Atal honetan Asis Sareak antolatuko dituen jardueren eta Sarearen printzipioak bizitzeko edo sakontzeko lagungarriak izan daitezkeen beste jardueren berri emango dizuegu.

Atal honetan agertuko direnetik aparte, zuen bilatze-bidean edo fedearen bizipenean aurrera egiteko zuen interesakoa izan daitekeen jarduera pertsonalizatu multzo bat eskaintzen dizue Asis Sareak: hitzaldiak, tailerrak, erretiroak eta bide-laguntza pertsonala. Zuen eskaerei erantzun nahi diegu. Haietako batean parte hartu nahi duen talde bat osatzea eta jarduera, gaia, data eta lekua adosteko gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzue egin behar.

 



Iraileko elkarteko otoitzaldia

Iraileko Asis Sarearen elkarteko otoitzaldia azken ostegunean, hilaren 30ean, 19.30ean ohiko lekuetan ospatuko da.

 
"Yo busco a Dios"
PRH (Personalidad y Relaciones Humanas) erakundeak eskainitako formazio eta garapen pertsonaleko ikastaroa.
Gehiago irakurri...
 
PRH heziketa pertsonala

Psikologia humanistaren korrontean txertaturiko Heziketa Eskola. Nork bere burua aurkitzeko metodoa proposatzen du heziketa ikastaldien eta bide-laguntza emate indibidual eta taldekoen bitartez.

Gehiago irakurri...