Jesus PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2011(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 00:00etan

Jainkoa ez du inor inoiz ikusi. Jesusi begiratzea dugu Harengana hurbiltzeko daukagun modua.
Eta Jesusi begiratzea zera da: orain bi mila urte Galilean jaiotako gizon baten bizitza irakurtzea. Jordan ibaian bataiatua izandako Jesusen urratsak jarraitzen ditugu. Jordanen hasten du ageriko bizitza eta pixkanaka bere egitekoaren aurkikuntza eginez doa.
Harekin basamortu-aldian, otoitz eta zailtasun-aldian, sartzen gara. Bertan Jesusek aurkitu egin behar du nolakoa den Erreinua, nondik datorren bere mezua.

Jesusen hitzei jarraitzen diegu: zoriontsuak behartsuak … atsekabetuak … beraiena izango da lurra. Horrela dena hankaz gora jartzen da: guk geure Erreinua garaipen eta boteretik amesten dugu beti, eta ez dugu ezer ulertzen. Denek garaile espero zuten Mesias azkenengo eta zerbitzari egiten da. Jainkoak txikiak maite ditu; Erreinua apal eta xume denetik sortzen da.
Jesusengan gauza bera da irakasten eta bizitzen duena. Maitasunaz hitz egiten digu, errukia bizi du sorkari ororengana, txikiei agerturiko Erreinuaz mintzo zaigu, non Jainkoak guzti guztiok maite gaituen. Kristo leiala da Aitarekin: leialtasunetik bizi du dena, agerpenez hartutakoa du esaten duen hitza. Jesus ez da ezer Aitarenganako intimitate eta adoraziorik gabe; Jesus ez da ezer Jainkoari dion leialtasun erradikal eta absoluturik gabe. Apurka sartuz goaz Semearen misterioan. Eta Jesus beti Jainkoak hitzemanaz mintzo zaigu, Jainkoak digun baldintzarik gabeko maitasunaz.
Bere bizitzan zehar aurkituz doa, halaber, gure bihotzaren gogorra. Jainkoa ikusteko modua dugu Jerusalema igoz doan gizon honengan, konturatzen delarik bere hitzak arriskutsu bihurtu direla, gure bihotza gogorregia dela erruki eta barkamenerako. Hunkitu egiten gaitu guztiei dien gupida eta maitasunak. Bihotza ukitzen digu Aitari dion leialtasun erabatekoak. Eta ia ezer ulertu gabe, fidatuz goaz, Pedro bezala, betiko biziaz esaten duen hitzaz.
Handi egiten zaigu Jesusen heriotza eta Piztueraren misterioan sartzea, baina hortik dena zentzuz betetzen da. Jesus, Jainkoaren Seme hila eta berpiztua. Fedetik daukagu misterio horretara hurbiltzeko modua.
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman digu haren berri (Jn 1,18).

 

Gehitu zure iruzkina

Tu nombre:
Tu dirección de correo:
Título:
Comentario: