Bila dabiltzan pertsonentzat

Sail honetan liburu eta gai aniztasun handia eskaini nahi dizuegu, lagungarri izan daitezen bai fededunentzat, bai fedetik gehiago edo gutxiago urrutiratuentzat, beren bilaketa pertsonalaren bidean.

Preguntas sobre Dios. Javier Garrido. Verbo Divino.
este libro se mueve en el espacio de la frontera de la fe. Hay personas que están en la frontera del lado de acá: creen en Dios, alguna vez rezan, pero, en cuanto reflexionan, tienen mil dudas. las hay también que están fuera, pero cerca de la frontera: les queda una nostalgia que no saben interpretar; se han posicionado racionalmente en el agnosticismo, pero no terminan de asentarse vitalmente. Javier Garrido escucha a esas personas, y éstas le comunican sus dudas y le plantean sus preguntas sobre Dios... Y él les responde de manera clara, en un lenguaje directo, sincero, pero lleno de sensibilidad y comprensión. Con respuestas destinadas a aclarar malentendidos y abrir horizontes.
Creer, ¿para qué? Conversaciones con alejados. José Antonio Pagola. PPC.
Bizitzan zehar haurtzaroko fedetik urrunduz joan diren pertsonengan pentsatuz idazten du autoreak, horietako zenbaitentzat Jainkoa "sorpesa" izan daitekeela ziurtzat joz.
Preguntar y buscar. Reflexiones para agnósticos y creyentes . Javier Garrido. Verbo Divino.
Fededunei zein agnostikoei zuzentzen zaie autorea, beroriei Jainkoaren bilaketan bidelagun izateko asmoz, bilaketan esku hartzen duten bihotza eta adimena sakabanatu gabe.
La experiencia cristiana de Dios. Juan Martín Velasco. Trotta.
Liburu honek, alde batetik, Jainkoarekiko kristau esperientziaren deskribapen-entsegu bat biltzen du, berorrek irakurleei gertaera hori identifikatzen lagun diezaien, eta esperientzia hori burutzeko gaurko garaiak eskaintzen dituen aukerez jabetu daitezen. Beste aldetik autoreak, liburuaren bigarren partean, kristau munduko goren mailako lekukori uzten die hitza, besteak beste Asisko Frantziskori, Avilako Teresari, Gurutzeko Joani, hain zuzen gaurko gizon-emakumeok egiten ditugun galderen oihartzunak eta haztamuka bilatzen ditugun erantzunak berorien idatzietan aurkituz.
Dentro, tú eres silencio. Nicolás Caballero. Editorial Claretiana.
Zalantzarik gabe ezinbestekoa da isiltasuna giza barnekoa eta kanpokoa berreraikitzeko giro gisa, pertsonak hazi nahi badu eta bere harreman guztietan sakondu. Autoreak analisi sakona egiten dio isiltasunaren errealitate horri, berorren bizipenean aurrera egiteko pistak eskainiz.
El hombre en busca de sentido. Victor Frankl. Herder
Liburu honetan hau da autorearen helburua: zailtasunak duintasunez gainditzeko giza gaitasunari buruz itxaropena eskuratzen laguntzea pertsonei, beren bizitzei zentzu bat aurkitzearen bitartez.
Cuadernos Cristianisme i Justícia. Lor ditzakezu www.fespinal.com web orrian:
Carta a Mª Angeles cuando empezaba a sentirse atea. Josep Vives. Cuadernos CJ 111.
Carta a un amigo agnóstico. José Ignacio González Faus. Cuadernos CJ 39. S
Por qué volví a la fe. Cuatro testimonios. Cuadernos CJ 159
Fedetik aldendurik urteak eman ondoren, lau lekukotasunek fedearenganako itzulera-esperientzia kontatzen dute.
El águila y la gallina. Una metáfora de la condición humana. Leonardo Boff. Trotta.
Giza izaeraren metafora diren arrano eta oiloaren bitartez, autoreak existentziaren funtsezko bi dimentsioz hitz egiten digu: sustraitzearen, eguneroko errealitate mugatu eta prosaikoaren, dimentsioa (oiloa); eta irekitasunaren, poetikoa eta mugagabea denaren, dimentsioa (arranoa). Autorea, gure bizitzako bi polo hauek nola orekatu galderari erantzuna ematen saiatzen da.
El Alquimista. Paulo Coelho. Ediciones Obelisco.
Ipuin honek, bizitzari zentzua aurkitu nahi dion gizakiaren, eta horretarako berorrek egin behar duen bide liluragarriaren, historia kontatzen du.
¿En qué creen los que no creen? Umberto Eco y Carlo Mª Martini. Ediciones Temas de Hoy.
Etikari buruzko elkarrizketa da liburu hau, milurtekoaren azkenetan Umberto Eco eta Martini Kardinalaren artean egina.
Martes con mi viejo profesor. Mitch Albom. Ediciones Maeva.
Nobela honek gogoeta egitera garamatza, bizitzak dituen zentzu eta benetako balioei buruz.
Jainkorik bai ala ez? Erlijioari buruz eztabaidan. Joxe Arregi, Edorta Jimenez. Elkar.
Ba al da Jainkorik? Zer zentzu du erlijioak? Hil eta gero zer? Gai hauetaz eta berauekin loturiko beste zenbaiten gaineko solasaldia: jarrera bitatik abiatuta, elkarren kontra baina elkarren errespetuan.
Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak. Joxe Arregi. Alberdania.
Joxe Arregik bildu ditu liburu honetan ageri diren 40 euskal idazleok, eta bost galdera egin dizkie Jainkoari buruz: “Jainkoa”: zer idarokitzen dizu hitz honek?; Zein “jainkorengan” ez duzu sinesten?; Zein Jainkorengan sinesten duzu, sinesten baduzu? Zer izen emango zeni(zki)oke? Nola irudikatuko zenuke?; Non eta nola ageri da, ageri bada?; Zer eta nola egiten du mundu honetan, ezer egiten badu?