Pertsonari begiratu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 11:19etan

Krisi-garaian denok sumatzen dugu nork bere burua ahal duen bezala salbatu beharra. Urritasunak, segurtasun-faltaren larriak eta etorkizun benetan ez-seguruari begiratzeak itxita gelditzera bultzatzen gaituzte, gureak direnak babestera eta nolabait gurea den eta zain dezakegun lurraldea salbatzera.

Markatzen ditugu geure interesak eta aurrera goaz erabakiak hartuz, egiten dugunak gure inguruan sortzen duenari gehiegi begiratu gabe. Zailtasun-aldi hauetan, egiten ditugun hainbat gauzek eragina dute beste pertsonengan; horregatik funtsezkoa da besteekiko adi ibiltzea.
Geure lanean ere, inoiz, “nork berea konpon” batek bihotz-gogor uzten gaitu besteari gertatzen zaionarekiko, edo aitzakia ematen digu geure erabakien erantzukizuna eta berorien ondorioak geure gain ez hartzeko, edo gutxienez azala gogortzen digu erabaki horiek besteei ekar diezaieketen sufrimendua ez ikusteko, pertsona horiek erabili eta botatzeko gauza bihurtzen ditugularik.
Adiskide arteko harremanetan, besteak gauza bezala erabiltzea da haietaz geure probetxurako baliatzea, ematea dagokigun entregan edo esker ematean edo arduran ezertarako pentsatu gabe.
Solidaritateak askotan ez du behar hitz handirik edo pobre arrotzik. Solidaritatearen bideak geure ingurukoetara eramaten gaitu, eta zerikusia du pertsonak gauza gisa eta erabili eta botatzeko jende bezala ez erabiltzearekin, eta pertsonei beren duintasunera eta sufrimendura gerturatuz begiratzearekin.
Ebanjelioan, Jesusek aurkitzen dituen gizon-emakumeei egin-begiradak pertsonari so egiten dio, haren errealitateari, sufrimenduari eta mugatasunari. Otoitzean, Jesusen begiradak beti gure duintasunaren gailurrari begiratzen dio. Toki horretatik, zalantzaz eta beldurrez beteriko garai hauetan, har dezakegu sostengu begirada horretan, inor gure interesaren objektu bihur ez dezagun. Ez kendu begirada besteagandik, begiratu baizik zaintza emateko, ez baztertzeko, ez ahazteko.

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: