Joan 18,1-19,42
Joan: | Sarrera123456789101112131415161718192021 |
Nekaldia. Jesus atxilotua 181 Hitzaldi horiek bukaturik, Jesus eta ikasleak Zedron erreka 18,1 Zedron erreka: Jerusalemen ekialdean zegoen; beronen arroak banatzen zituen hiria eta Oliamendi. igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren. 18,1 baratze Mt 26,36; Mk 14,32. 2 Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin. 18,2 Judas Iskariote 13,2+. // han biltzen zen Jesus Lk 21,37; 22,39. 3 Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea 18,3 tenpluko gudari-taldea: Jatorrizkoak dakarren hitzak normalean erromatar gudarosteko sail bat, 1.000 soldadukoa, adierazten du. Baina juduek ere bazituzten beren guardiak tenpluan, eta ez dirudi Jesusen atxiloketan erromatarrek parte hartu zutenik. eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen. 18,3 guardiak harturik 7,32.45. 4 Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:5 Erantzun zioten: –Jesus Nazaretarraren bila. Hark, orduan: –Neu naiz. Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.6 Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren.7 Berriro galdegin zien Jesusek: –Noren bila zatozte? Haiek erantzun: –Jesus Nazaretarraren bila. 8 Eta Jesusek: –Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten. 9 Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu». 18,9 bat ere ez galdu 6,39+. 10 Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena. 18,10 ezpata atera Lk 22,36.38. 11 Jesusek esan zion Pedrori: «Itzuli ezpata zorrora. Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina 18,11 edari samina: H.h., kopa/edalontzia; ik. Mk 10,38 oh. ?» Jesus Anasen aurrean 12 Orduan, gudari-taldeak bere buruzagiarekin eta judu-agintarien guardiek Jesus preso hartu zuten eta, loturik,13 Anasen etxera eraman zuten lehenengo. Anas urte hartako apaiz nagusi Kaifasen aitaginarreba 18,13 Anas, Kaifas: Ik. Lk 3,2 oh. zen. 18,13 Kaifas 18,24; Lk 3,2. 14 (Kaifas zen judu-agintariei aholku hau eman ziena: «Hobe da gizon bat herriarengatik hiltzea»). 18,14 Kaifasen aholkua 11,49-52. Pedrok Jesus ukatu 15 Simon Pedro eta beste ikasle bat 18,15 beste ikasle bat: Zenbaiten iritziz, Jesusek maite zuen ikaslea bera da (ik. 13,23; 19,26; 20,2; 21,7.20). Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora; 18,15 Simon Pedro eta beste ikasle bat 20,3. 16 Pedro, ordea, kanpoan gelditu zen, ate ondoan. Atera zen, orduan, apaiz nagusiaren ezaguna zen ikaslea eta, atezainari hitz egin ondoren, Pedro sarrarazi zuen. 17 Atezain zegoen neskameak esan zion Pedrori: –Ez al haiz hi ere gizon horren ikasleetakoa? Pedrok erantzun: 18 Morroiak eta guardiak sua egin eta berotzen ari ziren, hotz baitzegoen. Pedro ere haiekin zegoen berotzen. Apaiz nagusiak Jesus galdekatu 19 Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi.20 Jesusek erantzun zion: –Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan. 18,20 agerian hitz egin 7,26. // sinagogetan eta tenpluan 6,59; 7,14; Mt 4,23; 26,55. 21 Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri.22 Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan: 23 Jesusek erantzun zion: –Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu? Pedrok Jesus ukatu berriro 25 Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten: –Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa? Hark ukatu egin zuen, esanez: 26 Apaiz nagusiaren morroietariko batek, Pedrok belarria moztu zionaren ahaideak, esan zion: Jesus Pilatoren aurrean 28 Kaifasenetik gobernariaren jauregira 18,28 gobernarien jauregia: Palestinako erromatar gobernariak Zesarean zuen bere ohiko egoitza (ik. Eg 23,33-35); jaietan edo matxinaldietan igotzen zen Jerusalemera; auzitegia ere jauregian zegoen. eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu.29 Pilatok kanpora irten eta galdetu zien: –Zertaz salatzen duzue gizon hau? 30 Haiek erantzun zioten: –Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko. 31 Pilatok esan zien: –Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera. Judu-agintariek erantzun: –Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea 18,31 inor heriotzara kondenatzea: Judeako erromatar probintziak autonomi estatutu zabal samarra eduki arren, juduek ez zuten inori heriotza-zigorra ezartzeko eskubiderik. . 18,31 Eraman zeuek eta epaitu 19,6-7. 32 Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean. 18,32 zein heriotzaz hilko 12,33+. 33 Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion: 34 Eta Jesusek: –Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz? 35 Pilatok erantzun zion: –Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu? 18,35 Zeure herrikoek 1,11. 36 Jesusek erantzun: –Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa. 37 Orduan, Pilatok esan zion: –Beraz, errege zara zu? Jesusek erantzun zion: – Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa. 18,37 Jesusen testigantza 3,11+. 38 Pilatok galdetu zion: –Egia, zer da egia? Jesus heriotzara kondenatua Hori esanik, Pilatok berriro irten eta judu-agintariei esan zien: –Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.39 Baina baduzue ohitura bat nik Pazko-jaietan preso bat askatzekoa. Nahi al duzue juduen erregea askatzea? 40 Haiek oihuka hasi ziren: – Hori ez! Askatu Barrabas! Barrabas hau bide-lapurra 1918,40 bide-lapurra: Jatorrizkoak erabiltzen duen hitza zeloteei (ik. Mt 10,4 oh.) aplikatzen zitzaien sarritan. zen. 18,40 Jesus baino nahiago Barrabas Eg 3,14. 1 Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen.2 Soldaduek, arantzazko koroa bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko mantu bat bota zioten gainera. 19,2 purpurazko mantua Lk 23,11. 3 Eta bata bestearen ondoren hurbilduz, esaten zioten: «Agur, juduen errege!» Eta masailekoka zerabilten. 19,3 masailekoka 18,22. 4 Atera zen berriro ere Pilato eta esan zien: –Hara, kanpora dakarkizuet, jakin dezazuen gizon hau kondenatzeko arrazoirik ez dudala aurkitzen. 19,4 kondenatzeko arrazoirik gabe 18,38; Lk 23,4. 5 Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien: –Hemen duzue gizona! 6 Ikusi zutenean, apaizburuak eta guardiak oihuka hasi ziren: –Gurutzera, gurutzera hori! Pilatok esan zien: –Eraman zeuek eta gurutziltzatu; nik ez dut gizon hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen. 19,6 Eraman zeuek 18,31. 7 Judu-agintariek ihardetsi zioten: –Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua. 19,7 lege bat Lb 24,16. // bere burua Jainkoaren semetzat 5,18+. 8 Hori entzutean, are gehiago beldurtu zen Pilato.9 Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi: –Nongoa zara zu 19,9 Nongoa zara zu: Non jaioa zara baino gehiago, nor zara zu, zein da zure benetako jatorria esan nahi du galderak. ? –Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko? 11 Jesusek erantzun zion: –Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute. 19,11 Jainkoak emandako aginpidea Erm 13,1+. 12 Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. Baina judu-agintariak oihuka hasi zitzaizkion: –Hori askatzen baduzu, ez zara enperadorearen adiskide; bere burua errege egiten duen oro enperadorearen aurka ari da. 13 Orduan, hitz hauek entzutean, Pilatok kanpora eraman zuen Jesus eta auzitegian 19,13 auzitegian: Zenbaitek oholtza edo tribuna itzultzen du. eseri zen, «Harlosatua» –hebreeraz Gabata– zeritzan tokian.14 Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eguerdi aldea 19,14 eguerdi aldea: Antza denez, Pazko-jaiaren bezperan, eguerditik aurrera hiltzen ziren tenpluan Pazko-afarirako bildotsak. Jesusen kondena eta Pazko-bildotsen hilketa batera etortzeak balio sinbolikoa du Joanentzat (ik. 19,36; 1,29). . Pilatok esan zien juduei: –Hemen duzue zeuen erregea. 15 Orduan, haiek oihuka: –Kendu hori, kendu! Gurutzera! Pilatok, berriro: –Zuen erregea behar al dut gurutziltzatu? Apaizburuek erantzun zuten: –Ez dugu enperadorea beste erregerik. 16 Orduan, Pilatok haien esku utzi zuen gurutziltza zezaten. Jesus gurutziltzatua Hartu zuten, beraz, Jesus,17 eta hau, gurutzea lepoan zuela, hiritik «Burezur» –hebreeraz Golgota– zeritzan tokirantz irten zen.18 Han josi zuten gurutzean eta harekin beste bi, alde bakoitzean bana. 19 Pilatok kartel bat idatzi eta gurutze gainean ezarri zuen. Hau zegoen idatzia: «Jesus Nazaretarra, juduen erregea».20 Judu askok irakurri zuen kartela, hiritik hurbil baitzegoen Jesus gurutziltzatu zuten lekua; gainera, hebreeraz, latinez eta grekoz zegoen idatzia.21 Juduen apaizburuek esan zioten Pilatori: –Ez idatzi «juduen erregea», «juduen erregea dela dioena» baizik. 22 Pilatok erantzun zuen: –Idatzitakoa idatzia bego. 23 Soldaduek, Jesus gurutziltzatu ondoren, haren jantziak hartu eta lau zati egin zituzten, bakoitzarentzat bana; gero tunika hartu zuten, baina josturarik gabea zenez, goitik behera ehundua,24 akordio hau hartu zuten: «Ez dezagun urra; zotz egin dezagun ea zeini egokitzen zaion». Honela, Liburu Santuak dioena bete zen: Nire jantziak banatzen dituzte, nire tunika zotz egiten. Hain zuzen ere, horixe egin zuten soldaduek. 19,24 Nire jantziak… Sal 22,19. Jesus eta beronen ama 25 Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa 19,25 amaren ahizpa: Ez dago argi emakumeak hiru ala lau diren, ez baitakigu amaren ahizpa eta Maria Kleofasen emaztea bat ala bi pertsona diren. , Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. 26 Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». 19,26 maite zuen ikaslea 13,23+. 27 Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Jesusen heriotza 28 Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz». 19,28 guztia betea zegoela 4,34; 17,4. // Egarri naiz Sal 22,16. 29 Bazen han pitxer bat ozpinez betea. Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsirik, ahora hurbildu zioten. 19,29 ozpina Sal 69,22. 30 Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen. Jesusen saihetsa lantzaz zulatua 31 Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eta judu-agintariek ez zuten nahi gorpuak larunbatez gurutzean gelditzerik, larunbat hura oso jaiegun handia baitzen. Horregatik, gurutziltzatuei berna-hezurrak hautsi 19,31 prestaketak egiteko eguna: Ik. Mk 15,42 oh. // berna-hezurrak hautsi: Heriotza aurreratzeko egin ohi zen. eta handik kentzeko eskatu zioten Pilatori. 19,31 gurutzean geldi ez zitezen Dt 21,22-23. 32 Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei.33 Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi;34 soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren. 19,34 odola eta ura 1 J 5,6-8. 35 Ikusi zuenak berak testigatzen du eta haren testigantza egiazkoa da. Berak badaki egia dioena, zuek ere sinets dezazuen. 19,35 egiazko testigantza 21,24. 36 Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko. 37 Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote. Jesus hilobian ezarria 38 Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori. Jose Jesusen ikasleetakoa zen, baina isilpean, judu-agintarien beldurrez. Pilatok baimena eman zion, eta Josek joan eta eraman egin zuen haren gorpua. 19,38 judu-agintarien beldurrez 7,13+. 39 Etorri zen Nikodemo ere –behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura– hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura 19,39 mirra- eta aloe-nahastura: Mirra gorpuak baltsamatzeko erabili ohi zen erretxina da; aloea, berriz, lurringai bezala erabili ohi zen. zekarrela. 19,39 Nikodemo 3,1+. 40 Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean lurringaiak ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz.41 Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil baratze bat zegoen eta, baratzean, ordu arte inor ipini gabeko hilobi berri bat.42 Hilobia hurbil zegoenez, hantxe ezarri zuten Jesusen gorpua, juduen atseden-eguna hastear baitzegoen.
|