|
Zalantzagunea Asis Sareko espazio bat da, guk elkarrekin galderak eta erantzunak partekatu ahal izateko Jainkoari, fedeari eta Jesusi buruz, edo existentziari, bizitzari, heriotzari ... buruz. Oso erraza da bere funtzionamendua. Asis Sareak, edozein pertsonak planteatu nahi dituen galderak eskatuko eta bilduko ditu. Hilean bi bider, 2. eta 16. egunetan, galdera bat edo bi aukeratuko eta argitaratuko ditu atal honetan, erantzun ireki baten iradokizunarekin batera. Une horretatik aurrera, espazio honetan sartzen den pertsona bakoitzak jarri ahalko ditu bertan bere iruzkinak, iritziak edo beste zalantza batzuk galderari eta erantzunari buruz.
Aukeratutako galderak espazio honetan aurkeztean, gehienetan hitzez hitz transkribatuko dira. Antzeko galdera bat baino gehiago agertzen direnean, erredaktore taldeak formulazio batean laburbilduko ditu, xehetasun guztiak biltzen saiatuz. Pertsona batek, galdera batean, galdekizun bat baino gehiago sartzen dituenean, denak batera aurkeztuko dira gai beraz ari badira; bestela, berriz, momentu ezberdinetan, galdekizun bakoitza bereziki tratatua izan dadin. |