Jainkoarekiko harremana

Hemen eskaintzen dizkizuegun irakurgaiak izan dakizkizue lagungarri zuen bilaketa espirituala eta Jainkoarekiko harremana lantzen.

Seguir a Jesús en la vida ordinaria con las lecturas del domingo. Javier Garrido. Verbo Divino.
Liburu hau sakontasunezko bizitza espiritualaren bila dabiltzan pertsonei zuzendua dago, baina haiei mugitzen diren ingurune normaletik urrunarazi gabe. Bere orrialdeek, fedea igandeko irakurgaiekin janaritzen saiatzen dira.
Camino de transformación personal. Sabiduría cristiana. Javier Garrido. San Pablo.
Liburu hau kristau helduentzat pentsatua dago, fede ideologikotik askatzeko premia sentitzen dutenentzat eta bide pertsonalaren beharrean direnentzat. Bai eta beren existentziaren nondik norakoa oinarritzeko Jesusen eta haren Ebanjelioaren egia somatu duten bilatzaileentzat ere.
Los salmos, oración y vida. Javier Garrido. Editorial Arantzazu.
 Otoitzari buruzko liburua. Salmoetatik abiatuz, Jainkoaren Hitzarekin harremanean jartzen gaitu. Autoreak, salmoetatik, kontenplazioa eta bizitza integratu nahi ditu kristau esperientzian.
El encuentro personal con Jesús de Nazaret. Javier Garrido. Editorial Franciscana Arantzazu.
Jende bilatzaile fededun nahiz fedegabearentzat pentsatua dago liburu hau. Kristauaren funtsezko esperientziara eraman nahi gaitu. Nazareteko Jesusekin pertsonalki aurkitzera. Horretarako eskaintzen digun bidea Jesusi buruz galderak egitetik zehar doa, ebanjelioetako Jesus ezagutzetik zehar, fedearen aurre-baldintza eta ondorio gisa gizakiarekin aurkitzetik zehar.
Invitación a orar. Juan Martín Velasco. Narcea.
Liburu honetan autoreak, otoitza fededunarentzat zein beharrezkoa den jabetuz, pertsonei, beren bizi baldintzei egoki doazkien otoitz-moduak, beren premiei erantzuten dietenak, aurkitzen lagundu nahi die.
Ora a tu Padre. Jean Lafrance. Narcea.
Liburu honek, alde batetik, laguntza eskaintzen du otoitz aldi pertsonaletarako, erabiltzailea esperientzia horretara eraman nahiz. Bestetik, gida erabilgarria izan nahi du, bere barne bizitza suspertzeari egun batzuk eman nahi dizkionarentzat.
Testigos de la experiencia de la fe. Juan Martín Velasco. Narcea.
Liburu honen orrialdeek harremanean jarri nahi ditu, joandako mendeetako kristau goren batzuen testigantza eta gure garaiko gizon-emakumeen desira eta bilaketa. Horregatik gure garaikide gisa aurkezten ditu, gure bilaketak gidatzeko gaitasunez, bai eta gure galderei erantzuteko eta gure Jainko irrika sakontzen laguntzeko gaitasunez ere.