Bibliografía
Bila dabiltzan pertsonentzat

Sail honetan liburu eta gai aniztasun handia eskaini nahi dizuegu, lagungarri izan daitezen bai fededunentzat, bai fedetik gehiago edo gutxiago urrutiratuentzat, beren bilaketa pertsonalaren bidean.

Gehiago irakurri...
 
Jesus

Sail honetan, bai historiako Jesusengana bai fedeko Kristorengana hurbildu nahi gaituzten obra ezberdinak aurkituko dituzue.

Gehiago irakurri...
 
Espiritualtasun frantziskotarra

Sail honetan, Asisko Frantziskoren eta Klararen bizitza eta espiritualitatea ezagutzen eta sakontzen lagunduko dizueten hainbat estilotako obrak aurkituko dituzue. 

Gehiago irakurri...
 
Biblia

Sail honetan eskaintzen dizkizuegun liburuek lagun diezazuekete, Biblia zer den eta zer ez den ulertzen; bai eta bere edukiaren funtsa eta bere mezuaren gaurkotasuna sakonago ezagutzen ere.

Gehiago irakurri...
 
Jainkoarekiko harremana

Hemen eskaintzen dizkizuegun irakurgaiak izan dakizkizue lagungarri zuen bilaketa espirituala eta Jainkoarekiko harremana lantzen.

Gehiago irakurri...
 
Apaltasuna

Sail honetan eskaintzen dizkizuegun irakurgaiek lagun diezazuekete apaltasuna benetan zer den ulertzen: ikuspuntu integratzaile eta eraikitzaile batetik ikusitako apaltasuna, alegia, bai geure buruari begira, bai besteei eta Jainkoari begira.

Gehiago irakurri...
 
Elkartasuna-Anaitasuna

Hemen proposatzen dizuegun irakurgaiek lagun diezazuekete, gure munduko injustizi egoera hobeto ezagutzen; eta argi diezagukete inguruko gauza eta pertsona guztiekiko konpromezu pertsonala, anaitasunaren ikuspuntutik.

Gehiago irakurri...