Laguntza ekonomikoa

    Asis Sarea haziz doa eta gastuak gora doaz. Hala ere, uste dugu oso gutxirekin nahikoa eskuratuko dugula.

    Hau da Asis Sareko partaide guztioi egiten dizuegun proposamena: urtean 15 euroko ekarpena (1,25 euro hileko) egitea. Noski, kuota hau borondatezkoa da, eta borondatezko da orobat ekarpen handiagoa egitea, ahal denean. Eta ahal bada, laguntza handia izango da.

    Honako hauek dira ekarpena egiteko bideak. Guri lehenengoa gertatzen zaigu onena eta errazena.

    1.go aukera.

Emaguzu zeure kontuaren zenbakia, eta apirilean egingo dizugu hartze-agiria. Hori egin dezakezu:
-    telefonoz: 646-214896;
-    e-mailez: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ;
-    fax-ez: 943-251003;
-    postaz: Asis Sarea / Gandiaga topagunea / Arantzazu / 20567 Oñati.

    2. aukera.

Zeuk egiten duzu diru-sarrera kontu-zenbaki honetan: BBVA 0182 0326 15 0201516844. Kasu honetan ez ezazu ahaztu adieraztea “Asis Sarea”, zeure izena eta herria.