|
Sail honetan eskaintzen dizkizuegun liburuek lagun diezazuekete, Biblia zer den eta zer ez den ulertzen; bai eta bere edukiaren funtsa eta bere mezuaren gaurkotasuna sakonago ezagutzen ere.
Drama y esperanza (3 vols). José Luis Elorza. Editorial Frontera.Autoreak Testamentu Zaharraren irakurketa antropologiko-existentziala eskaintzen du: historiaren draman murgildurik, gizakia bizi daiteke itxaropenez? Drama, askatasuna, itxaropena dira Biblia osoko gaiak. Autoreak Bibliako kontakizunen aberastasun gizatiar eta espiritualaren oparoa jarri nahi du agerian.
El Cuadrante. José Luis Sicre. Verbo Divino.Parte I – La búsqueda. Introducción a los evangelios.Parte II – La apuesta. El mundo de Jesús.Parte III – El encuentro. El cuarto evangelio.
Hiru ale hauetan autoreak, kristau aroaren lehen mendeko kristau baten eskutik, Jesusen mundura hurbildu nahi gaitu, bai eta lau ebanjelioetara eta beroriek idatziak izan ziren testuingurura ere, guretzat, XXI. mendeko kristauontzat, duten aberastasuna aurkitu ahal dezagun.
Para leer el Antiguo Testamento. El Primer Testamento en sus textos. Philippe Gruson y Gérard Billon. Verbo Divino. Testamentu Zaharra irakurtzeak beldurra eragiten du: liburu asko, estilo ezberdinak, kulturaren eta are erlijioaren urruntasuna. Nondik hasi? Nola aurkitu orientabidea? Liburu horien artean ibiltzeko, egunera jarritako gida on bat behar da, bidariak behar dituen argibideak ematen dituena eta aurkikuntza egokitutarako bideak eskaintzen dituena. Asmo horrekin egin dute lan, “Para leer el Antiguo Testamento” obra berri honen autoreek.
Para leer el Nuevo Testamento. Etienne Charpentier. Verbo Divino. Hauxe da liburu honen pretentsioa: gida gaurkotua izan Testamentu Berria irakurtzeko; aurretikako ezagutzarik suposatzen ez duen gida izan, sinestunari ala ez sinestunari zuzendua, bakarrik ala taldean irakurri nahi duenari, irakurketa jarrai nahi duenari eta irakurketa hasi nahi duenari.
Colección Palabra y Vida. La casa de la Biblia. Verbo DivinoBibliaren liburuen irakurketa pertsonalerako eta elkartekorako gidak.
|