Ideia-parrastada komunikazioaz

Leku honetan komunikazio-ideiei buruz dituzuen iradokizunak bildu nahi ditugu, horrela Asis Sarea pertsona eta gizarteko sektore gehiagori ezagutarazi eta eskaintzeko.

“Hainbesteko maitasuna partekatzeko da”. Asis Sareak harrera-leku hau prestatu du bila dabiltzan pertsonentzat eta beren eguneroko bizitzan frantziskotar espiritualitatea ezagutu eta partekatu nahi izateko intuizioa dutenentzat.

Ez gara gutxi, jada, era batera edo bestera sare honetan esku hartzen dugunok, baina ziur aski beste asko daude bila dabiltzanak eta espazio txiki honek argi pixka bat eman diezaieketenak. Pertsona asko eta askok, ordea, ez dakite Asis Sarea badenik ere.

Gaur zaila eta kostu handikikoa da gizarteari zerbait modu zabalean komunikatzea. Gurea bezalako erakunde xumeek txindurriaren etengabeko lanari heldu behar diote eta kostu ekonomiko txikiagoko komunikazio-tresnak buru argiz erabiltzeari.

Ikuspuntu horietatik abiatuz, espazio hau irekitzen dugu aste batzuetan zehar, komunikazioari buruzko ideia zaparrada biltzeko, 2.0 komunikazioari eta sare sozialei garrantzi berezia emanez.

Ekarpenak bidali ahalko dira posta elektronikoz, baina lehentasuna espazio honi eman nahi genioke gure web orrian, bertan bai egiten dizkiguzuen iradokizunak bai sortzen dituzten komentarioak bildu ahal ditzagun.

Iradokizun gehiago irakurri

Adieraz ezazu zure iradokizunak

Beharrezkoa *