Espiritualtasun frantziskotarra

Sail honetan, Asisko Frantziskoren eta Klararen bizitza eta espiritualitatea ezagutzen eta sakontzen lagunduko dizueten hainbat estilotako obrak aurkituko dituzue. 

Asisko Frantzisko Asisko Klara. Idazkiak, Biografiak eta Garaiko Dokumentuak. R. Irizar eta J.L. Zurutuza (Edizio zuzendariak). Arantzazu Frantziskotar Edizioak
Liburu honek protagonista bakarra du, Asisko Frantzisko (eta maila txikiagoan, haren jarraitzaile jatorrena izan zen Asisko Klara). Pertsonaia gutxi dira historian San Frantziskok bezalako arreta piztu dutenak, ez bere jarraitzaile kontaezinen aldetik bakarrik; kontaezinak dira baita ere Frantziskorengana hurbildu diren historiagile eta poetak, idazle eta pintoreak…
Asko idatzi da euskaraz Asisko Frantziskori buruz. Baina hau da lehen aldia haren idazkiak eta lehen garaiko dokumentuak (XIII-XIV. mendeetakoak) euskaraz ematen direna. Obra mardul honen bidez, Frantziskorekin topo egiteko abagunea eta aukera eskaini nahi diogu euskal irakurleari.
Bi atal nagusi ditu liburuak: batetik, Frantzisko beraren idazkiak -idazki sorta oparoa- eta, bestetik, Frantziskoren heriotza osteko hamarkadetan haren inguruan sorturiko literatura aberatsa. Hirugarren atalean, Santa Klararen idazkiak ematen dira.
Los escritos de Francisco y Clara de Asís. Editorial Franciscana Arantzazu.
Asisko Frantzisko eta Klararen idazki originalen sakelako argitalpena. Etengabe Ebanjelioa, Jainkoa, Jesus, anai-arrebak, pobretasuna, xalotasuna...aipatuz dabiltzan testuak.
Hermano Francisco Minor Bilduma
Francisco: el pobre de Asís. Ignacio Larrañaga.
El secreto de Francisco. Victorio Beain.
Pobre baten jakinduria. Eloi Leclerc. Arantzazu frantziskotar edizioak
Era berean, liburu erraza eta sakona; poetikoki eta gaurko ikuspuntutik egindako jakinduri frantziskotarraren berrirakurketa.
El Hermano de Asís. Ignacio Larrañaga. San Pablo.
Asisko Frantziskoren biografia nobelatua. Irakurterraza.
Francisco de Asís. El retorno al evangelio. Eloi Leclerc. Editorial Franciscana Arantzazu.
Frantziskoren espiritualitatearen sustrai ekonomiko eta sozialak aurrean jarriz, obra honek haren figura eta espiritualitatera, eta beroriek duten gaurkotasunera, hurbiltzen gaitu. Gaur Ebanjeliora itzultzea zer izan daitekeen pentsatzen lagunduko digu.
Vida de San Francisco de Asís. Raoul Manselli. Editorial Franciscana Arantzazu.
Asisko Frantziskoren bizitza, espezializazio gehiagoz. Frantziskoren bizitza bere giza handitasun dramatikoan aurkezten du, garaiko ingurune historikoari atxikia. Santua ez digu ezin iritsizko ideal gisan aurkezten, akuilatzen duen eredu moduan baizik.