez nire esku, bion arteko misterioan baizik. Elkarrekiko mugimenduan." (Sor Emanuelle)

2020ko otsaileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate otsaileko erreferentzia guztiak:

1 Mk 4, 35-41 / 2 Lk 2, 22-40 / 3 Mk 5,1-20 / 4 Mk 5,21-43 / 5 Mk 6,1-6 / 6 Mk 6, 7-13 / 7 Mk 6,14-29 / 8 Mk 6, 30-34 / 9 Mt 5,13-16 / 10 Mk 6, 53-56 / 11 Mk 7, 1-13 / 12 Mk 7, 14 23 / 13 Mk 7, 24-30 / 14 Lk 10, 1-9 / 15 Mk 8, 1-10 / 16 Mt 5, 17-37 / 17 Mk 8, 11-13 / 18 Mk 8,14-21 / 19 Mk 8, 22-26 / 20 Mk 8,27-33 / 21 Mt 16,13-19 / 22 Mk 9, 2-13 / 23 Mt 5, 38-48 / 24 Mk 9, 14-29 / 25 Mk 9, 30-37 / 26 Mt 6, 1-6.16-18 / 27 Lk 9, 22-25 / 28 Mt 9, 14-15 / 29 Lk 5, 27-32

Otsailean elkarrekin ospatuko dugun otoitza 27an izango da 19:30tan