Minoritatearen esanahi batzuk PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2011(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 00:00etan

Minoritateaz mintzo garenean iruditzen zaigu, pertsonen baitako bizitzarik pribatueneko jarrerei egiten diela erreferentzia, eta soilik geure sentimendu pertsonalekin duela zerikusia.
Baina minoritateak, irizpide gisa, aspektu ezberdin askotan gida gaitzake.

Egin dezakegu, minoritate eta apaltasunaren printzipio hau bizitzako erabaki handiei aplikatzeko proba: nola antolatu etxeko ekonomia minoritatetik, bizitza xumeagoa egin ahal izateko; zeintzuk izan daitezke gure aukera politikoak txiki denaren irizpidetik. Eremu profesionalean, minoritatearen irizpideak auzitan jartzen du gure pretentsioen handinahia eta gure proiektuen dimentsioaz galde egitera behartzen gaitu. Gainean ditugun erantzukizunen aurrean, jar gaitezke zerbitzuzko tokia hartzeko ahaleginean.
Adituek diotenez, egungo krisiak zerikusi handia du gu apaltasuna bezalako baloreetatik aldendu izanetik eta mugatasuna bezalako egia handiak ahaztu izanetik. Eta krisiak horrekin badu zerikusia, bertatik irteteko moduak ere zerikusia izango du balore horiek berreskuratzearekin. Aurrerapenaren iraunkortasuna, printzipio gisa, guztiz lotua dago printzipio horiekin.
Frantziskok bizitu zuen minoritatetik bizitza berrirakurtzeak xumetasunean irautea ahalbideratzen digu, eta txikia, xumea eta apala dena kontzienteki aukeratzea gure bizitzako harreman, status eta ekonomiarako.
Pretentsio eta arrandi gutxiagoko aukera hauek, itxuraz ukapenekin zerikusia dutenak, bizitza errazten duten aukerak dira, sakontasun handiagora irekitzen eta libreago egiten gaituztenak. Hain beharrezkoak ditugun bizitza- eta gizarte-eredu berriak sortzen dituzte. Horregatik da Frantzisko hain egungoa.

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: