Jainkoaren begiez begiratu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2011(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 00:00etan

Bizitzako une eta egoera batzuetan ez dugu ezer ikusten, eta sentitzen dugu gaizkia dela denean irabazle. Giza izaera erabat mugatua eta irtenbiderik gabea ikusten dugu. Azpiratuak sentitzen gara, umiliatuak, guztiz atsekabetuak, itxituran sartuak edo mendekuzko irrikaz beteak. Badirudi joan egin dela argia eta ilunpea datorkigula gainera, eta ez dugula gaizkia besterik ikusten. Zer egin? Nolako begiz so egin etsaitzat daukagunari? Nola ez erori mendeku gogo eta haserre biziaren pean? Zein da hartu behar dudan jarrera, maitasunik ez datorkidanean edo are neure indar guztiez besteari kaltea opa diodanean?

Ikusten ez dugunean, begirada ailegatzen ez zaigunean, aurki ditzakegu Ebanjelioan beste bide bat irekitzen diguten hitzak. Jesusek Ebanjelioan hitz ematen digu, egiaren Espiritua jarriko duela gugan. Hitz horrek alda dezake gure ikuspuntua: Jesusek egiaren espiritua agindu badigu, jar gaitezke otoitzean, isiltasunean, adi-adi geure baitan, eta beste ikuspuntu batetik begiratzen saiatu, “Jainkoaren begiez begiratzen” ahalegindu.
Nondik begiratuko ote lioke Jainkoak nire atsekabeari? Nola begiratuko lioke Jainkoak etsai gisa sentitzen dudan horri? Jainkoaren begiez begiratzeak, egiaren Espirituari adi egoteak, argia ematen digu, errukiaren bidean jartzen gaitu. Jainkoak ez du ez gaizkia ez atsekabea kentzen, baina hori dena beste toki batean birkokatzen du.
Gure begirada mugatua den arren, Jainkoak egiten digun begirada-modua egitera hurbiltzeak lagundu egiten digu, giza espiritura errukitik eta konprentsiotik urreratzen, eta barkamena ematera ere hurbiltzen gaitu. Ahalbidea ematen digu bestea bere mugatasunean ikusteko, eta iritsi gaitezke egin diguten kalteari garrantzia kentzera ere. Gure atsekabera Jainkoaren begietatik hurbiltzeak sendatu egiten gaitu, haren maitasunak gaizki guztia garaitu dezakeela sentitzen baitugu.

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: