Iradokizunak

Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

2019ko urria  132. zenbakia

4. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Urriak gure frantziskotar espiritualtasuna bizitzera gonbidatzen gaitu. San Frantziskoren jaia ospatuz hasi eta Asisko Espirituarekin bat eginik amaitu hilabetea. Egiaz frantziskotar hilabetea.

San Frantziskok eta Santa Klarak lagun gaitzatela Jainkoarekin eta elkarrekin bat eginik bizitzen.

Gogoetarako gaia

Eta elkarte bizitza ondo ez dabilenean?

Guztiak nahi izan dugu familia bizitza, adiskidetasun-taldea, elkartea edo eliz-komunitatea harmonian bizi izatea. Beti saiatu izan gara eguneratzen Apostoluen Eginen liburuan dakarren “elkartuta bizi ziren eta dena komunean zuten...” hura. Guztiok ezagutzen ditugu amets hori lortzeko sortzen zaizkigun era guztietako zailtasunak, bai pertsonalki eta bai taldean. Guztiok gure onena jarri dugu jokoan oztopoak gainditzeko eta bizikidetasuna, erlazioak birgidatzeko eta horrela bai komunitatea, bai familia, berriro egia bilakatzeko.

Hala ere, behin baino gehiagotan gertatzen da, saiatu arren eta beharrezkoak ziren baliabideak jarri arren, itxarondako fruituak ez ikustea. Iruditu ohi zaigu bizikidetasuna ez dela posible gure artean gure familiak, bikote bizitzak edo komunitateko bizitzak eskatuko lukeen maila txikienean ere. Orduan azaleratzen dira elkarte bizitzaren ezintasuneko mamuak, ezgaitasun pertsonalak edo taldearenak proposatutako hura bizi ahal izateko, elkartearen alde egindako apustua zalantzan jartzen duten ezintasunak... 

Beti ez da posible izango, baina beharbada elkarte bizitza birkokatzeko ordua iritsi da. Orain, ez da soilik borondate onaren kontua (errespetua, barkamena, kolaborazioa...), ezta ere bizikidetasunerako trebetasunena (asertibitatea, autoezaguera, sentimenduak adierazten jakitea...). Hori guztia beharrezko izango dugu, baina sakonean birkokatu beharko dena da non dagoen oinarritua nire elkartea, nire senidetasuna, nire familia... Begiratu beharko dut zerk sortu duen eta zerk eusten dion. Edo nor den elkarte bizitzaren abentura honetara deitu gaituena.

Hau ez da soluzioa, baina senidetasuneko estadio berrian jartzen gaitu. Eta agian guztiak perspektiba berria har dezake. Ez da guregandik jaioa izango, nahiz eta gu pertsonalki inoiz ez bezala inplikatu; alderantziz baizik, bokazioa izango da, dei bat, nora garamatzan ez dakigun bide berri bat; baina jakingo dugu Bera dela pertsona ezberdinoi deitzen diguna.

Gure gizarte aurreratu honetako ondasun preziatuenetako bat denbora da. Zenbat gauza egiten ditugun denbora aprobetxatzeko. Lanaren munduan, dirutan kontabilizatuta dago denbora. Denbora urrea dela esaten dugu. Horregatik, denbora galtzea zabarkeria da, zentzugabekeria, egin behar ez dena.

Egia da, halaber, garai batzuetan soberan geratzen zaiguna denbora dela: ezin dugulako lanik egin edo gure denbora produktiboak ez diren zereginetan (itxaronaldiak, luze gertatzen diren laguntzak…) bete behar dugulako, edo besterik gabe oporretan gaudelako. Denbora hori astuna izan daiteke eta zerbaitekin bete behar izaten dugu. Tentaziorik ohikoena denbora zerbaitetan betetzea da. Horretarako ditugu “denbora-pasak”, eta ez aspertzeko hainbat denbora betegarri. Baina, bestalde, guretzako denbora izatea deseatzen ari gara, erabat gainditzen gaituzten eguneroko korrika eta presakako kontuetatik ihes egiteko. Denborarekin kontraste handia bizi dugu.

Agian denbora galtzen jakiteko garaia da. Bizitzan denbora berezia behar duten gauzak daude; denbora hori ez da kontatzen ekoizpen-denborarekin edo denbora okupatuarekin. Denbora galtzea den horretan barneratzeak bestela inolaz antzemango ez genituzkeen errealitate pertsonal berrietara ireki gintzake: gure barrualdea, gure inguruko pertsonen bizitza bere beharrekin, gure ingurua, begirada sakonagoa eta desinteresatuagoa..., Jainkoa. Horrek guztiak denbora galtzea eskatzen du, eta azkenean, seguruenik, bizia irabazteko izango da.

Zer esanik ez geratzen zaidan gauza bakarra denbora denean, gaixorik nagoelako edo nire mugapenek ez didatelako besterik egiten uzten. Geratzen zaidan bakarra nire denbora pertsonentzako eta munduarentzako Jaungoikoari eskaintzea da, amodioagatik, nahiz eta aspertu.

Bat baino gehiago harrituko da gure diruez hitz egin behar izateaz, hau bezalako frantziskotar espiritualitatearen arlo batean. Geure ondasun materialekin egiten dugun hori barrutik bizi dugunaren, eta bizitzan bultzatzen gaituzten motibazioen, ispilu ona da. Horregatik, nire ekonomiari eta funtzionatzeko dudan moduari begiratuz, argiago ikusiko dut zer bizi dudan eta zerk biziarazten nauen.

Oinarrizko hiru alor daude, nire diruari dagokionez, nire besteekiko solidaritatea ikusten laguntzeko. Lehenengoa da nondik datozen nire ondasunak. Batzuk hartuak dira (nire gurasoengandik, laguntzetatik, etab.); beste batzuk lanetik datoz (soldata, zuzeneko lana…); eta beste batzuk beste ondasun batzuen etekinak (errentak, alokairuak...). Horien guztien jatorriak eta kudeaketak pistak ematen dizkidate nire solidaritateari buruz. Bigarren alorra nire ondasunei ematen diedan erabileraz doa: zer premia estaltzen ditut, nola gastatzen, zeintzuk dira nire kapritxoak, arrazionalki kudeatzen ditut ala nolanahi xahutzen… Guzti horrek ere islatzen nau. Eta hirugarren alorrak esaten du zenbat, nola, norekin… partekatzen ditudan neure ondasunak. Solidaritatea hirugarren alorrera murrizteko joera izan ohi dugu, baina lehenengo biak ere inplikatuta daude bertan.

Nire ondasunen jatorria eta erabilera aztertu eta deskribatzeak lagunduko lidake, mugitzen nauen borondate onak baino gehiago, nire solidaritatearen kalitatea eta sakontasuna ikusten. Eta nire ondasunak ez dira bakarrik materialak, zeren eta jabetzan baititut neure denbora, neure gaitasunak, trebetasunak, etab. Baina ondasun materialek, dirutik hasita, halako sedukzio-ahalmena dute, non gu izan beharrean haien jabe, beraiek bihurtzen diren gure menderatzaile, ez bagara adi bizi haien indar seduzitzailearen aurrean. 

Solidaritateak kontzientzia argia eskatzen du gugan, horrela jakin eta erabaki ahal izateko ondasun horiek baino lehenago pertsonak daudela, geugandik hasita. Eta gainera bihotz irekia eskatzen du besteengana eta beraien premietara. Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Bibliako pasartea: 1Kor 12,12-14.27

Gorputzak, bat izan arren, atal asko ditu, baina atal guztiek, asko izan arren, gorputz bat osatzen dute. Gauza bera gertatzen da Kristorekin ere. Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu. Gorputza, izan ere, ez du atal bakarrak osatzen, askok baizik. Zuek Kristoren gorputz zarete, eta zuetako bakoitza gorputz horren atal.

Frantziskotar espiritualtasuna

Alde batetik, bere debozio biziak eta karitate beroak errealitate jainkotiarretarantz jasotzen bazuten, bestetik, bere ontasun txeratsuak izaki guztiak besarka gozoan estutzera eramaten zuen, berez eta graziaz anaia eta arreba zituenak. Bada bere bihotzaren samurtasunak izaki guztien anaia sentitzea eragin bazion, ez da harritzekoa Kristoren maitasunak oraindik eta gehiago senidetzea hura Sortzailearen irudiaz markatuta eta Kreatzailearen odolaz berrerosita dauden haiekin.

Ezin zuen onartu Kristoren laguna zenik baldin eta ez bazen saiatzen hark berrerosi zituen haiei laguntzen. Eta azpimarratzen zuen ez dela ezer lehenetsi behar lagun hurkoaren salbazioaz gain, eta horretarako froga gisa aipatzen zuen Jainkoaren Semea guztiengatik hil zela gurutzeko enborrean esekita... Eta esan ohi zuen: nahiz eta aingeruen eta gizakien hizkuntzetan mintzatu, karitaterik niregan ez badut eta ez badiot lagun hurkoari bertutezko etsenplurik ematen, ezer gutxi balioko die bestei eta ezer ere ez neuri.

Otoitza

Jesu Kristo Jauna,
batasun-zutabea
eta senidetasunaren erregea.
Bidal iezaguzu goizero
zure espirituaren airea.
Apurtu banantze-harresiak
norberekoikeriak altxatuak,
handihuste eta harrokeriak.
Urrundu gure etxetik
desadostasunak sorrarazten dituzten
bekaizkeriak.
Libra gaitzazu ezer ez egitetik.
Baretu gure kolpeko bulkadak
eta bete gaitzazu soseguz.
Sor itzazu gure barnean
korronte sentibera eta beroak
elkar barka dezagun
eta elkar uler dezagun,
elkarri indar eman diezaiogun eta ospa dezagun
ama beraren seme-alaba bezala.
Aldendu gure bideetatik
lehiak eta higuinak
apurtu elkar ikusi ezinak
izan gaitezen batzuk besteekin
irekiak eta leialak,
zintzoak eta egiazaleak.
Haz dadila konfiantza
zuhaitz hostotsu bezala
bere itzalpean guztiok zoriontsu senti gaitezen.
Eta horrela munduaren aurrean izango gara
adierazpen ikusgarri eta profetikoa
Zu, o Jesus,
bizirik zaudela gure artean
agertzen duena. Amen.

Gutuneko azken hitzak

“Kohete bizkorretan hurbiltzen gara zerura eta ezin gure eskuak giza senidetasunean hurbildu.” (P. Neruda)

2019ko urriko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate urriko erreferentzia guztiak:

1 Lk 9, 51-56 / 2 Mt 18, 1-5.10 / 3 Lk 10, 1-12 / 4 Mt 11, 25-30 / 5 Mt 7, 7-11 / 6 Lk 17, 5-10 / 7 Lk 10, 25-37 / 8 Lk 10, 38-42 / 9 Lk 11, 1-4 / 10 Lk 11,5-13 / 11 Lk 11,15-26 / 12 Lk 11, 27-28 / 13 Lk 17,11-19 / 14 Lk 11, 29-32 / 15 Mt 11,25-30 / 16 Lk 11,42-46 / 17 Lk 11,471-54 / 18 Lk 10, 1-9 / 19 Lk 12, 8-12 / 20 Lk 18, 1-8 / 21 Lk 12, 13-21 / 22 Lk 12, 35-38 / 23 Lk 12,39-48 / 24 Lk 12,49-53 / 25 Lk 12,54-59 / 26 Lk 13,1-9 / 27 Lk 18,9-14 / 28 Lk 6, 12-19 / 29 Lk 13, 18-21 / 30 Lk 13,22-30 / 31 Lk 13, 31-35 

Urrian elkarrekin ospatuko dugun otoitza 24ean izango da 19:30tan