Gure eliza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2011(e)ko urria(r)en 03-(e)an 00:00etan

Elizaren barruan sentitzen bagara, ezin dugu aski izan kanpotik begirale huts izatearekin. Barrutik bizi behar dugu gertatzen dena. Zein da gure egitekoa, nola esku hartu, zein langunetan jardun, nola bereizi bere hitzak … ? Azken batean, nola bizi gaur Eliza.
Ez dugu Eliza perfektua espero. Badakigu bere errealitatea anbiguotasunarekin eta giza mugatasunarekin batera bizi dela. Hala eta guztiz ere, Elizan behar dugu Jainkoaren presentzia bilatu, bera batzuetan garaian garaitik eta Ebanjelioaren Espiritu apaletik urruntzen duten guztitik harat.

Egungo eta garai honetako zeinuak, XXI. mendeko jendearen bilaketa eta sufrimenduen zeinuak, entzuteko gai izango den Eliza baten alde borrokatzea dagokigu guri, nostalgiaz atzera begiratu gabe eta orainari eta geroari beldurrik izan gabe.
Badakigu Berri Onak gaurkoa izaten jarraitzen duela, baita bizi dugun mundu laiko, ateo eta sekularrarentzat ere. Hala eta guztiz ere, lanak ditugu hitz sutsu sendatzailea, Kristo bera den eta gure fedearen muin den hitza, azaltzeko modua aurkitzen.
Erantzunaren bila gabiltzala, Frantziskorekin aurkitzen gara. Gizon honek ondo ulertu zuen Elizaren altxorra, maitatu eta sufritu egin zuen Eliza, haren barruan egin zuen lan ebanjelioko obedientziaren, pobretasunaren eta maitasunaren zentzu sakonetik. Guri gaur, kontraesanez eta mugatasunez beteriko Eliza hau apalki maitatzea dagokigu. Beraren barruan egotea eta sufritzea, testigantza ematea eta hitz argitzailearen bila ibiltzea. Eta batez ere Jainkoagan konfiantza eta itxaropena edukitzea, markatzen dituen bideak Berak jakingo dituela uste izatea, jakin badakigulako, Oseasek esan bezala, Hark gurekin egindako ituna betirako dela. Eta Haren eskuetan jartzea gelditzen zaigu, lanean jarraitzeko eta Haren Eliza zaintzeko.
Gizon honek ulertu zuen Elizaren altxorra, hau da, Jesusen Hitza zaintzea eta eskaintzea. Frantziskok maite izan zuen Eliza, sufritu egin zuen hura, haren alde borrokatu eta berritu egin zuen hura ebanjelioko obedientziatik, pobretasunetik eta maitasunetik. Guri gaur, kontraesanez eta mugatasunez beteriko Eliza hau apalki maitatzea dagokigu. Bere barruan egotea eta berarekin sufritzea; baina baita borrokatzea eta xume eta gertuko denetik testigantza kritiko izatea ere, eta hitz argitzailearen bila ibiltzea.

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: