Eguneko ebanjelioa

Mk 7,14-23


Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi! Ez da deus ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia».
Jendearengandik alde egin eta etxeratu zenean, hitz horien esanahiaz galdetu zioten ikasleek.
Jesusek esan zien:
–Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu?
Sartu, ez baitzaio bihotzera sartzen, sabelera baizik, eta handik komun-zulora.
Hitz hauekin, janari guztiak garbiak direla adierazi nahi zuen.
Eta erantsi zuen:
–Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin! Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,
adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria. Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.