Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2020ko urtarrila  135. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Frantzisko Aita santuak izadiarekiko arduraz ohartu eta esnatu nahi izan gaitu kristauok, Jainkoarekiko begirunea izaditik igaro behar duela konturatu araziz. Eta horretarako Asisko Frantziskoren kantikaz baliatu da: “Laudato si”.

Zain dezagun izadia, zain dezagun Jainkoak halako maitasunez egina.

Gogoetarako gaia

Kontsumo arduratsua

Gure kontsumo-ohiturak etengabe aldatzen joan dira urte gutxitan. Zorrozki beharrezkoa bakarrik erostetik, pasatu gara publizitateak sortutako beharrak asetzeko erostera, edo depresioaren kontrako terapia bezala erostera, edo salerosketa jarduera ekonomiko soil bezala ulertzera, etab. Baina, aspalditik zenbaitzuk ohartzen ari zitzaizkigun fase batean sartzen ari gara, hau da, kontsumo era Lurrarekin, gure etxearekin, dugun erantzukizun eta ardurarekin lotzen. Kontsumitzen duguna eta nola egiten dugun ez da soilik eremu pertsonaleko kontua; gizateria osoarekiko solidaritate kontua baizik. Gure bizimodua aldatzen ari da –jada benetan aldatu du—gure planetaren ziklo naturala.

Kontsumo erantzukizun hau humanitate guztiari dagokio, baina batez ere guri, gizateriaren baliabide eta energia gehien agortzen dugunoi daramakigun bizimoduaren erruz. Onartu beharra daukagu, nahiz eta kosta, ezinezkoa dela gure bizi moldea gizateria osora zabaltzea. Adituek diotenez bi Lur planeta beharko genituzke horretarako.

Gure kontsumoak beste gizakiekiko gure elkartasuna edo elkartasun-eza agertzen du. Ez gaurkoekiko soilik, baita ondorengoekiko ere. Bizirik irauteko kontsumitu beharra daukagu, baina arduraz. Eta arduratsu izateko gure beharrak kontrolatu beharra daukagu, ikusiz zeintzuk diren egiaz ezinbestekoak eta zeintzuk horrenbeste ez direnak; erosten dugunaz gehiago informatzea eskatzen du -bere jatorria, lantzen duten pertsonen lan-egoerak, naturari egiten dion eragina-; eta baztertzen dugunari ematen diogun tratamendua hobetzea.

Kontua, gutxiago erostea baino, zer eta zertarako erosten den jakitea da, dagoeneko ez delako ekintza indibidual soila, baizik eta ekintza horrek nik besteengatik egiten dudana adierazten didalako, bereziki gutxien duten eta etorkizunean etorriko direnengatik.

Hau ez da soluzioa, baina senidetasuneko estadio berrian jartzen gaitu. Eta agian guztiak perspektiba berria har dezake. Ez da guregandik jaioa izango, nahiz eta gu pertsonalki inoiz ez bezala inplikatu; alderantziz baizik, bokazioa izango da, dei bat, nora garamatzan ez dakigun bide berri bat; baina jakingo dugu Bera dela pertsona ezberdinoi deitzen diguna.

Gure gizarte aurreratu honetako ondasun preziatuenetako bat denbora da. Zenbat gauza egiten ditugun denbora aprobetxatzeko. Lanaren munduan, dirutan kontabilizatuta dago denbora. Denbora urrea dela esaten dugu. Horregatik, denbora galtzea zabarkeria da, zentzugabekeria, egin behar ez dena.

Egia da, halaber, garai batzuetan soberan geratzen zaiguna denbora dela: ezin dugulako lanik egin edo gure denbora produktiboak ez diren zereginetan (itxaronaldiak, luze gertatzen diren laguntzak…) bete behar dugulako, edo besterik gabe oporretan gaudelako. Denbora hori astuna izan daiteke eta zerbaitekin bete behar izaten dugu. Tentaziorik ohikoena denbora zerbaitetan betetzea da. Horretarako ditugu “denbora-pasak”, eta ez aspertzeko hainbat denbora betegarri. Baina, bestalde, guretzako denbora izatea deseatzen ari gara, erabat gainditzen gaituzten eguneroko korrika eta presakako kontuetatik ihes egiteko. Denborarekin kontraste handia bizi dugu.

Agian denbora galtzen jakiteko garaia da. Bizitzan denbora berezia behar duten gauzak daude; denbora hori ez da kontatzen ekoizpen-denborarekin edo denbora okupatuarekin. Denbora galtzea den horretan barneratzeak bestela inolaz antzemango ez genituzkeen errealitate pertsonal berrietara ireki gintzake: gure barrualdea, gure inguruko pertsonen bizitza bere beharrekin, gure ingurua, begirada sakonagoa eta desinteresatuagoa..., Jainkoa. Horrek guztiak denbora galtzea eskatzen du, eta azkenean, seguruenik, bizia irabazteko izango da.

Zer esanik ez geratzen zaidan gauza bakarra denbora denean, gaixorik nagoelako edo nire mugapenek ez didatelako besterik egiten uzten. Geratzen zaidan bakarra nire denbora pertsonentzako eta munduarentzako Jaungoikoari eskaintzea da, amodioagatik, nahiz eta aspertu.

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Bibliako pasartea: 1Tm 6,6-9.11

Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero; ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere. Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu. Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira. Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.

Frantziskotar espiritualtasuna

Ez zuten ezeren jabetzarik. Ematen zizkieten liburu eta gainerako gauzak guztientzat izaten ziren, apostoluek gorde eta transmititutako bizieraren arabera. Bakarka eta elkartean egiaz pobreak zirenez, eskuzabal eta eman zale ziren Jainkoagatik ematen zizkieten gauza guztietan. Jainkoaren maitasunagatik gogo onez banatzen zizkieten eskatzen zietenei, eta batez ere pobreei, beraiei emandako limosnak. Bidez zihoazela, pobreak Jainkoaren maitasunagatik eskatzen aurkitzen zituztenean, emateko beste ezer ez bazuten, beren jantzien zatiren bat ematen zieten, zirtzilak ziren arren, Ebanjelioko hura betetzeko: Eskatzen dizun edonori, eman (Lk 6,30).
Oso pozik bizi ziren pobretasunean, ez baitzuten irrikatzen aberastasunik, baizik eta munduzaleek maite dituzten ondasunak eta gauza iragankor guztiak arbuiatu egiten zituzten. Etengabe pozten ziren Jaunagan, eta ez zuten aurkitzen beren artean, ez beren baitan atsekabetzeko arrazoirik. Zenbat eta aldenduagoak munduko gutiziatik, orduan eta elkartuagoak zeuden Jainkoarekin. Ebanjelioaren bidetik aurrera eginez beti. (cf. HL 43-45).

Otoitza

Jainko guztiahalduna,
unibertso guztian eta zure izakirik txikienean
presente zaudena,
Zuk, dagoen guztia zure samurtasunarekin
inguratzen duzunak,
isur ezazu guregan zure maitasunaren indarra
bizitza eta edertasuna zain ditzagun.
Bakez blai egin gaitzazu
senide bezala bizi gaitezen inor mindu gabe.
Behartsuen Jainko, lagun iezaguzu
zure begientzat hain kutunak diren
mundu honetako baztertuak eta ahaztuak
erreskatatzen.
Senda itzazu gure bizitzak,
Munduaren babesle gaitezen eta ez harrapariak,
edertasuna erein dezagun eta ez poluzioa eta suntsiketa.
Uki itzazu txiroen eta Lurraren kontura
etekina soilik bilatzen dutenen bihotzak.
Gauza bakoitzaren balioa aurkitzen
irakats iezaguzu, txunditurik begiratzen,
zure amaigabeko argiranzko bidean
izaki guztiei sakonki elkarturik gaudela
onartzen.
Eskerrik asko gurekin zaudelako egunero.
Adore eman iezaguzu, mesedez,
justizia, maitasuna eta bakearen aldeko
gure borrokan.

Gutuneko azken hitzak

“Planeta honetan bizi gara halako batean joateko beste bat izango bagenu bezala”. (T. Swearingen)

2020ko urtarrileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate urtarrileko erreferentzia guztiak:

1 Lk 2, 16-21 / 2 Jn 1, 19-28 / 3.Jn 1, 29-34 / 4 Jn 1, 35-42 / 5 Jn 1, 1-5.9-14 / 6 Mt 2,1-12 / 7 Mt 4,12-17.23-25 / 8 Mk 6, 34-44 / 9 Mk 6, 45-52 / 10 Lk 4, 14-22 / 11 Lk 5, 12-16 / 12 Mt 3,13-17 / 13 Mk 1, 14-20 / 14 Mk 1, 21-28 / 15 Mk 1, 29-39 / 16 Mk 1, 40-45 / 17 Mk 2, 1-12 / 18 Mk 2, 13-17 / 19 Jn 1, 29-34 / 20 Mk 2, 18-22 / 21 Mk 2, 23-28 / 22 Mk 3, 1-6 / 23 Mk 3, 7-12 / 24 Mk 16, 15-18 / 25 Mk 3, 20-21 / 26 Mt 4,12-23 / 27 Mk 3,22-30 / 28 Mk 3, 31-35 / 29 Mk 4, 1-20 / 30 Mk 4, 21-25 / 31Mk 4,26-34

Urtarrileko otoitza 30ean izango da