Jainkoaren pobreak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2011(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 00:00etan

Noizik behin bizitzan irtenbiderik gabeko egoeratan aurkitzen gara. Zailtasunetan eta zamapean sentitzen dugu geure burua. Ez dugu inondik gizakien senidetasuna ikusten, errealitatearen alde iluna baizik. Badirudi desagertu egin dela itxaropena gizadiagan eta oihu dagigula zerurantz, ze mundu-mota suertatzen zaigun bizitzea, ze materia okerrez eginak gauden pertsonok, nola senti gaitezkeen hain babesgabetuak, edo ez ulertuak edo bakarrik.

Horrelako uneetan, inoiz, gure gizatasun hauskorrarentzat erabateko opari diren egoerak aurkezten zaizkigu: Kaletik geure zorte txarrean pentsatuz goazela, begi aurrean agertzen zaizkigu gu baino egoera okerragoan dauden pertsonak, agerian erakutsiz beren duintasuna, kemen eskuzabala edo maitasuna. Bizitzak gogor erabili dituen pertsonak dira, zokoratuak, zorigabeak, denok azken tokian jartzen ditugunak, baina hunkitzen gaituzten eskuzabaltasun-jarreretan ikusten ditugu. Gutxien daukatenak dira, eta halako une batean duintasuna gordetzen dutela frogatzen digute. Hori denoi gertatzen zaigu inoiz, ikusteko begiak jartzen baditugu. Noizik behin lekuko gisa ikusten ditugun, eta batzuetan gu geu protagonista gaituzten, egoera hauek gure giza izaerarekin adiskidetzen gaituzte, baina gehiagorako ere balio digute: uler ditzakegu Ebanjelioko hitzak, Espirituz pobre direnak, zeintzuk diren Jainkoaren pobreak.
Atsekabezko egoeratan, pobreen jarrerak eta duintasunak zentzu sakona ematen diete Jainkoak maiteen dituenei, eta zutik mantentzen dute denen senidetasunean itxaropen izatea.

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: