Jesus

Sail honetan, bai historiako Jesusengana bai fedeko Kristorengana hurbildu nahi gaituzten obra ezberdinak aurkituko dituzue.

La sombra del galileo. Gerd Theissen. Sígueme.
Autoreak, kontakizun itxuran, Jesusen eta haren garaiaren irudia garatzen du, gaurko gizon-emakumeentzat ulergarria, eta aldi berean Jesusi buruzko ikerketa historikoen gaurko egoerari ongi egokitua.
Jesús. Aproximación al Jesús histórico. José Antonio Pagola. PPC.
Ikerketarik egunekoenetik eta finkoenetik abiatuta, liburu honek Jesusen pertsonarengana hurbiltzen gaitu, historiari buruzko zorroztasuna hizkera argi eta ulergarriarekin konbinatuz. Autoreak, Jesusek bere garaikideengan sortu zuen kolpea "atxiki" nahi du, eta hitz errazez kontatzen die gaurko gizon-emakumeei.
La aventura de Jesús de Nazaret. Alain Patin. Sal Terrae.
Hurbiltze xume bat Jesusen figurarengana. Zer egiten zuen? Zer zioen? Zer nahi zuen? Nor zen? Nor da? Eta...ni Haren esperientzia izatera helduko banintz...
Cristología para empezar. José Ramón Busto. Sal Terrae.
Desfase bat berdintzea da liburu honen helburua: adituek duten jakite kristologikoaren artean eta kristau "xumeek" dutenaren artean dagoena. Eta horretarako, denen eskura jartzen du - argitasun osoz, baina zorroztasun osoz - gaur kristologian erabat normala denaren parte bat (oso txikia baina esentziala).
Nazareteko Jesus. Gizon eta berri on. José Antonio Pagola. Idatz
Nazareteko Jesusen pertsona eta mezua sakontzen laguntzeko gogoetagaiak eskaintzen dira liburu honetan. Oso hizkera argia eta erraza erabiltzen da. Irakurleak egiazko Jesus aurkitzea eta era pertsonalean aurkitzea du helburu.
Nazareteko Jesus. Zer gizaki? Zer Jainko? Joxe Arregi. Deustuko Unibertsitatea.
Nor izan zen eta nor da Nazareteko Jesus? Fede kritikoz hurbildu nahi gaitu egileak Jesusengana, gaurko galderek eraginik: zer dio historiak Jesusi buruz? Zer izan ziren «mirariak»? Zer da berpiztea? Zer esan nahi du Jesus «egiazko Jainko» dela aitortzeak? Nola erakusten digu Jesusek egiazko gizaki izaten? Nor da Jesus gizadi oinazetuarentzat, natura zaurituarentzat, Jainkorik gabe eta Jainko-minez bizi den gizaki urduriarentzat? Jesusen Jainkoa gaur sinesgarri ote?
El Camino de Jesús. Relectura de los evangelios. Javier Garrido. Sal Terrae.

Ebanjelioaren berrirakurketa, Jesusen barne prozesura hurbiltzeko ahaleginetik. Autorearen ardura, batez ere, pastorala da: sinestun eta bilatzaileei, Nazareteko Jesusen irudi egiazkoa berregiten laguntzea.