| Zer da Zalantzagunea |
|
Zalantzagunea Asis Sareko espazio bat da, guk elkarrekin galderak eta erantzunak partekatu ahal izateko Jainkoari, fedeari eta Jesusi buruz, edo existentziari, bizitzari, heriotzari ... buruz. Oso erraza da bere funtzionamendua. Asis Sareak, edozein pertsonak planteatu nahi dituen galderak eskatuko eta bilduko ditu. Hilean bi bider, 2. eta 16. egunetan, galdera bat edo bi aukeratuko eta argitaratuko ditu atal honetan, erantzun ireki baten iradokizunarekin batera. Une horretatik aurrera, espazio honetan sartzen den pertsona bakoitzak jarri ahalko ditu bertan bere iruzkinak, iritziak edo beste zalantza batzuk galderari eta erantzunari buruz. Aukeratutako galderak espazio honetan aurkeztean, gehienetan hitzez hitz transkribatuko dira. Antzeko galdera bat baino gehiago agertzen direnean, erredaktore taldeak formulazio batean laburbilduko ditu, xehetasun guztiak biltzen saiatuz. Pertsona batek, galdera batean, galdekizun bat baino gehiago sartzen dituenean, denak batera aurkeztuko dira gai beraz ari badira; bestela, berriz, momentu ezberdinetan, galdekizun bakoitza bereziki tratatua izan dadin. HelburuakProiektu honen helburuak, funtsezko helburu-formulazio erraz bakarrean laburbiltzen dira: Hau da Zalantzagunea proiektuaren helburua: espazio bat sortu, bertan modu serio eta zehatzean zalantzak adierazi, galderak egin, iritziak eman eta elkarrekin jarri ahal izateko, hainbat arazori buruz; interes handia baitu horiek norberak bere baitan sakontzeak, nahiz eta esplizituki gizartean aipatzeak lotsa ematen duen. Proiektu hau diagnostiko honetan oinarritzen da Konbentzimendu batetik sortzen da proiektu hau: zalantza bide dela, ziurtasuna bera baino ere askoz gehiago. Pertsona guztiok berdinak gara zerbaitetan: zalantzak izaten. Gizarteak, nik eta nire hurrekoak zalantzak ditugu. Zalantzak ditu sinestunak eta ez-sinestunak, zalantzak berdindu eta elkartu egiten gaitu. Ziurtasuna, errealitatea estaltzen duen ilusioa besterik ez da. Zalantza zerbait positiboa da, ez zerbait negatiboa. Modu askotara hazten da gizartea eta pertsona. Horietako bat, oso beharrezkoa, bila ibiltzea da. Eta bila ibiltzeko modu oso garrantzitsua zalantzak izatea da. Ziurtasuna bera ere zalantzarekin batera bizi da. Esan genezake zalantza dela bidea. Asis Sareak zalantza bere lanaren eta ibilbidearen ardatz egin nahi du. Asis Sarea, zalantza eta bilaketa Zalantzan eta bila gabiltzanok egiten dugu topo Asis Sarean. Zalantza eta bilaketa bizitzako bide egin nahi ditugu. Zalantzan eta bila ibili: baina non ibili bila? Alor honetan bakoitzak bere baitako intuiziorik sakonenei jarraitu behar die. Horietako bi partekatzen ditugu Asis Sarean. Lehenengoa, kristau fedean funtsezko dena: Ebanjelioak, Jesusek, Bibliako Jainkoak ... zerbait dauka guri esateko geure bila ibiltze eta zalantzazko bidean. Bigarrena, Asisko Frantziskok Jesusen mezuaren bihotzera hurbiltzeko izan zuen modua izan dakiguke erreferentzia argitsu eta gaurkoa. 2.000tik gora pertsonak hartzen dugu parte sare honetan, zalantzan eta bila ibiliz. Batzuek landuak dituzte intuizio horiek, norberaren bizi-esperientzian et Jainkoagan sustraitu eta finkaturiko fedean. Besteok ez dakigu ziur sinestedun garen ala ez garen ere, baina bila eta intuizio horiei bidea irekiz gabiltza. Asis Sarea ez da zalantzak kentzeko formula magiko bat, baina lagundu egiten du zalantzak norabide-bilaketarako bide bihurtzen. Asisko gutunak bila ibiltzera gonbidatzen gaitu. Hileroko bilerak, berriz, gu geu bilatuak izaten uztera. Irakurri egiten dugu bila ibiltzeko, entzun egiten dugu gu geu bilatuak izaten uzteko. |