|
Hemen proposatzen dizuegun irakurgaiek lagun diezazuekete, gure munduko injustizi egoera hobeto ezagutzen; eta argi diezagukete inguruko gauza eta pertsona guztiekiko konpromezu pertsonala, anaitasunaren ikuspuntutik.
Reinventar la solidaridad. Voluntariado y educación. Luis A. Aranguren Gonzalo. PPCGizagabetasunaren errealitatea bizi duen bestearekin bat egitetik sortutako elkartasunerako eta giza ekintzako boluntariotzarako hezkuntza-bide bat aurkezten du egileak.
Ética y voluntariado. Una solidaridad sin fronteras. Agustín Domingo. PPC.Boluntariotza, giza aldaketaren buru izatetik, mugarik gabeko elkartasuna oinarri duen justiziaren etika baten dimentsio berriak berriro asmatzeko erantzukizuna bere gain hartzera pasatu da. Bere erantzukizuna mugatu da, eta bere dimentsio antolatzailea argitu.
Cuadernos Cristianisme i Justícia. Se puede conseguir en www.fespinal.com ¿No hay nada QUE HACER?...A la escucha del espíritu. Cuadernos CJ 69.
Koaderno honek ekimen eta proposamen batzuk iradoki nahi ditu munduko egoera eta injustiziaren aurrean, irakurleak komeni zaizkionak aukera ditzan eta, batez ere, oinarri gisa bere-bereak aurkitzeko balio diezaioten.
Construir la convivencia. M. Dolors Oller Sala. Cuadernos CJ 157.
Zalantzarik gabe, krisi garaian gaude, zer nolako gizartea eta mundua eraiki nahi dugunaren inguruan galdera egiteko momentu aproposa. Momentu honetan, gaurko errealitatean sortzen diren aukerak ikusteko buru-argitasun nahikoa eskatzen zaigu. Krisiak bidea aldatzeko, eta mundua oinarri berrietan eraikitzeko deia dira. Koaderno honetan oinarri horiek zeintzuk izan daitezkeen aurkezten dira, baita erlijioek munduko ordena berriaren eraikuntzan izan behar zuten zeregina ere.
Inmigrantes: ¿Invasores o ciudadanos? Tópicos y realidades sobre la inmigración. Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)- España. Cuadernos CJ152.
Zabaldutako aurreiritzi batetik abiatzen gara: alde batetik, harrera egiten duen gizartea dago, eta, beste aldetik, etorkinak; bi gizarte ezberdinak eta argi desberdindutakoak. Bereizketa horrek gero eta zentzu gutxiago dauka, baldin eta hiritartasun kontzeptu bakarraren alde egingo badugu.
Hacia una visión cristiana de la propiedad. Demetrio Velasco Criado. Cuadernos CJ 156.
|