| Barkamena, bakea egiteko |
|
|
|
| Administrator-k idatzia |
| Asteartea, 2011(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Eguneroko gorabeheretan, familiako hausturetan, nazioak zatitzen dituzten gatazketan ez dago ezer, zauri eta zapalkuntzen oroipena baino iraunkorragorik. Gorde egiten ditugu zapalkuntza guztiak eta beraiei lotuak gelditzen gara, geurongan erresumina eta iraina pilatuz. Barkamena eskatzeak ez du kentzen egindako kaltea, baina ondorio garbitzaile eta aldatzailea du, bai kaltea eragin zuenaren eta bai jasan zuenaren barne-barnean. Barkatzeak gorrotoaren eta haserrearen kateetatik askatzen gaitu, pertsonak duen alderik onenarekin komunikazioan jartzen, eta erresuminaren, laidoaren eta gorrotoaren zama astunetik libratzen. Barkatzeak lagundu egiten du zauriak sendatzen, biktima-sentimendua gainditzen eta norbere bizitza eraikiz berregiten. Pertsona-mailan, barkamena eskatzeak eta emateak ondorio garbitzaile eta askatzailea du; elkarte mailan, berriz, ondorio eraikitzaile eta baketzailea. Barkatzeak, errespetuan eta elkar onarpenean oinarritutako orainaldi eta etorkizun eraikitzailea sortzen du. |