Etengabe otoitzean iraun PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2011(e)ko azaroa(r)en 01-(e)an 00:00etan

Daramagun bizimoduarekin, erraz joaten zaizkigu egunak, asteak eta are hilabeteak betarik benetan hartu gabe otoitz egiteko, une bat Jainkoari emateko. Egunean egunekoak badu bere afana, eta geldirik jarrita isiltasunari tokia ematen ez badiogu, lausotuz doa Jainkoa ideia batean, axolarik ez duen zerbaitetan. Bizi gaitezke Jainkorik gabe, eta are pentsa dezakegu errazagoa dela horrela, bizitza historia konplikatu batean nahasi gabe, bizitzea. Eta zalantzak agertzen hasten dira, Jainkoa urrutian sumatzen da, irits gaitezke dena erlatibizatzera, eta gure iturria pixkanaka agortuta gelditzen da.

Isiltasun une bila ibiltzea, geure bihotza zain jartzea, otoitz egiten hastea da. Otoitzak, euriaren antzera, egunero pixka bat, isiltasunean, entzunean, egunero eskerrak emanez, egunero eskatuz … geure barne bizitzari sostengua ematen dio.
Apalki Jainkoaren bila ibiliz, onartu egiten dugu egunero haren hitza.
“Erne egon”, “iraun”, “eutsi” axola handiko hitzak dira fedean. Aurpegia behin eta berriro Jainkoarengana itzultzeak hurbildu egiten gaitu dohain guztien iturrira, Jesus berberarengana. Otoitza lagungarri dugu beldurretik eta bihotz gogorkeriatik urruntzeko. Jesusen presentziari adi egonez, altxa egiten da gure bihotza.
Eguneroko otoitzak ahalbidetu egiten digu isilean erne egotea, itxaropenean irautea, Jainkoak munduan duen presentziari adi egotea. Jainkoaren aurrean otoitzean jartzeak, maitatzen eta barkatzen laguntzen digun bide batera hurbiltzen gaitu.

Flp 4,4-7
Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte!Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna!Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: